NanoGUNE

CIC nanoGUNE irabazi-asmorik gabeko ikerketa-zentro bat da, Donostiako (Gipuzkoa) Tolosa hiribidean kokatua, nanozientziaren eta nanoteknologiaren ezagutzaren mugan jarduten duena. 2009an sortu zen, ikerketa-zentro kooperatibo gisa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta zentro kontsolidatu izendatu zuen Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 2010ean.

nanoGUNE
CIC nanoGUNEren eraikina
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′17″N 2°00′26″W / 43.304772°N 2.007267°W / 43.304772; -2.007267
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2006
ZuzendariaJose Maria Pitarke
Arkitektura
Webgune ofiziala

"Txikitasunaren erronka handia" esaldiarekin laburbiltzen du Jose Maria Pitarke ikerketa-zentroko zuzendariak nanoGUNEren filosofia. Ikerketa-zentroaren helburua da nanozientziaren eta nanoteknologiaren alorreko ikerketa sustatzea eta koordinatzea, nanoteknologian oinarritutako industria garatzeko eta teknologia-transferentzia sustatzeko.

Hainbat arlotako ikerketa-taldeak ditu: nanomagnetismoa, nanooptika, automihiztadura, nanobiomekanika, nanogailuak, mikroskopia elektronikoa, nanomaterialak, teoria eta nanoirudia.

Punta-puntako azpiegiturak ditu 6.200 m2-ko eraikinean. Besteak beste, 300 m2-ko areto zuria du, eta 15 laborategi ultrasentikor.

Hauek dira CIC nanoGUNEren gaur egungo bazkideak: DIPC, UPV/EHU, Tecnalia, IK4, Gipuzkoako Foru Aldundia, CAF, Petronor eta IKOR.[1]

2014ko abenduaren 13an jakin zenez, CTECHnano enpresa sortu zuen CIC nanoGUNEk.[2]

Erreferentziak

  1. «CAF, Petronor eta IKOR, CIC nanoGUNEko bazkide gaurdanik», Euskadi+innova, 2015-16-18
  2. «CTECHnano enpresa sortu du CIC Nanogunek», Berria, 2014-12-13

Ikus, gainera

Kanpo estekak