Now Euskal Herrira

Now Euskal Herrira 2015eko urtarrilaren 10ean Bilbon euskal preso politikoen aldeko manifestazioa izan zen. 2014eko abenduaren 19an aurkeztu zuen Sarek eta manifestazioak Now Euskal Herrira lema eramango zuen[1].

Bilbon 2015eko urtarrilaren 10ean bildutako jendetzaren zati bat Autonomia kalean.

Atxikimenduak

Ibilbidea eta antolakuntza

17:30ean abiatuko zen mobilizazioa, bi gunetatik. Nafarroakoek, Gipuzkoakoek eta Ipar Euskal Herrikoek udaletxea zuten abiapuntu, eta Bizkaikoek eta Arabakoek joandakoek, Casilla. Hurtado Amezagatik egingo zuten aurrera udaletxekoek eta Autonomiatik besteek. Bi buruak Zabalburun bilduko ziren[12].

Manifestazioko une jakin batean, guztiek batera elkarrekin argiak piztuko zuten. Bakoitzari bi «argi izpi» emango zitzaizkion[13].

Aurreko egunak

Abenduaren 3an, EH Bilduk adierazi zuen mobilizatu egin behar zela Madril mugi zedin[14].

2015eko urtarrilaren 2an, EH Bilduk presoak gerturatzea beharrezkoa zela esan[8].

Urtarrilaren 7an, Bilbora joateko deia egin zuen Sarek[2]. Egun berean jakin zen Eusko Jaurlaritza ez zela joango mobilizaziora[15]. Ordurako, 250 bat autobus antolatu zituzten Euskal Herrian nahiz atzerrian[16].

Urtarrilak 10: mobilizazioa

Bilboko Udaltzaingoak eman zituen datuen arabera, 75.000 lagun batu ziren. Bertan, dispertsioarekin amaitzeko, aktiboak izatea eskatu zieten herritarrei eta sakabanaketaren aurkako azken manifestazioa izatea espero zuen Sarek[17].

Mobilizazioaren ondorena

Urtarrilaren 11ean, Bilboko manifestazioaren gaineko balorazio positiboa egin zuen Sarek eta jendetsua eta anitza izan zelako. Gainera, salbuespenezko politika horrekin amaitzeko beharra azpimarratu zuen[18].

Erreferentziak

Kanpo estekak