Nat King Cole

Nat King Cole, jaiotzez izenez Nathaniel Adams Coles (1919ko martxoaren 17a, Montgomery, Alabama1965eko otsailaren 15a, Santa Monica, Kalifornia) estatubatuar jazz eta pop abeslaria eta pianojolea izan zen. Telebistako ikuskizun saioetan abestu eta pianoa jotzen agertu zen arraza beltzeko lehen estatubatuar musikarietako bat izan zen. Bestalde, ingeles nahiz gaztelaniaz ere abestu izan zuen.

Nat King Cole

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNathaniel Adams Coles
JaiotzaMontgomery1919ko martxoaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMichigan Boulevard Garden Apartments (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSanta Monica1965eko otsailaren 15a (45 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Maria Cole (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaWendell Phillips Academy High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, piano-jotzailea, aktorea, jazz musikaria, jazz guitarist (en) Itzuli eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
KidetzaThe King Cole Trio
Izengoitia(k)Nat King Cole
Genero artistikoajazza
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuapianoa
organoa
gitarra
ahotsa
DiskoetxeaCapitol Records
Decca (en) Itzuli
Ammor

natkingcole.com
IMDB: nm0170713 Allocine: 39193 Allmovie: p85483 TV.com: people/nat-king-cole IBDB: 77831
Facebook: natkingcole Youtube: UCirPLQsYtHWBmalEbX1LcAA Bandcamp: natkingcole Spotify: 7v4imS0moSyGdXyLgVTIV7 iTunes: 42616562 Last fm: Nat+King+Cole Musicbrainz: fbe054ec-a143-4101-9e9e-64abc5ff5ac9 Discogs: 145288 Allmusic: mn0000317093 Find a Grave: 1336 Deezer: 221 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Lehenengo urteak

Colek hiru anai eduki zituen: Eddie (1910–1970), Ike (1927–2001) eta Freddy (1931-), eta Joyce arrebaordea. Anai guztiak musikan ibiliko ziren bere moduan. Lau urte zituenean, Chicagora joan ziren bizitzera, eta bertan Edward Coles bere aita ministro baptista bilakatu zen. Colek organoa jotzen ikasi zuen bere amarengatik, Perlina Coles, elizako organo-jolea izan zena. Hamabi urterekin hasi zen ikasten formalki, ez bakarrik jazz eta gospel, baizik eta musika klasiko mendebaldarra ere bai.

Bere auzotegiaren inguruko club-etan Louis Armstrong, Earl Hines eta Jimmie Noone ibiltzen ziren eta eurei entzuten igaro zituen hasierako urte haiek.

Musika ibilbidea

"King Cole Swingsters" izeneko hirukoteak Long Beachen jotzen zuen 1930eko hamarkadaren amaieran, Cole pianoan eta taldeburu moduan, Oscar Moore gitarran eta Wesley Prince baxuan. Irratiari esker "King Cole Trio" hau egin zen ezagun urte haietan. Eta Cole ekin zion abesteari, musika instrumentalarekin tartekatuz, eta 1943an arrakasta lortu zuen "Straighten Up and Fly Right" abestiarekin. Beste "hit" batzuk izan zituen "The Christmas Song" (1946), "(Get Your Kicks on) Route 66" (1946), "Nature Boy" (1948), "Mona Lisa" (1950), "Too Young" (1951) eta "Unforgettable" (1951), jazzetik popera lerratuz.

Bestela 1956an "The Nat King Cole Show" estreinatu zuten telebistan, NBC katean. Garai hartan ezaugarri horiekin lehenengoa izan zen afroamerikar batek gidatuta. Urte horietan, bata bestearen atzetik abesti arrakastatsuak egin zituen: "Smile", "Pretend", "A Blossom Fell" eta "If I May". 1958an Kubara joan zen eta gazteleraz egindako diskoa grabatu zuen, eta hain harrera ona eduki zuen beste bi disko egin zituela hizkuntza hartan.

1960ko hamarkadan ere abesti arrakastatsuak grabatu zituen, besteak beste "Let There Be Love", "Ramblin' Rose", "Dear Lonely Hearts", "That Sunday, That Summer" eta "Those Lazy-Hazy-Crazy Days Of Summer".

Halaber, aktore moduan film labur batzuetan agertu zen, baita telebistako beste saio batzuetan ere.

Azken fasea

1964ko irailean Cole hasi zen pisua galtzen eta bizkarreko min handiarekin. Osasunaren makaltze hau areagotu zen bere bizitza pertsonal eta profesionalaren estresa zela-eta. Azkenean lagunek konbentzitu ahal izan zuten laguntza medikoa bilatzen, eta orduan tumore gaiztoa topatu zioten ezkerreko birikan, erretzaile handia izan zelarik. Lan egiteari uzteko aholkatu arren, Colek segitu zuen eta azkeneko grabaketak egin zituen abenduaren hasieran San Franciscon.

St. John's Ospitalean sartu zuten Santa Monican abenduaren 7an, eta erradioterapia eman zioten. Frank Sinatra bere ordez aritu zen Los Angelesen 5 egun geroago Music Center. Bere egoera okertuz joan zen, baina ospitaletik atera zen urte berri inguruan. Etxean ikusi ahal izan zuen milaka gutun jaso zituela bere gaixotasunaren berria publikoki zabaltzean. Coleren egoerak bestela bere emaztearekiko harreman txarra konpontzen lagundu zuen. Urtarrilaren 25ean ebakuntza egin zioten, ezkerreko birika kenduz. San Balendin egunean baimen berezia jaso zuen emaztearekin itsao aldean pasioan ibiltzeko, eta hurrengo egunean hil zen, 45 urterekin.

Hileta elizkizuna 3 egun geroago egin zuten St. James Episcopal elizan Los Angelesen, 400 pertsonarekin bertan eta kanpoan milakarekin. Aurreko egunean ehundaka pertsona, tartean Robert F. Kennedy, Frank Sinatra, Sammy Davis Jr. edo Jimmy Durante, parte hartu zuten bere katabuta eramaten. Glendalen dago lurperatuta.

Diskografia

Argitaratze urteaIzenburuaDisketxea
1952Penthouse SerenadeCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1952Top PopsCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1952Harvest Of HitsCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1953Sings For Two In LoveCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1954UnforgettableCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1955Penthouse SerenadeCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1955Nat King Cole Sings For Two In LoveCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
195510th Anniversary AlbumCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1955Top PopsCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1955The Piano Style of Nat King ColeCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1956Ballads of the DayCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1957This Is Nat King ColeCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1957After MidnightCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1957Just One Of Those ThingsCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1957Love Is the ThingCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1958Cole EspañolCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1958St. Louis BluesCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1958The Very Thought Of YouCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1958To Whom It May ConcernCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1959Welcome To The ClubCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1959A Mis AmigosCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1960Tell Me All About YourselfCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1960Everytime I Feel The SpiritCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1960Wild Is LoveCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1960The Magic of ChristmasCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1961The Nat King Cole StoryCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1961The Touch of Your LipsCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1962Nat King Cole Sings, George Shearing PlaysCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1962Ramblin' RoseCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1962Dear Lonely HeartsCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1962More Cole EspañolCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1962Swingin' Side Of Nat King ColeCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1963Nat King Cole Sings the BluesCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1963Those Lazy-Hazy-Crazy Days of SummerCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1963Top PopsCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1963Where Did Everyone Go?Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1963The Christmas SongCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1964Nat King Cole Sings "My Fair Lady"Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1964Let's Face The Music!Capitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1964I Don't Want To Be Hurt AnymoreCapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)
1965L-O-V-ECapitol Records (Ameriketako Estatu Batuak)

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nat King Cole