Mikel Abrego

Mikel Abrego (Andoain, Gipuzkoa, 1970eko abenduaren 14a) gipuzkoar musikaria da. Bere ibilbide guztian, Euskal Herriko hainbat talde eta bakarlarirekin ibili da jotzen. 1989an hasi zen BAP!! taldean jotzen, 1991an Negu Gorriak taldean, 1995ean Parafünk taldean eta 1996an Nacion Reixa taldean. Honez gain, -Gailu proiektua sortu zuen 2002an Luís Andrérekin batera. 2004an berriz, Inoren Ero Ni taldean jotzen hasi zen.

Mikel Abrego
Bizitza
JaiotzaAndoain1970eko abenduaren 14a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbateria-jotzailea eta gitarra-jotzailea
KidetzaNegu Gorriak
Parafünk
BAP!!
Inoren Ero Ni
Genero artistikoarock
Musika instrumentuabateria
gitarra

Musicbrainz: e4bdc544-5803-4995-b544-0113de7fdf55 Discogs: 768396 Edit the value on Wikidata

Fermin Muguruzarekin ere ibili da bateria jotzen eta Anari Azkoitiarrarekin ere jotzen du gaur egun. Andoaingo Garate estudioetan ere lan egiten du Kaki Arkarazorekin batera.


Diskografia

Bap!!

Negu Gorriak

  • Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991). LP eta CD.
  • Herrera de la Mancha. 90-12-29 (Esan Ozenki, 1991). VHS.
  • Gora Herria (Esan Ozenki, 1991). Maxisingle.
  • Tour 91+1 (Esan Ozenki, 1992). VHS.
  • Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (Esan Ozenki, 1993). LP eta CD.
  • Negu Gorriak Telebista (Esan Ozenki, 1994). VHS.
  • Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki, 1994). Zuzeneko Diska
  • Ideia Zabaldu (Esan Ozenki, 1995). LP eta CD.
  • Ustelkeria (Esan Ozenki, 1996).
  • Salam, Agur (Esan Ozenki, 1996). CD.
  • 1990 - 2001 (Metak, 2005).

Nacion Reixa

  • Safari mental (Esan Ozenki, 1997).

Parafünk

  • Prologo (Novophonic, 1996).
  • Disco Nudo (Novophonic, 1997).
  • Desenlace (Novophonic, 1997).
  • Epïlogo (Novophonic/Esan Ozenki, 1997)

-Gailu

  • Kutxa beltza (Metak, 2002).
  • Begiak, egiak ba ote? (BideHuts, 2021)

Inoren Ero Ni

Javi P3z Orquesta

  • Sports (HiTop, 2004).
  • Ping Pong (Beatfanatic Remixes) (HiTop 2004).
  • El Pinball, Domino, Futbol-in (Dave da Gato, Diesler, Watch TV Remixes) (HiTop, 2005).

Fermin Muguruza

  • FM 99.00 Dub Manifest (Esan Ozenki, 2000). CD.
  • In-komunikazioa (Metak-Kontrakalea, 2002). CD.
  • Sala Apolo, Barcelona 21/01/04 (Metak-Kontrakalea, 2004)

Anari

  • Anari (Esan Ozenki, 1997).
  • Habiak (Esan Ozenki, 2000).
  • Zebra (Metak, 2005).
  • 2007ko martxoaren 31ean Bilboko Kafe Antzokian (Bidehuts, 2008).
  • Irla izan (Bidehuts, 2009).

Kanpo estekak