Nathalie Arthaud

frantses politikaria

Nathalie Arthaud (Peyrins, Drôme, 1970eko otsailaren 23a - ) frantziar politikari bat da.

Nathalie Arthaud

zinegotzi

Bizitza
JaiotzaPeyrins1970eko otsailaren 23a (54 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Heziketalycée du Parc (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Langile Borroka

nathalie-arthaud.info
Facebook: nathaliearthaud Twitter: n_arthaud Instagram: nathalie_arthaud_lo Youtube: UCZsh-MrJftAOP_-ZgRgLScw Edit the value on Wikidata

2008 geroztik, ezker iraultzailea den Langile Borroka alderdiko bozeramailea da. 2008tik 2014a arte, Vaulx-en-Velineko zinegotzia izan zen.

2012ko frantziar lehendakari hauteskundeetan bere burua aurkeztu zuenean, bozen %0.56a lortu izan zuen. 2017ko frantziar lehendakari hauteskundeetan berriz aurkezten da Nathalie Arthaud anderea.

Bizitza pribatua

Auto antolatzaileak zituen gurasoak. Bera aldiz, irakasle agregazioduna da ekonomia eta kudeaketa arloan. Bigarren mailako irakaskuntzan ari izan da lanean, Rillieux-la-Papeko Albart Camus kolegioan lehenik eta ondotik Pariserrian. 2011tik, Aubervillierseko Le Corbusier lizeoan lan egiten du.

2017ko frantziar lehendakari hauteskundeetan bere burua presentatu zuenean, kanpaina egiterakoan, bere lanean lan egiten segitzen zen hautagai bakarra izan zen, astean klaseak bi goizez emanez.

Bizitza politikoa

2007ko frantziar lehendakari hauteskundeen denboran, Nathalie Arthaud Arlette Laguilleren bozeramailea zen. 2008tik 2014ra, gazteez arduratzen zen Vaulx-en-Velineko zinegotzia zen, Frantziako Alderdi Komunista, " Initiative citoyenne " eta Alternatiboak alderdiek eramandako zerrenda batean hautatua.

Kanpo loturak