Nafarroako Ezker Batua

Nafarroako Ezker Batua Espainiako Ezker Batua alderdi politikoaren ordezkari politikoa da Nafarroan. Izen ofiziala Izquierda Unida de Navarra - Nafarrako Ezker Batua (IUN-NEB) da. Beren burua "nafar ezkerraren mugimendu politiko eta sozial antolatu" moduan definitzen dute, eta Espainiako Ezker Batua alderdiarekin federatua dago.

Nafarroako Ezker Batua
Izquierda Unida de Navarra (IUN-NEB)
Sorrera1986
20111
Egoitza nagusiaIruñea
Ideologia politikoaezkerrekoa, federalista, errepublikarra eta ekosozialista
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Ezkertiarra
www.iun-neb.org
1: Batzarrerekin Izquierda-Ezkerra koalizioan.

Ezker Batua-Berdeak alderdiarekin organo komun bat dauka, non komuneko Hego Euskal Herria mailako erabakiak hartzen diren bi euskal alderdien artean. Hala ere, bi alderdion artean desberdintasun estrategikoak badira. Lizarra-Garaziko Akordioa adibidez, Nafarroako EBk ez izenpetzea erabaki zuen, EAEkoak parte hartu zuen bitartean.

2011n, duela gutxi Nafarroa Bai utzitako Batzarrerekin batera, Izquierda-Ezkerra koalizioa osatu zuen 2011ko foru eta udal hauteskundeei begira[1].

Hauteskundeetako emaitzak

UrteaBotoakPortzentaiakLegebiltzarkideak
19873.8021,360
199111.1674,072
199527.7739,435
199920.8796,883
200326.7448,784
200714.2444.402
  • Udal hauteskundeetako emaitzak.
UrteaBotoakPortzentaiakZinegotziak
19873.3791,197
19917.9832,9121
199521.5647,4149
199917.8285,9940
200322.1607,3543

Erreferentziak

Kanpo estekak