Olatz Arbelaitz

Informatikaria eta ikertzailea

Olatz Arbelaitz Gallego (Errenteria, Gipuzkoa, 1970eko azaroaren 7a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. ALDAPA ikerketa taldeko sortzaileetako bat izan zen. 2018tik Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeko kidea da EHUn eta 2015etik Ikergazte kongresuen koordinatzailea.[1][2] UEUko Informatikako sailburua ere izan da urteetan.

Olatz Arbelaitz

Bizitza
JaiotzaErrenteria1970eko azaroaren 7a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaClemente Rodríguez Lafuente
Doktorego ikaslea(k)Ander Garcia
Iñigo Perona (en) Itzuli
Aizea Lojo Novo (en) Itzuli
Ibai Gurrutxaga Goikoetxea (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
Donostiako Informatika Fakultatea
Lan nabarmenak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
E-makumeak

Twitter: OlatzArbe Inguma: olatz-arbelaitz-gallego Edit the value on Wikidata

Ikerlaria

"Sistema digitalen diseinu-hastapenak" (2005)

Algoritmoak, Datu-meatzaritza eta Paralelismoaren arloetan aritzen den ALDAPA taldeko ikertzailea da, taldearen sortzaileetako bat da bera. 2002an defenditu zuen doktore-tesian VRPTW sistema arin eta sendo bat sortu zuen hainbat ibilgailuren ibilbideak optimizatzeko, denen artean helburu komun bat bete behar dutenean. Tesi horretan aplikazio praktiko bat ere sortu zuen Nafarroako enpresa batentzat; enpresa horretan egunero asmatu behar da zeintzuk diren ibilbide optimoak bere kamioientzat, kamioiek inguru geografiko zabal batean erregaia eskaeren arabera banatu ahal izateko.[3] Olatz Arbelaitzek hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Nazioarteko 120 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[4]

UPV-EHU unibertsitate osoko Ikerkuntza Batzordeko kidea da 2018tik, 'Ingeniaritza eta arkitektura' arloko hiru ordezkarietako bat da bera. Adimen artifizialeko ikasketak sortzeko eragilea izan da Informatika Fakultatean.[5][6]

2015, 2017, 2019 eta 2021ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Ingeniaritza/Arkitektura arloan. 2019 eta 2021ean Ikergazte kongresu osoko kudeatzaile akademikoa ere izan zen.[7][8]

UEUkidea

Informatikari Euskaldunen II. Bilkura (1998)

UEUkidea da ikasle zenetik eta hainbat urtetan izan da Informatikako sailburua eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretako arduraduna.[9][10][11][6]

Emakumeak zientzian eta e-makumeak

Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[12][13] Informatika Fakultatean XXI mendea hasi zenean jaitsiera nabarmena egon zen neska ikasleen portzentajean. Aurretik neska eta mutilen proportzioa parekidea izaten zen, baina geroago %12ra ere jaitsi zen nesken portzentajea. e-makumeak taldearen arabera arrazoi nagusietako bat izan daiteke informatika zer den ez dela ondo ezagutzen, "informatikariaren" estereotipoaren arabera hainbatentzat informatikaria mutil azkar "friki" eta asoziala da.[14]

Emakumeak zientzian taldearekin ere hainbat ekarpen egin ditu Arbelaitzek.[15] 2022ko otsailean Emakumeak Zientzian programaren barruan, "Informatika: mezuak ezkutatu kriptografia erabiliz" tailerrerako prestatutako bideoa. DBHko ikasleentzat kriptografiarako sarrera bat.[16] 2021ekoan ipuin bat eta magia joko bat erabili zuten zenbaketa bitarraren kontzeptua azaltzeko.[17] Sistema bitarr horretan kontatzeko modua lore eurizaleen ipuinaren bidez ere azaldu zuten.[18] Lehen Hezkuntzako ikasleei algoritmoak azaltzeko grabatutako ipuinak plazaratu zituzten.[19][20]

Dantzaria

Errenteriako Ereintza dantza-taldeko dantzaria izan da, eta hainbat ikastarotan ibili da irakasle, tartean Donostiako Informatika Fakultatean ere bai.[21]

Liburuak

Errekonozimenduak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak