Neumünster espetxea

Neumünster espetxea Alemaniako Schleswig-Holstein estatuan, Neumünster hirian dagoen presondegi ezaguna da. Monumentu babestua da.[1]

Neumünster espetxea
Justizvollzugsanstalt Neumünster
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Schleswig-Holstein
Alemaniako hiri-udalerriNeumünster
Koordenatuak54°03′51″N 9°59′18″E / 54.0643°N 9.9882°E / 54.0643; 9.9882
Map
Ondarea
Kontaktua
HelbideaBoostedter Straße 30
Telefonoatel:+49-4321-49070
Webgune ofiziala
Protestak Carles Puigdemonten atxilotzearen aurka.

Eraikina

Espetxea 1901 eta 1905 artean eraiki zen. Haren eraikinak Neumünsterreko kultura monumentu babestuen artean agertzen da. Inguruko hormak 685 metro ditu. 2016an bertako presoek eraikitako C aldea ireki zen (Haus C). Nahiz eta berrikuntza desberdinak aurrera eraman, jatorrizko egitura babestu zen. B aldeko erreforma, bestetik, 2017an amaitu zen.[2]

Ezaugarriak

Espetxea 596 preso izateko pentsatuta dago. Schleswig-Holstein estatuko espetxe handiena da. Bertan atxilotuak gizonezkoak dira eta zigorrak bost urte artekoak dira. Kiel barrutiko prebentzio-atxilotze zentrua da, bestetik.

Espetxeratu ospetsuak

Hans Fallada

Espetxeratu ospetsuena izan zen. Idazle honek bertan bizi izandakoa Wer einmal aus dem Blechnapf frißt (1932) eleberrian azaldu zuen.[3]

Carles Puigdemont

Kataluniako Generalitatearen Lehendakari ohia 2018ko martxoaren 25ean bertan atxilotu zuten. Alemaniako poliziak haren aurkako Espainiako Justiziak zabaldutako euroagindua jaso zuen. Euroaginduan aipatzen ziren delituak hauek ziren: matxinada eta diru-publikoaren erabilera okerra. Egun batzuk geroago, apirilaren 5ean askatu zuten baldintzapean, espainiar epailearen iritziz zegoen ustezko matxinada delitua alemaniar epaileak baztertuta eta estradizioa ukatuta Alemaniako Justizia ministroa eta hainbat komunikabide eta alderdi politiko erabakiaren alde agertu ziren.[4]

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neumünster espetxea