Oñati

Gipuzkoako udalerria

Oñati Gipuzkoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa. 11.497 biztanle zituen 2021. urtean. Gipuzkoako herririk handiena da, hedaduraren aldetik. Herriguneak maila handiko monumentu asko ditu, batez ere Pizkundekoak eta Barrokoak. Han dago Sancti Spiritus Unibertsitatea, berariaz unibertsitate izateko eraiki zen eraikin platereskoa. Herrigunetik kanpo Aizkorriren magalean dago Arantzazuko santutegia, Gipuzkoako zaindaria den Arantzazuko Ama Birjinaren omenez eraikia, Euskal Herriko XX. mendearen erdialdeko lan arkitektoniko-artistiko osoena. Oñatiarrek txantxikuigel») ezizen herrikoia dute.

Oñati
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Oñati Aloñatik.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
Izen ofizialaOñati
AlkateaIzaro Elorza Arregi
Posta kodea20560
INE kodea20059
Herritarraoñatiar
Ezizenatxantxikuak
Kokapena
Koordenatuak43°01′58″N 2°24′42″W / 43.03278°N 2.41167°W / 43.03278; -2.41167
Map
Azalera108,2 km²
Garaiera175-1.360 (230 udaletxean)
Distantzia68 km Donostiara
Demografia
Biztanleria11.567 (2023)
52 (2022)
alt_left 5.763 (%49,8) (%48,6) 5.617 alt_right
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,2
Zahartze tasa[1]% 18,6
Ugalkortasun tasa[1]‰ 49,35
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78 (2011)
Genero desoreka[1]% -3,05 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,09 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 73,96 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 65.8 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 66.51 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1467
Webguneawww.onati.eus
Hiri senidetuakGuadalajara eta Châteaubernard

Geografia

Eremua

Oñati herria Gipuzkoako herririk zabalena da, 108,2 kilometro koadroko azalerarekin.

Inguru naturala

Udalerria ingurune menditsuan dago, eta Aizkorri, Aloña, Zaraia eta Elgeako mendilerroek mugatzen dute.[4]

Oñati ibaia (iturburua herri hartan du) Debaren ibaiadar nagusietakoa da.

Mugakideak

Iparraldean Bergara eta Antzuola; hegoaldean Barrundia eta Donemiliaga, (Araba); ekialdean Legazpi; eta mendebaldean Arrasate eta Aretxabaleta.

Auzoak

Herriguneaz gain, beste 16 baserri-auzo ere ditu: Arantzazu, Araotz, Uribarri, Lezesarri, Urrexola, Murgia, Olabarrieta, Berezao, Garagaltza, Goribar, Zañartu, Torreauzo, Garibai, Santxolopetegi, Zubillaga eta Larraña[5].

Bi auzo hauetarik elizate izena dute historikoki, Urrexolak eta Araotzek.[6] Era berean, Araotzek, aldi berean, hainbat auzo ditu: Elizondo, Ugaran, Jausoro, Zubia, Madina edo Maiña, Araotz Urruti edo Aratzurti, Agerre, Aizkorbe, Uriarte eta Gerneta.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Oñatiko Jaurerria»

Erdi Aroa

Oñati mende luzez jaurerri burujabea izan zen, eta gero konderria, 1845 arte ez baitzen Gipuzkoan sartu.

Ez dago Oñatiko oraingo hirigune historikoaren ezarpenaren jatorria doitasunez zehazten duen agiririk. Nahiz eta bibliografiak jatorri goiztiarra baiesten duen, dela Oñatiko antzinako gunearena, dela hango Gebara etxearena —ustez 1149koa den agiri baten aipamena errepikatzen da, eta haren bidez Ladron Eneko kondeak, Gebara eta Oñati etxeko jaunak, bere ondasun guztien dohaintza egin zion bere semeari—, gaur badakigu testu horren ustezko antzinatasuna ez dela egiazkoa.

Dena dela, zentzuzkoa dirudi hirigunearen jatorria San Migel elizaren inguruan kokatzeak. Eliza horren lehenengo erreferentzia dokumentalak 1200ra garamatza, urte horretan Juan de Prejanok, Calahorrako apezpikuak, bere aurrekoak «Ecclesiam sancti michaeli de Onati» elizari emandako induljentzia batzuk berretsi baitzituen.

Oñatik berezitasun bat ere badauka, jaurgoko udalerri gutxietako bat baita, nahiz eta gero konderri izatera pasa zen (XIII. mendeko dokumentu batzuen arabera, titulu hori gebaratarrek erabiltzen zuten, geroago Oñatiko konde izan zirenek). Gebaratarrek Gaztelako erregeak emandako eskubide eta pribilegio batzuk zeuzkaten, eta haien bidez, botere politiko, judizial, ekonomiko eta erlijiosoa kontrolatzen zuten. Oñatiko biztanleek etengabe egin zituzten saioak jaunaren boteretik askatzeko. 1338an hasi ziren eta Gipuzkoarekiko anexioa 1540an eskatu zen arren, lotura hori ez zen 1845 arte behin betiko gauzatu.[7]

Izurri atlantikoa

1597 eta 1598ko udak gogorrak izan ziren Oñatin. Urte horietan kostatik sartu zen Izurri atlantikoa herrira iritsi zen, eta 1.200 pertsona inguru hil zituela kalkulatzen da. Gainera, denbora horretan inguruko herrietatik isolatuta egon zen, bizirauteko beharrezkoa zen garirik gabe, eta gaixotzeko beldurrez ziren askok mendira jo zuten, aziendak hiltzen utzita edo arboletako fruituak jaso gabe. Goseak, izurriarekin batera, biztanleriaren herena inguru hil zituen. Arantzazuko Santutegiak ere egoera gogorra izan zuen, heriotzaz gain ez baitzuen bizirauteko nahiko janari lortzen[8].

Azpiegiturak

Gizarte zerbitzuak

  • San Martin egoitza[9]

Hezkuntza

  • Bedita Larrakoetxea Udal Euskaltegia[10]
  • Haur-eskola[11]
  • Gaztelekua[12]
  • Ludoteka[13]
  • Natur eskola[14]
  • Arrikrutz interpretazio gunea[15]
  • San Migel Errota Interpretazio Gunea[16]

Kultura

Kirola

  • Zubikoa kiroldegia[19]
  • Azkoagain futbol zelaia[20]
  • Larrañako San Lorentzo futbol zelaia[21]
  • Larrañako pilotalekua[22]

Energia

Hirigintza

Oñatiko Unibertsitatea.

Hirigunea monumentu multzo berezia da, ibarreko erdialdean kokatua, eta morfologia berezia eta perimetro zehaztua dituena. Gunearen egiturapena barrendik egiten da, denborarekin erantsiz joan diren bideen arabera. Jatorrizko gunea XIII. mendekoa da, eta inguru horretan itxuratzen da: Kale Zaharreko zati bat —San Migel elizaren ondoan igarotzen da, eta Errege Bideak Oñatitik pasatzean egiten duen trazatua markatuz—, San Anton kalea, Santa Marina plaza eta Mendiko kalea, hau da, Zumeltzegi muinoaren inguruan, Arranoaitz errekaren eskuineko ertzean, Santa Marina izan ezik.

Udaletxea, barrokoa

XIII. mendearen amaieran edo XIV. mendearen hasieran zabalgunea sortu zen, hiriaren hiri-bilbea beste aldera zabaldu, eta banaketa eta okupazioko modu ordenatu bat ezarri. Bat dator Kale Barriarekin eta Atzeko Kalearekin, kale horietan nagusi baitira eraikuntza zainduak, material onekoak eta lerro soilekoak. XV. mendean, beste bi nabe, gotikoak, erantsi zitzaizkion San Migel parrokiari, eta haren inguruan «Sietevientos»[erreferentzia behar] aldea egituratu zen.

XVI. mendean Unibertsitatea instalatu izanak eta merkataritzaren eta eskulangintzaren garapenak hazkundeko dinamikari eustea ahalbidetuko du, eta ondoz ondo beste hiri-espazio batzuk egituratzea. Urbanizatze-prozesuak XVII. eta XVIII. mendeetan segitu zuen, eta Kale Barria Kale Zaharrarekin batu zen zubi batzuen bidez, eta, XIX. mendearen amaieran, Foruen Enparantza eta Santa Marina sortu ziren.

Eskema lineala nagusitzen da, Kale Zaharraren, Kale Barriaren eta Atzeko Kalean inguruan, eraikuntza atxikiko orube estu eta sakonak dituena. Foruen Enparantzako espazioa topaleku moduan sortu zen, Sietevientos aldeko bilgune txikia hobetzeko. Eskema lineal horren adarkatzeak ibilbide irregular batzuetan gauzatzen dira, Kale Zaharra Kale Barriarekin batuz, eta hego-ekialdean bide-zati isolatu batzuetan, errebalek zati batean desitxuratu egiten baitute egitura hori.

Hala ere, ardatzen indarrak eta adarkatzeak egituratzen dituen Foruen Enparantzaren eskalak irakurketa argia ematen diote hiri-bilbearen multzoari. Aipatu behar da irregulartasun horiek ematen diotela bilbeari bategite zeiharren eta eskala txikien berezitasuna.

Demografia

Espainiako Gerra Zibila, Oñatiko testigantzak

2021ean 12.497 biztanle zituen Oñatik, horietatik % 22,99k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak % 7,49 ziren.[23]

Oñatiko biztanleria

Ekonomia

ULMAren egoitza zentrala. Kooperatiba hau herriko enpresa nabarmenetako bat da.

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: lehen sektorea BEGaren % 0,8; bigarrena, % 66,1; hirugarrena, % 29,9; eta eraikuntza, % 3,2.[23]

Politika

Udal hauteskundeak

Oñatiko batzokia. 2015

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Mikel Biain hautatu zuten alkate.[24]

2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk gehiengoari eutsi zion, eta Mikel Biain berriro hautatu zuten alkate.

2019ko maiatzetik, berriz, Izaro Elorza da Oñatiko alkate, bera ere Euskal Herria Bilduren zerrendan aurkeztuta.[25] Hauek izan ziren hauteskundeen emaitzak: EH Bilduk, 3.408 boto (10 zinegotzi); EAJk, 2.571 boto (7 zinegotzi); PSE-EEk 319 boto.[26]

Oñatiko udalbatza

Alderdia

2015

2019

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Bildu
10 / 17
3.137 (% 53,06)
10 / 17
3.408 (% 54,11)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 17
2.475 (% 41,86)
7 / 17
2.571 (% 40,82)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

1979. urtetik, lau alkate jeltzale izan ditu herriak, 32 urte luzez; 2011ko hauteskundeetan, ordea, Bilduk gehiengo osoz irabazi zituen hauteskundeak, 2015 eta 2019ko hauteskundeetan berretsi egin zuen gehiengoa.

Alkateak

Hauek izan dira Oñatiko azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[27]
Eli Galdos Zubia[27][28]19791983Euzko Alderdi Jeltzalea
Eli Galdos Zubia19831987Euzko Alderdi Jeltzalea
Eli Galdos Zubia19871991Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Maria Iturbe Yarza19911995Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Maria Iturbe Yarza19951999Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Maria Iturbe Yarza19992003Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Andoni Gartzia Urtaza20032006 aEuzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Lourdes Idoiaga Urkia20062007Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Lourdes Idoiaga Urkia20072011Euzko Alderdi Jeltzalea
Mikel Biain Berraondo[24][27]20112015Bildu
Mikel Biain Berraondo[27]20152019Euskal Herria Bildu
Izaro Elorza Arregi[25][27]2019JarduneanEuskal Herria Bildu
20232027

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Sakontzeko irakurri: Oñatiko alkateak, 1447tik honakoak

Zumeltzegi dorrea

Armarria

Oñatiko armarrian garrantzi historikoa izan duten familiak islatzen dira, hiru zatitan banatua. Goian, ezkerrean arrano bat dago Ganboatarren familia irudikatzen duena, eta eskuinaldean, orein bat Murgiatarrena irudikatzen duena. Armarriaren beheko zatian oreina arranoak zaurituta agertzen da, horrek Erdi Aroko gudu bat irudikatzen du, Murgiatarrek galdu zutena.[29]

Ondasun nabariak

Arantzazuko santutegia

Oñatiko hirigune historikoaren multzoak bere ibilbide historikoari erantzuten dio, eta monumentu-kopuru zabala biltzen du: jauregiak, jauretxeak, etxetzarrak, eta tartean hainbat erlijio-eraikin bikain, hiri-bizitzako ehunka urte batera biltzen dituen bilbe batean. 2011ko uztailaren 4tik, monumentu-multzoaren kategoriako Kultura Ondasun sailkatzeko espedientea ireki da.[30] Oñatiko ondasun ugari hirigune historikoan daude.

Historiaurrea

Bidaurreta monasterioa

Jauregiak eta dorreak

  • Antia jauregia. (XVIII. mendeko eraikin barrokoa)[31]
  • Agerrena etxea[32]
  • Astorkitza (Bujero) etxea[33]
  • Azkarraga jauregia (XVI. mendekoa)[34]
  • Baruena jauregi-etxea (XIX. mendeko eraikina)[35]
  • Belaskua dorrea.[36]
  • Bidaurreta ostatua (XVI. mendekoa)[37]
  • Don Pedruena jauregia (XVIII. mendekoa)[38][39]
  • Egañena etxea[40]
  • Elorriaga etxea (XVIII. mendeko eraikin barrokoa)[41]
  • Eujeniokua etxea[42]
  • Galartza etxea (XVIII. mendea)[43]
  • Gerraneko etxea[44]
  • Hernani etxea (XVIII. mendeko eraikin barrokoa) [45][46]
  • Lazarraga dorrea eta jauregia: zatirik zaharrena dorrea da, XV. mendean Lazarragatar batek Oñatiko kondeari erosia; zati berria (plazari begira dagoena), aldiz, XVII-XVIII. mendeetan etxe zaharrari erantsi zitzaion jauregi bikaina da. Gaur egun, Sotomayorko dukearen jabetzakoa da eraikina, eta haren lorategia erabilera publikorako irekita dago 2012az geroztik.[47][48]
  • Madinabeitia jauregia (XVIII. mendekoa)[49]
  • Olakua etxea (XVIII. mendekoa)[50]
  • Orbea etxea (XIX. mendea)[51]
  • Otadui Jausoro etxea (XVI. mendekoa)[52][53]
  • Sarria etxea (XVIII. mendea)[54]
  • Zaratekoa jauregia (XVII. mendekoa)[55]
  • Zubia etxea (XVII. mendekoa)[56]
  • Zubiaur, Zubiaurre edo Urain dorretxea.[57][58]
  • Zumeltzegi dorrea, Oñatiko kondeen dorretxea.[59][60]
  • Zaratalekua.[61]
San Migel eliza

Eraikin erlijiosoak

Baserriak

  • Etxe Aundi baserria, leinu gerretan ganboatarren alde borrokatu zen Lazarraga leinuaren oinetxea.

Plazak

Besteak

Santa Ana komentua

Badira beste ondasun batzuk hirigunetik kanpo:

Komunikabideak

Oñatiko Udalaren ekimenez 90eko hamarraldian sortutako Kontzejupetik aldizkariak eta Oñati Irratiak gaur egun oraindik ere lanean diraute.

Horretaz gain, Debagoiena bailarako Goiena komunikazio taldeak herriko albisteak, erreportajeak... argitaratzen ditu bere hedabideetan.

Euskara

Oñatiko Jerardo Elortzaren[92] testigantza, euskarak seminarioan zuen lekuaren inguruan. Euskal Herriko Ahotsak[93][94] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Oñati[95] Gipuzkoako herri euskaldunenen artean dugu, biztanleen %80 inguru euskal hiztunak dira (Eustaten arabera, % 77,91 ziren euskaldunak 2016an)[23]. Herriko hizkerari dagokionez, mendebaldeko euskararen[96] aldaera bat da, Debagoienekoa[94]. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debagoieneko hizkera: Gipuzkoako Aretxabaletak, Arrasatek, Eskoriatzak, Leintz Gatzagak eta Oñatik eta Arabako Aramaiok. Leintz haranak esparru berezia osatzen du Deba ibarrean, oso estua delako Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga herrien arteko batasuna. Aramaioko hizkera ere ez da asko urruntzen hauetatik, baina bai Oleta auzokoa, Oletako hizkera sartaldeko eta sortaldeko hizkeren arteko tarteko hizkeratzat hartzen baita. Oñatiko hizkera ere berezia da. Oñati ez zen Gipuzkoan sartu 1845 urtera arte eta bertako hizkerak oraindik ere nortasun berezia du. Oro har, Debagoieneko hizkerak Arabako euskararen eragina duela esan daiteke. Debagoienak Gasteizekin eduki du hartu-emanik estuena eta, dirudienez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara.

Kandido Izagirre eta Luis Villasante fraideak, Manuel Umerez, Leonardo Zabaleta, Leonardo Guridi, Leandro Igartua eta Felix Arrazola abadeak, Bedita Larrakoetxea, Gerhard Bähr alemaniar hizkuntzalaria, Joxe Otalora eta Jerardo Elortza izan dira, besteak beste, Oñatiko hizkera aztertzen aitzindariak.

Lehen 1980ko Korrika azaroaren 29an Oñatin hasi zen eta Bilbon abenduaren 7an bukatu. Oñatiko Unibertsitatearen atean hasi zen Korrika eta zazpi probintziak igaro zituen 1820 kilometrotako ibilbide luzean. Lekukoarekin batera hasiera emango zion korrikalaria Oñatiko alkatea Eli Galdos izan zen.

2014an, udalak Oñatiko euskarari buruzko liburu oparoa argitaratu zuen, Roberto Altunak, Kepa Elortzak eta Koldo Zumaldek egindakoa.[97]

Jaiak

Herriko jaiak San Migelak dira, irailaren amaiera aldera. Baina hiribilduko jairik ezagunenak Corpus Christi-koak dira, ekainaren erdialdean. Hamabosgarren mendetik hona behinzat, goiz horretan herriko patroia den San Migel goiaingeruaren izenean meza ospatzen da, eta ondoren prozesio bat egiten da herriko kaleetan zehar, foruen enparantzan amaituz. Prozesioarekin batera dantzariek dantza tradizionalak eskaintzan dituzte.[98]

Oñatiar ospetsuak

Fermin Etxegoien idazle eta kazeria, eta Ruper Ordorika abeslaria.
Maria Cruickshank aktorea.
Itziar Ugarte kazetari eta idazlea.

Herri eta hiri senidetuak

Oñati ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:[101]

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa