Onomastika

antroponimiari, toponimiari edo bionimiari buruzko izenen ikasketa

Onomastika izen bereziak edo propioak aztertzen dituen hiztegigintza edo lexikografiaren atala da. Honako hiru atal hauetan banatzen da:

Toponimia, gainera, beste zientzia batzuetan ere aztertzen da batzuetan; hala nola historia, geografia, mitologia, literatura, eta abar.

2016an Onomastika Elkartea eratu zen Euskal Herrian, Ricardo Zierbide, Ander Ros, Josemari Sestorain eta besteren ekimenaz.

Onomastika-glosategia

Antroponimia: pertsona-izenak

Antroponimia pertsona-izenak aztertzen dituen zientzia-alorra da.

  • cognomen : Erromatar batzuek zeramaten izengoitia,
  • etnonimo : herri baten edo etnia baten izena,
  • jentilizio : leku bateko biztanleei edo herritarrei ematen zaien izena,
  • hagionimo : santu-izena,
  • matronimo : familia-izena, amagandik jasoa,
  • patronimo : familia-izena, aitagandik jasoa,
  • pseudonimo : pertsona baten ezizena.
  • teonimo: jainko edo jainkosa baten izena.

Toponimia: leku-izenak

  • koronimo : eskualde-izena,
  • hagiotoponimo : leku-izena, santu-izen batetik jasoa,
  • hidronimo : ur-masa baten izena (ibaiak, aintzirak, itsasoak...),
  • mikrotoponimo : leku-izena, maila lokalean,
  • oronimo : mendi-izena,
  • odonimo : kale-izena,
  • patronimiko: pertsona izen batetik eratorria, —ia beti aitaren izanetik eratorria―, jatorria adierazten duen deitura edo izena,
  • toponimo: leku-izena, oro har.

Termino generikoak

Termino hauek izen arruntei edota izen bereziei dagozkie.

  • akronimo: hitz-multzo baten laburpena, ahoskatzeko modukoa,
  • alonimo: beste izen bat (batez ere egile batena edo lan batena),
  • antonimo : beste baten aurkako esanahia duen hitza,
  • diminutibo: txikigarria, beste hitz batetik eratorritako terminoa, txikitasun, goxotasun edo ahultasun ideia erantsiz,
  • eponimo: pertsona-izen batetik hartutako leku- edo gauza-izena,
  • exonimo: kanpoko izena, beste hizkuntza batetik hartutako pertsona- edo leku-izena, grafia egokituz,
  • homonimo: izen berekoa,
  • hiperonimo: objektu jakin bat baino kategoria zabalagoko izena,
  • hipokoristiko: izen baten aldaera familiar edo maitekorra,
  • hiponimo: objektu jakin bat baino kategoria murritzagoko izena,
  • meronimo: zati baten izena,
  • metonimia: gauzak beste izen batez izendatzea, esanahiaren desplazamenduaren bitartez,
  • paronimo: antzeko izenak,
  • sigla: hitz multzo baten inizialekin osatutako izena,
  • sinonimo: beste hitz baten esanahi bera edo bertsua duen terminoa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak