Nirekin

Gozategi taldearen eta Jon Maiaren abestia

Nirekin Jon Maia bertsolariaren hitzak dituen euskal abesti famatu bat da. Ainhoa (Elkar, 1996) diskoan argitaratu zuen Orioko Gozategi taldeak 1995an.[1]

Nirekin
Gozategiren musika-lana
Egilea(k)Gozategi
Argitaratze-data1996
Ezaugarriak
Genero artistikoatrikitia
HitzakJon Maia
Bestelako lanak
MusikagileaGozategi

Gozategiren unerik gorena, arrakastari dagokionez, Ainhoa bigarren disko honekin heldu zen. eta, zehazki, kantu honekin. 1996ko udako kantua izan zen, eta «emoixtaxux muxutxuek...» leloa ahoz aho ibili zen. Jon Maia bertsolariak bizkaieraz idatzitako hitzetan zetzan arrakastaren gakoetako bat.

Abestiaren maketarekin lortu zuten arrakasta, artean diskoa plazaratu gabe.[2]

ETBko Tumatxak telebista-saioan Napoka Iriak abestiaren bertsio berri bat zabaldu zuen.[3]


Hitzak

Lau bertsok osatzen dute maitasunezko abestia. Bizkaieraz idatzitako lau bertsoek maitasunezko abesti bat osatzen dute

Abestiaren hitz guztiak webean lortu daitezke.[4][5] Hona hemen abestiaren hitz batzuk:

Emoiztaxux muxutxuek maitie
hartuixu guruxun guztixe
eroaixu bixotz tristie
zure bixotzarekin.
Emostazu porrutxue sorgiñe
ahatetxu baten berdiñe
begitxu gorrixen samiñe
sendatuixu nirekin.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Kalanbreak

Kanpo estekak