Miguel Ángel Olano
Miguel Angel Olano Galarraga (Altzo, Gipuzkoa, 1891ko irailaren 29a - Manila, Filipinak, 1970eko maiatzaren 21a) gipuzkoar misiolari kaputxinoa izan zen, Anizeto eta Dionisio Olanoren anaia.
Miguel Ángel Olano | |||||
---|---|---|---|---|---|
1934ko uztailaren 9a - Elizbarrutia: Q1800369
1934ko uztailaren 9a - Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Agaña (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Altzo, 1891ko irailaren 29a | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Manila, 1970eko maiatzaren 21a (78 urte) | ||||
Familia | |||||
Anai-arrebak | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | misiolaria, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena |
Biografia
1915. urtean egin zen apaiz eta urtebete geroago Guameko uhartera (Mikronesia) joan zen misiolari. 1934. urtean uharte hartako bikario apostoliko izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerra garaian atxilo hartu zuten eta Japoniara bidali zuten beste lagunekin batera. Indiako iparraldeko misioetan lan egin ondoren Australiara jo zuen eta handik Manilara. 1960. urtean Donostiara itzuli zen eta hamar urte eman zituen Gipuzkoako hiriburuan, Guameko apezpiku berriak dei egin zion arte. Guamera itzuli zen eta han hil zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna