Nafarroako Unibertsitatea

unibertsitate pribatu katolikoa
Nafarroako Unibertsitatea
Universidad de Navarra

Nafarroako Unibertsitatearen egoitza edo eraikin nagusia.
AkronimoaUNAV
Ezarpena1952ko urriaren 17a
Motapribatua
ErrektoreaAlfonso Sánchez-Tabernero
ErrektoreordeaJavier Echevarría Rodríguez
KantzilerraRamón Herrando Prat de la Riba monsinorea
Irakasleak900
AZP669
Ikasleak11.180
Graduondoa1.581
KokapenaUnibertsitate Kanpusa 31080, Iruñea
 Nafarroa
 Euskal Herria
Nafarroako Unibertsitatea is located in Iruñea erdigunea
Nafarroako Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitatea (Iruñea erdigunea)
Webguneawww.unav.edu

Nafarroako Unibertsitatea egoitza nagusia Iruñean (Nafarroa) duen unibertsitate pribatu bat da, izaera katoliko nabarmena duena. Bertan, 42 titulazio ofizial ikas daitezke. 2007-2008 ikasturtean Nafarroako Unibertsitatean 828 lanaldi osoko irakasle eta 1.049 zerbitzu-langile zeuden. 9.188 ikasle gradu-ikasketetan matrikulatuta zeuden. 4.302 gradu-ondoko ikasle zeuden. Alfonso Sánchez-Tabernero da bertako errektorea. Nafarroako Klinika Unibertsitarioa ere bere baitan hartzen du, urtean 150.000 gaixori harrera egiten diona. Madril eta Bartzelonan, negozio eskolak ditu eta Donostian, Ingeniaritzako Goi Eskola.

Historia

1952ean sortu zuen Jose Maria Escriva de Balaguer-ek, Opus Dei-ko sortzailea, Escuela de Derecho izeneko ikastetxea abian jarriz Iruñean. Gerora, Iruñean bertan, Filosofia eta Letretako Fakultatea sortuko zen eta 1958 urtean IESE enpresaritzarako ikastetxea Bartzelonan. 1960 urtean eman zion Aulki Santuak unibertsitate izaera.

Nafarroako Unibertsitatea eta euskara

Nafarroako Unibertsitateak eskaintzen dituen tituluen artean Euskal Ikasketen Diploma izenekoa dago, euskara, historia eta Nafarroako zuzenbideari buruzko gaiak jorratzen dituena. 1963. urtean sortu zen[1] Nafarroako Unibertsitatean euskal etnografia eta euskal kultura, euskalkien gaia lantzen zuen katedra. Oskillaso eta Jose Migel Barandiaran irakasle izan zirelarik[2]. Bertako irakasgaien artean, Nafarroako historia eta arteri buruzko irakasgaiak ugari dira, Euskal Herriari buruzko erreferentzia oro bazterturik dagoela. Halaber, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedra ere badago unibertsitatean eta euskal kultura bultzatzen duen Abarrots Euskara Taldea ere bai.[3]

Ikasketak

Fakultateak

Museoa

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako Unibertsitatea Museoa»

2015eko urtarrilaren 22an unibertsitate honetako campusean Nafarroako Unibertsitatea Museoa inauguratu zen, Rafael Moneo nafar arkitektoak diseinatua.

Garraioa

Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 2 linea daude:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


42°48′05.37″N 1°39′35.00″W / 42.8014917°N 1.6597222°W / 42.8014917; -1.6597222