Neptunoz haraindiko objektu

Eguzkia abiapuntu gisa hartuta, Neptuno planetatik haratago kokatzen den edozein gorputz; besteak beste Kuiperren gerrikoko objektuak eta Oorten lainoan daudenak multzo horretan sartzen dira

Neptunoz haraindiko objektuak, osotasunean edo zati batean Neptunoz haraindi Eguzkia orbitatzen duten gorputzak dira. Neptunoz haraindiko objektuen artean azpibanaketa batzuk daude; horietan nagusienak dira Kuiper gerrikoa eta Oorten hodeia. 2008ko ekainaren 11ean Nazioarteko Astronomia Elkarteak onartutako ebazpenari esker, gaur egun, Neptunoz haraindiko planeta nanoak plutoide deitzen dira.

Neptunoz haraindiko objektuen irudikapena eskalan

Neptunoz haraindiko objektuak TNO (ingelesez: trans neptunian object) siglekin ere adierazten dira, bestalde, KBO (ingelesez: Kuiper belt object) siglekin ezin dira Neptunoz haraindiko objektu guztiak adierazi, Kuiper gerrikoan daudenak bakarrik adierazteko balio baitu. Gogoratu, Neptunoz haraindiko objektuak Kuiper gerrikokoan daudenez gain, Oorten hodeian daudenak ere berdin deitzen direla. Lehen aipatutako azpibanaketetaz gain, TNOek, plutinoak eta cubewanoak deritzen azpibanaketak ere badituzte.

90. hamarkadan ezagutzen ziren planeten orbiten inguruan egin ziren ikerketetatik orain arte, pentsatzen da Neptunotik haratago beste planeta bat egon daitekeela hainbat gorputzen orbitak aldatzen edo modu batean edo bestean eragina egiten (Ikus, Bederatzigarren planeta). Aipatzekoa da, Neptuno aurkitu aurretik planeta honen inguruan egon ziren teoriek bere aurkikuntza erraztu zutela.

Neptunoz haraindiko objektu aipagarriak

2005eko ekainean, mila Neptunoz haraindiko objektutik gora ezagutzen ziren, horietatik ehun inguruk orbita doitasunez zehaztua zuten, eta beraz, MPCk ofizialki ezarritako zenbaki bat.

Kuiper gerrikoa

Sakontzeko, irakurri: «Kuiper gerrikoa»

Kuiper gerrikoan kokaturik dauden gorputzak beraien orbitaren ezaugarrien bidez sailkatzen dira. Alde batetik Neptunorekiko erresonantzia mota bat dutenak daude, 2:3, 1:2, 3:5, 4:7 etab. Bestetik, Neptunorekin orbita aldetik harremanik ez duten objektuak daude, ez dute inolako erresonantzia orbitalik, objektu horiei cubewtar edo Kuiper gerrikoko objektu klasiko deritze.

2ː3 Erresonantzia (plutinoak)
Sakontzeko, irakurri: «Plutino»

Erresonantzia guztien artean objektu gehien biltzen dituena da (92 baieztatutako objektu eta 104 posiblerekin)[1], alde handiarekin. Objektu hauen periodoa, bataz bestean, 250 urte ingurukoa izan ohi da. 2:3 erresonantziaren barnean dauden objektuei plutino ere deitzen zaie, Pluton planeta nanoa izan baitzen erresonantzia honetako partaide den aurkitu zen lehen kidea. Jarraian dituzue plutinorik garrantzitsuenak:[2]

IzenaDiametroa (km)Perihelioa

(UA)

Afelioa (UA)Aurkitzailea(k)DataIrudia
Pluton2306±2029,6748,83Clyde William Tombaugh1930
Karonte1207±3James W. Christy1978
Nix46-137Hubble espazio teleskopioa2005
Hidra61-167
Zerbero13-342011
Estigia10-252012
1993 RO9031,46246,628David C. Jewitt eta Jane X. Luu1993
1993 RP7034,86343,795
1993 SB13026,71951,572I.P. Williams, A. Fitzsimmons eta D. O'Ceallaigh
1993 SC36332,09546,7
Ixion82230,000949,0773Deep Ecliptic Survey2001
Haumea1300–190043,33951,524José L. Ortiz eta Michael E. Brown2003
Namaka170Brown, Trujillo, Rabinowitz2005
Hiʻiaka310
Orcus917±2530,5348,312004
Vanth280–3802005
Makemake1430±1438,59052,8402005
2003 VS2523+35,1−34,436,42742,104NEAT2003
2003 AZ8473032,30946,554Brown, Trujillo
Huya458,0±9.228,52050,363Ignacio Ferrín2000
3:5 Erresonantzia

2008ko urrian, mota honetako 10 objektu aurkitu ziren. Bataz bestean, 275 urteko periodo orbitala dute. Jarraian hiru garrantzitsuenak:

IzenaDiametroa (km)Perihelioa (UA)Afelioa (UA)Aurkitzailea(k)Data
2001 YH140345±4536,36848,39Brown, Trujillo2001
1994 JS12133,09551,954David C. Jewitt, Jane X. Luu1994
2003 US2928431,52753,537Marc Buie2003
4:7 Erresonantzia

Erresonantzia honetako gorputzek, bataz bestean, 290 urteko periodo orbitala dute. 2008ko urrian, horrelako 20 gorputz inguru zeuden aurkituak eta egiaztatuak. Gorputz hauek gutxi gorabehera, Eguzkitik 43,7 UAra daude eta txikiak izan ohi dira, orbita ia eliptikoak dituzte talde honetako gorputz gehienek. Jarraian garrantzitsuenak:

IzenaDiametroa (km)Perihelioa (UA)Afelioa (UA)Aurkitzailea(k)Data
1999 CD15842037,5249,88Mauna Kea behatokia1999
2002 PA14926535,81251,03Marc W. Buie2002
2001 KP77110–24036,02152,020Marc W. Buie2001
1999 HT1114638,85849,231Kitt Peak behatokia1999
2000 OY5110133,4553,42Brett James Gladman2000
1:2 Erresonantzia (twotinoak)
Sakontzeko, irakurri: «Twotino»

Erresonantzia honetan kokaturik dauden gorputzek, bataz bestean, 330 urteko periodo orbital bat dute eta Eguzkitik 47,8 UAra aurki daitezke. Gorputz hauek Eguzkitik hurrunen dagoen Kuiper gerrikoko zatian egon ohi dira, twotino izena ere hartzen dute aipatutako gorputzek. Twotinoek normalean 15 graduko makurdura baino txikiagoa eta eszentrikotasun moderatua izan ohi dute (0,1 < e < 0,3).[3]

Erresonantzia honetan, plutinoekin alderatuta oso gorputz gutxi aurkitu dira (2008ko urrian 14 baino ez ziren ezagutzen).[4] Azkeneko ikerketek diotenez, twotinoak plutinoak baino askoz ezegonkorragoak dira, uste da, duela 4 mila milioi urte bi erresonantzia hauetan gorputz kantitate beretsua zegoela, baina orbita aldaketen ondorioz, twotinoen biztanleria edo kopurua jatsi egin da milaka milioika urteetan zehar.[3][2] Jarraian twotinorik garrantzitsuenak:

IzenaDiametroa (km)Perihelioa (UA)Afelioa (UA)Aurkitzailea(k)Data
2002 WC19~44035,36160,94Palomar behatokia2002
1998 SM165287±3629,90265,154Nichole M. Danzi[5]1998
1999 RB21615333,65561,184C. A. Trujillo, D. C. Jewitt, eta Jane X. Luu[6]1999
1996 TR6613928,91167,51D. C. Jewitt, C. A. Trujillo, Jane X. Luu, J. Chen1996
2000 JG816734,17261,546Silla behatokia2000
2000 AF25530436,6861,07John J. Kavelaars, Alessandro Morbidelli2000
2001 UP1829143,9451,389Marc W. Buie2001
2000 QL25114937,42257,708Marc W. Buie2000
2:5 Erresonantzia

Bataz bestean, 410 urte irauten duen periodo orbitala dute. 2008ko urrian, 11 gorputz sailkatu ziren erresnonatzia honetan, denak ere Eguzkitik 55,4 UA inguruan kokaturik daude. Jarraian garrantzitsuenak:[2]

IzenaDiametroa (km)Perihelioa (UA)Afelioa (UA)Aurkitzailea(k)DataIrudia
2002 TC302584,1+105,6−88,039,19971,870Brown, Trujillo, Rabinowitz2002
2003 UY11727032,48878,65Spacewatch2003
2001 KC7720135,41876,001Marc W. Buie2001
2002 GG3216035,8775,17Marc W. Buie2002
1998 WA3113931,47378,179Marc W. Buie1998
1:1 Erresonantzia (Neptunoren troiarrak)

Aurkitutako gorputz batzuek, Neptunoren ardatzerdi handi ia berdina dute, beraz, gorputz hauek Neptunoren troiarrak deitura hartzen dute. Zehazki, Eguzkia-Neptuno Lagrangeren puntuen inguruan kokatzen dira gorputz hauek. 2012ko urrian, mota honetako 9 objektu zeuden aurkituta:

  • 2001 QR322
  • 2004 UP10
  • 2005 TN53
  • 2005 TO74
  • 2006 RJ103
  • 2007 VL305
  • 2008 LC18
  • 2004 KV18
  • 2011 HM102

Azkeneko hirurak baino ez daude kokatuta Neptunoren L5aren inguruan, gainerakoak L4ean aurkitu daitezke.[7]

Beste erresonantziak
  • Gorputz kantitate mugatu bat duten erresonantziak, goi ordeneko erresonantzia izenarekin ezagutzen dira. Jarraian mota honetako erresonantzien zerrenda, bakoitzak dituen objektuekin batera:
Haumearen 7:12 askapen nominala Neptuno geldirik agertzen den diagrama bat da.
  • 4:5 (35 UA, ~205 urte) (131697) 2001 XH255
  • 3:4 (36,5 UA, ~220 urte) (143685) 2003 SS317, (15836) 1995 DA2
  • 5:9 (44,5 UA, ~295 urte) 2002 GD32[8]
  • 4:9 (52 UA, ~370 urte) (42301) 2001 UR163, (182397) 2001 QW297[9]
  • 3:7 (53 UA, ~385 urte) (131696) 2001 XT254, (95625) 2002 GX32, (183964) 2004 DJ71, (181867) 1999 CV118
  • 5:12 (55 UA, ~395 urte) (79978) 1999 CC158, (119878) 2001 CY224[10]
  • 3:8 (57 UA, ~440 urte) (82075) 2000 YW134[11]
  • 3:10 (67 UA, ~549 urte) (225088) Gonggong
  • 2:7 (70 UA, ~580 urte) (471143) 2010 EK139, 2006 HX122[12] (Erresnonatzia honetako gorputzen orbitak behatuz, jakina da erresonantzia hau ahula dela, hala ere, ikerketa gehiago egin behar dira.)

Gorputz batzuk hurruneko erresonantzietan kokatzen dira:

  • 1:3 (62,5 UA, ~495 urte) (136120) 2003 LG7, (385607) 2005 EO297[13]
  • 1:4 (76 UA, ~660 urte) 2003 LA7[14]
  • 1:5 (88 UA, ~820 urte) 2003 YQ179[15]

Jarraian dituzue planeta nano batzuen erresonantziak izan daitezkeenak, baina oraindik frogatu gabeak daude:

  • 7:12 (43 UA, ~283 urte) Haumea[16]
  • 6:11 (45 UA, ~302 urte) Makemake[17] ((182294) 2001 KU76 ere egon daiteke erresonantzia honetan).
  • 5:17 (67 UA, ~560 urte) Eris[17] (Gonggong antzeko orbita batean kokaturik dago)
Erresonantzia gabeak (cubewanoak)
Sakontzeko, irakurri: «Cubewano»

Cubewanoak, ''Kuiper gerrikoko objektu klasiko'' ere deituak, ingelesez, Classical Kuiper belt object (CKBO) Neptunorekiko inongo erresonantzia orbitalik betetzen ez duten Neptunoz haraindiko objektuak dira. Talde honetako gorputzei ezarri zitzaien izena, aurkitu zen lehenengotik dator, 1992 QB1 objektutik, ingelesez /kju:bi wʌn/ ahoskatzen da. Jarraian garrantzitsuenak:

IzenaDiametroa (km)Perihelioa (UA)Afelioa (UA)Aurkitzailea(k)DataIrudia
1992 QB116040,875446,5925David C. Jewitt, Jane X. Luu1992
1998 WW31133±1541,04548,472M. W. Buie1998
S/(WW31) 1110±12Christian Veillet,

Alain Doressoundiram

2000
Varuna75740,49445,313R. McMillan2000
Quaoar111041,69545,116Chad Trujillo, Michael Brown2002
Weywot≈ 170Michael Brown, Terry-Ann Suer2006
Logos77±1839,67550,50Trujillo, J. Chen,

D. C. Jewitt, Jane X. Luu

1997
Zoe66Hubble espazio teleskopioa2001
Varda705+81 −7539.62252.284J. A. Larsen2003
Chaos61240,92950,269Deep Ecliptic Survey1998
2002 TX30032038.105748.954NEAT2002
2002 AW19776841,06653,503Brown2002
2002 UX2565036,81548,923Spacewatch2002

Disko sakabanatuko objektuak

Sakontzeko, irakurri: «Disko sakabanatua»

Disko sakabanatua Eguzki sistemako zonalde bat da, 30UA ingurutik ehundaka UAra zabaltzen dena. Jarrain gune honetako objekturik garrantzitsuenak:

IzenaDiametroa (km)Perihelioa (UA)Afelioa (UA)Aurkitzailea(k)DataIrudia
2004 XR190425–85051,39464,032Lynne Jones, Brett Gladman,

John J. Kavelaars, Jean-Marc Petit,

Joel Parker eta Phil Nicholson.

2004
Gonggong1230 ± 5033,62100,79M. E. Brown, Schwamb,
David Lincoln Rabinowitz
2007
Xiangliu< 100Gábor Marton, Csaba Kiss, Thomas Müller2010
1996 TL66339±2035,010132,87David C. Jewitt, Jane X. Luu,

J. Chen eta C. A. Trujillo

1996
Eris23263597Michael E. Brown, C. A. Trujillo eta

David Lincoln Rabinowitz.

2005
Disnomia350Michael E. Brown, M. A. Van Dam,

A. H. Bouchez eta D. Le Mignant.

2005

Banandutako objektuak

Objektu haueri batzuetan disko sakabanatuko kanpoaldeko objektuak ere deitzen zaie. Jarraian aurki ditzakezuen objektuek, seguruenik ez dute inolako orbita aldaketarik jasan Neptunoren eraginez, planeta honengandik hurrunegi daudelako. Objektu hauek adierazteko sednoide izena ere erabiltzen da, gutxi gorabehera beraien perihelioa 50 eta 75 UA inguruan dute.

IzenaDiametroa

(km)

Perihelioa

(UA)

Ardatzerdi handia

(UA)

Afelioa

(UA)

Periastroaren

argumentua

(°)

Aurkitzailea(k)Data
2004 XR190[18][19]335–85051,49 ± 0,1057,74 ± 0,0264,00 ± 0,02283.91Lynne Jones2004
2004 VN112[20][21]130–30047,332±0,004328,8±1,6610±3327,22±0,07Cerro Tololoko Behatokia[22]2004
2005 TB190≈ 50046,276,4106,5171.47Becker, A. C.2005
2000 CR105[18]≈ 25044,0224403316,5Lowell Behatokia2000
1995 TL8≈ 35040,052,564,583.589A. Gleason1995
2010 GB174242[23]48,5361673347,3KFHB2010

Barnealdeko Oorten hodeia

Sakontzeko, irakurri: «Hillsen hodeia»

Hillsen hodeia, barnealdeko oorten hodeia eta barne hodeia[24] ere deitua,[25] Oorten hodeiaren barnealdean kokaturik egon daitekeen gorputz esferiko erraldoi bat da, bere barne mugak 2 UAtik 3×104 UAra kokaturik egon daitezke eta kanpo mugak 100 UAtik 3000 UAra. Jarraian, zonalde honetako objektu nagusienak.

IzenaDiametroa (km)Perihelioa (UA)Afelioa (UA)Aurkitzailea(k)DataIrudia
Sedna995±8076,0917≈ 936Brown, Trujillo, Rabinowitz2003
2012 VP113~50080,5 ± 0,6446 ± 13Scott Sheppard, Trujillo2012

Oorten hodeia

Sakontzeko, irakurri: «Oorten hodeia»

Oorten hodeia gaur egun arte ezin izan da zuzenean begiztatu, uste denez, leku honen muga Eguzkitik argi urte batera egon daiteke, hau da, Eguzkitik hurbilen dagoen Proxima Centauri izarrerako bidean jarriko bagina, laino honen mugetara iristerakoan, bidearen laudena egina izango genuke. Jarraian gune honetan aurkitu diren objektu batzuk, esan beharra dago gune honetan, ustez, kometak eratzen direla.

IzenaDiametroa (km)Perihelioa (UA)Afelioa (UA)Aurkitzailea(k)Data
2006 SQ37250 – 10024,172.005,38Sloan Digital Sky Survey2006
2008 KV4258,920.21771.760KFHB2008

Nemesis izar hipotetikoa Neptunoz haraindiko objektu gisa onartuko zen, hala ere, oraindik ez da frogatu bere existentzia.

Plutinoak eta plutoideak

Akats larria izango litzake plutino eta plutoide hitzak nahastea. Bi terminoak ere Neptunoz haraindiko objektuak sailkatzeko erabiltzen dira, badaude objektu batzuk plutinoak eta plutoideak direnak batera, baina hala ere, bi terminoek esanahi ezberdina dute:

  • Plutinoak, Pluton planeta nanoaren antzeko ezaugarri orbitalak dituzten Neptunoz haraindiko objektuak dira. Gorputz bat plutino gisa sailkatzeko ez da kontuan hartzen bere tamaina.
  • Plutoideak, Pluton planeta nanoaren antzeko tamaina duten Neptunoz haraindiko objektuak dira. Gorputz bat plutoide gisa sailkatzeko ez da kontuan hartzen bere talde edo erresnonantzia orbitala.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak