Nintendo

Japoniako enpresak

Nintendo (japonieraz, NIN: erantzukizuna; TEN: zerua; : tenplua) Fusajiro Yamauchik hanafuda jokorako kartak egiteko sortutako enpresa da. XX. mendean beste negozio ezberdin batzuekin saiatu eta gero, bideo-jokoen konpainia bat izatera pasa zen. Egoitza nagusia Kyoton (Japonia) dago kokatuta.

Nintendo
Datuak
Izen ofiziala
任天堂株式会社 eta Nintendo Co., Ltd.
Motasoftware fabrika, negozioa, enpresa, Bideo-jokoen banatzailea, erakundea eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreavideo game industry (en) Itzuli eta toy industry (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia
Jarduera
KidetzaWi-Fi Alliance eta SD Association (en) Itzuli
Eskumendekoak
Nintendo of America (en) Itzuli, Nintendo Network Service Database (en) Itzuli, Nintendo European Research & Development (en) Itzuli, 1-Up Studio (en) Itzuli, Nintendo France (en) Itzuli, Nintendo Australia (en) Itzuli, Nintendo of Korea (en) Itzuli, Nintendo Hong Kong (en) Itzuli, Mario Club (en) Itzuli, Monolith Soft Inc. (en) Itzuli, Next Level Games (en) Itzuli, Nintendo Entertainment Planning & Development (en) Itzuli, SRD (en) Itzuli, Nintendo Pictures (en) Itzuli eta Q119380926 Itzuli
Enplegatuak7.317 (2023ko martxoaren 31)
Ekoizpena
Negozio dibisioak
Nintendo Entertainment Planning & Development (en) Itzuli eta Nintendo Platform Technology Development
Agintea
Zuzendari exekutiboaShuntaro Furukawa
ZuzendariaShuntaro Furukawa
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi (1959–2000)
Egoitza nagusi (1889–1959)
Egoitza nagusi
Legezko formakabushiki gaisha
JabeaCapital Group Companies (en) Itzuli, treasury stock (en) Itzuli eta Bank of Kyoto (en) Itzuli
Zeren jabe
Pokémon, The Pokémon Company, Nintendo New York (en) Itzuli, Monolith Soft Inc. (en) Itzuli, Nintendo Software Planning & Development (en) Itzuli, NDcube (en) Itzuli, Project Sora (en) Itzuli, Nintendo System Development (en) Itzuli, Nintendo Seal of Quality (en) Itzuli, Camp Hyrule (en) Itzuli, Nintendo Phuten (en) Itzuli, DeNA (en) Itzuli, Nintendo Entertainment Planning & Development (en) Itzuli, Nintendo European Research & Development (en) Itzuli, Nintendo Software Technology (en) Itzuli, Nintendo Entertainment Analysis & Development, iQue (en) Itzuli, Retro Studios (en) Itzuli eta Nintendo Pictures (en) Itzuli
Balore-burtsaTokioko burtsa, NASDAQ, Frankfurteko burtsa eta OTC Markets Group (en) Itzuli
Historia
Sorrera1889ko irailaren 23a
Sortzailea
SorlekuaJaponia
Jasotako sariak
Deutscher Spielepreis Special Prize  (1991)
British Academy Video Games Awards
The Game Awards − Developer of the Year  (2014ko abenduaren 5a)
webgune ofiziala
Facebook: Nintendo Twitter: Nintendo Instagram: nintendo Youtube: UCkH3CcMfqww9RsZvPRPkAJA Musicbrainz: 05e536dd-abaa-4e87-b9c0-678eb59c38c8 Songkick: 532507 Edit the value on Wikidata

Denborarekin bideo-joko konpainia bilakatu da, industriako handiena izatera arte hazi delarik. Nintendo da gainera Seattle Marinerrsen (NBL, beisbol ligako talde bat) nagusia. Eta baita Atlanta Hawks (NBAko talde bat) taldearen partaidea ere.Nintendo da bideo-jokoen konpainia aitzindaria, eta baita kontsolen merkatuaren dominatzailea ere.

Bideo-joko kontsolak

Nintendok hainbat bideo-joko kontsola sortu ditu 1977tik hona, bai eramangarriak bai mahaigainekoak. Mahaigainekoen artean daude Color TV Game (1977), Nintendo Entertainment System/Famicom (NES, 1983), Super Nintendo Entertainment System/Super Famicom (SNES, 1990), Nintendo 64 (N64, 1996), Nintendo GameCube (GCN, 2001), Wii (2006) eta Wii U (2012). Kontsola eramangarrien artean daude Game & Watch bilduma (1980), Game Boy saila (1989), Virtual Boy (1995), Nintendo DS (2004), Nintendo DSi (2009) eta Nintendo 3DS (2011).

Historia

Jokorako kartagile bezala (1889-1956)

Nintendo 1889an sortu zuen Fusajiro Yamauchi enpresa-gizon japoniarrak "Nintendo Koppai" izenarekin. Kyoton, Japonian, Hanafuda izeneko karta jokoa ekoiztu eta saltzen zuten. Eskuz egindako kartak laster batean bihurtu ziren ezagun eta Yamauchik hainbat langile kontratatu zituen eskaintzari aurre egiteko.

Saiakera berriak (1956-1975)

Aro elektronikoa (1975-gaur egun)

Bulegoak eta kokapenak

Nintendo Company, Limited-en (NCL) bulego nagusia Minami-kun dago, Kyoto, Kyoto Prefecture, Japonia ( 34°58′11.89″N 135°45′22.33″E ).Gaur egun, beren ikerketa eta garapen eraikina Higashiyama-kun dago, Kyoto, Kyoto Prefecture, Japonia ( 34°58′29.00″N 135°46′10.48″E).Nintendo of America, Incorporated (NOA), Amerikar adarraren bulego nagusia Redmonden dago, Washington.Banaketa guneak dituzte Atlantan, Georgia eta North Benden, Washington.Nintendo of Canada, Limited (NOCL), Kanadiar adarraren bulego nagusia Vancouverko Richmonden dago, British Columbia. Eta bere banaketa zentrua Toronton, Ontario.Nintendo Australia Pty Ltd (NAL), Australiar adarraren bulego nagusia Melbournen dago, Victoria. Australiako eta Zeelanda Berriko banaketaz, salmentaz eta marketinaz arduratzen da. Wiirako joko batzuk ere egiten dituzte.Nintendo of Europeren bulego nagusia Großostheimen dago, Alemanian. iQue, Ltd.ek, Doctor Wei Yen txinatarraren eta Nintendoren arteko negozio-elkarteak, ekoitzi eta banatzen ditu Nintendoren kontsola eta joko ofizialak Txinako merkatuan.Nintendo of Korea (NOK) 2006ko Uztailaren 7an sortu zen.

Enpresa-politika

Emulazioa

Nintendo ezaguna da bere bideo-joko eta kontsolen emulazioarekiko "zero tolerantzia" politika izateagatik.

Eduki gidalerroak

Urte askoan Nintendok eduki gidalerro zorrotzak erabili ditu bere kontsoletarako ateratako bideo-jokoekin. Nintendo Japanek biolentzia grafikoaren erabilpena onartzen duen arren, biluztasuna eta sexualitatea zorrozki debekatuta daude. Nintendoko presidente ohi Hiroshi Yamauchiren ustez joko pornografikoei lizentziak onartuko balizkiete, konpaniaren irudi onak kalte larria jasango luke. Nintendo of America eta Nintendo of Europe are urrunago joan ziren eta jokoetan erabat debekatu zituzten biluztasuna, sexualitatea, hizkera zakarra (adibidez: arrazismoa, sexismoa, biraoak,...), odola, drogak, mezu politikoak edo zeinu erlijiosoak. AEBetako Joe Lieberman senatariak zero tolerantzia politika hau txalotu zuen arren, beste hainbatekaurkako jarrera hartu zuten, jokozaleak ikusi nahi duen edukia aukeratzeko libre izan behar duela argudiatuta.Hala ere, zenbait jokok gidalerro zorrotz hauek gainditu zituzten. Adibidez, odol eta biolentziadun Bionic Commando, Smash TV eta Golgo 13: Top Secret Episode. Azken honek gainera sexua eta tabakoaren erabilpena agertzen ditu. Biluztasuna ageri da River City Ransom eta Taboo: The Sixth Sense jokoetan eta azken honek gainera irudi erlijiosoak dauzka, Castlevaniaren II eta III atalek bezala.Guzti honen ondorio ezagunetako bat: Mortal Kombat jokoaren Sega Mega Driveerako bertsioak Super Nintendorako bertsioaren salmenta bikoitzak izan zituen. Nintendok jokoaren argitaratzaileak (Acclaim) odolaren kolorea aldatzera behartu izana eta erasorik odoltsuenak aldarazi izana izan zen salmenta diferentzia honen arrazoi nagusia. Hurrengo urtean, Mortal Kombat II atera zutenean, Nintendok zentsuratu gabeko jokoaren salmenta baimendu zuen, jokoaren kaxan edukiari buruzko oharra ezarri ondoren.1994ean, ESRB bideo-jokoen edukien ohar sistema onartu zenean, Nintendok edukiei buruzko zenbait gidalerro ezabatu zituen.

Lizentzia gidalerroak

Nintendo of Americak, goian aipatutako gidalerroez gain, beste hainbat gidalerro erabiltzen zituen Nintendo Entertainment Systemerako jokoei lizentziak emateko:

  • Lizentziadunek joko bera ezin zuten atera beste kontsola baterako bi urte pasa arte.
  • Nintendok erabakitzen zuen zenbat kartutxo eman lizentziadunei
  • Nintendok erabakitzen zuen zenbat leku eskeini jokoari Nintendo Power aldizkarian (artikuluak, iragarkiak,...)
  • Gutxienez kartutxo kopuru minimo bat ekoitzi behar zen lizentziadun joko bakoitzeko.
  • Lizentziadun bakoitzak urtero gehienez bost joko atera zitzakeen Nintendoren kontsola baterako. 1983ko Ipar Amerikako bideo-jokoen krisia dago arau honen atzean.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak