Oques Grasses

Oques Grasses Kataluniako musika talde bat da, Osona eskualdean sortua, Roda de Ter herrian. [1] Bere musika estilo askotarikoa da, baina bereziki reggae - poparen barruan sartzen da . [2]

Oques Grasses
Datuak
JatorriaRoda de Ter
Musika motaMusika tropikal, pop musika, reggae, rumba flamenca (en) Itzuli, fusion music genre (en) Itzuli eta world music
Produkzioa
Diskoetxea(k)Halley Records
Chesapik
Informazio gehigarria
oquesgrasses.com
Facebook: OquesGrasses Twitter: OquesGrasses Instagram: oquesgrasses Youtube: UCJD6uhnBA8eppY5QmQfJZwA TikTok: oquesgrasses Spotify: 5qPeAT4ikl6gJNUexAOEy0 iTunes: 822052292 Musicbrainz: 5958db32-246c-495e-beb0-44e55d4666e6 Songkick: 6807509 Discogs: 4406423 Musikasten: oques-grasses Deezer: 5541552 Edit the value on Wikidata

Kideak

Zazpi kidek osatzen dute, gehienek Kataluniako Musika Eskola Nagusian ikasitakoak[1], Josep Montero abeslaria eta Guillem Realp baxu-jolea izan ezik. [3] Montero, Nothimatis taldeko bateria-jotzaile ohia, abestiak konposatzen eta kontzertu improbisatuak ematen hasi zen, hasieran bakarka eta geroago Osonako hainbat musikarirekin batera, bera laguntzeko itzultzen ari zirela; adibidez, Àlex Pujols (Txarango), Miquel Portet eta Arnau Tordera, besteak beste. Eskualdeko musikarien arteko txandakatze hauek 2010.urtean zehar eman ziren Oques Grasses aurreko taldeetan jotzen, hainbat eskualdeko agertokitan. Hau bandaren enbrioia gauzatzeko balio izan zuen, ez zena behin betiko talde gisa gauzatu Guillem Realp, Joan Borràs eta Arnau Altimirren gehitzea eta gaur egungo formazioa finkatu arte. Geroago, gainerako musikariak batuko ziren. [4] [5] [6] Monteroren arabera, "ikasketa askoko pertsonak dira, baina, aldi berean, zati teknikoenetik ateratzea jakin izan dute eta sormenaren zatian sartu dira". [3] Izan ere, abeslaria da taldearen konposizio guztiak sinatzen dituena. [7]

Estiloa

Bere musika estiloa oso zabala da; izan ere, bere lehen diskoa ez zegoen oso definituta, etiketak alde batera uzteagatik eta publikoa harritzeagatik apostu egiten zuten,[8] zeinekin zuzeneko emanaldietan konektatzen zuten. "Etxeko reggaea" egiten dutela diote [8] eta batez ere genero honetan sartzen dira, pop musikaren ukituekin, beren bigarren diskoan bereziki presente egon dena. [2] Bestela, "musika pornoa [...]" egiten dutela diote, beraien emanaldietan kamisetak erantzi ohi dituztelako eta "musika gasarekin", ukitu eferbeszenteekin, horien artean Cul abestia nabarmentzen delarik. [8] Beraien abestiak, esaten dute, oso modu sinplean sortu ohi dira, beraien eguneroko bizitzako gertakariekin. Euren bizipenak kontatzen dituzte, lagun batekin hitz egingo balute bezala. [9]

Ibilbidea

Taldea 2010ean sortu zen, [5] baina ez zuten publiko orokorrari kaleratu 2012an beraien lehen diska, Un dia no sé com, argitaratu zuten arte, beraiek editatu eta kaleratu zutena. Digue-n'hi com vulguis bigarren diskoa kaleratzea erabaki zuten Chesapik diskoetxearekin, eta bertako bost abestitan bereziki beraien reggae estiloa mantendu zuten bost abestitan, eta beste estiloak esploratu zituzten gainerako abestietan. Urte berean, urteko talde errebelazioaren Enderrock Saria irabazi zuten, bozketa popularraren bidez. Jarraian, beraien abesti berriak aurkezteko asmoz, Bartzelonan amaitu zen gira bat egin zuten,[2] oso arrakastatsua izan zena [3]. Halaber Milwaukeeko SummerFest jaialdian aritu ziren ekainaren 26an eta New Yorkeko Central Parkeko SummerStage jaialdian 2014ko ekainaren 28an [10]. Horrez gain, beraien Així és el teu Nadal abestia, TV3 eta Catalunya Ràdio-ren Gabonetako aldiaren gai gisa aukeratua izan zen. [1] [11]

Bigarren diskoan, taldeak abesti guztientzako bideoklip bat grabatu zuen, izan ere, beraiek esan bezala, "kantu guztiak dira garrantzitsuak, ez bakarra". [9] Bestela, nahiz eta salgai egon, taldearen abestiak bere webgunean deskargatu daitezke dohainik edota bideoak ikusi beraien Youtube kanalaren bidez. 2015eko martxoaren 2an, bideoklip onenaren Enderrock saria jaso zuten Sexy-rengatik, bost izendapen jaso arren sarietan.[12]

Zalantzarik gabe, arrakasta handia izan dute jaio zirenetik, hainbat kontzertuk frogatzen duten moduan, publiko ugaridunak, Katalunia osotik egin dituztenak, asko dohainik izan direnak.[9] Horien artean, Canet Rock-en emanaldia, edota 2015ean Grec-a ireki zuten taldeetariko bat izatea, Valentziako Herrian ere jo dute eta baita atzerriko kontzertuetan, hala nola Londresen, Galesen eta New Yorken. [7] [13] [10] . Ekinaiaren 1ean, 2016ko maiatzerako diska berriaren argitarapena iragarri zuten, pixkanaka abesti batzuk aurreratuz, hainbat emanalditan eta beraien bigarren biran, Living in the Hol·les izendatua,sartuko dituztenak.[14]

2016an beste disko bat kaleratu zuten, Youponi, apirilaren 30ean Sala Salamandran aurkeztu zutena.

2019an bere azken diskoa kaleratu zuten, Fans del sol, In the night bezalako abestiak zituena. 2020ko hasieran pop-rock disko onenaren saria irabazi zuten Enderrock Sarietan, bozketa popularraren bidez, eta baita artista onearen kritikaren saria.[15]

Diskografia

Un dia no sé com (2012)

2012ko taldearen lehen CD autoeditatua da eta doan deskargatu daiteke beraien webgune ofizialean. 2013ko martxoaren 16an aurkeztu zuten modu ofizialean Torelló-ko Sala Moscu-an kontzertu bat eginez, Ernest Crusats (La Iaia-ren abeslaria) Arnau Tordera (Obeses taldekoa) Strombers taldeko Ferran Gallart eta Ricard Puigdomènech -en kolaborazioekin.

Digue-n'hi com vulguis (2014)

Digue-n'hi com vulguis taldearen bigarren diskoa da, 2014an argitaratua Chesapik diskoetxearekin. CD honi esker bozketa popularraren bidez emandako Enderrock Saria irabaztea lortu zuten urte berean, errebelazio taldearena hain zuzen. [16]

Diska Torelló-ko Sala Moscu-an aurkeztu zuten, bere lehen diskarekin egin zuten bezala. Horregatik egin zutela onartu zuten, izan ere bertan izan zen beraien lehen diska estreinatu zuten lekua. Lehen diskoaren jarraipen bat da, reggae-pop estilokoa, helduagoa eta banda elkartuago batekin.

You Pony (2016)

Marc Parrot- ek ekoiztuta eta Beverly Hills Records- ek editatua, diskoak soinu jamaikar, tropikal eta funkak batzen ditu koktel mestizo batean eta Josep Montero abeslari eta gitarristaren imajinazio surrealista duena. 2016ko apirilaren 22an dohaineko deskarga moduan argitaratu zuten beraien webgunean, naiz eta aurretik jada bildumako bost abesti eman zituzten aditzera.[17] 2018ra arte Katalunia, Espainia eta batez ere munduko beste leku askotan ibili dira. Diska hau izan da izan da Katalunia oso talde nabarmenetako bat izatera bultzatu dituena. Hauek dira diskoaren abestiak: Amina de ningú, Cara de cul, Fullar Sempre, Faves enlaire, Rellotge de fang, Pedres als avions, Ball del mànec, Plora i riu, Si un dia no hi som eta Fer-te feliç.[18]

Fans del sol (2019)

Otsailaren 8an argitaratzen zen diska, Halley Records- ek editatua, aurreko asteetan aurrerapen batzuk egin zituztelarik. Disko honetan musika interpretazioaren kalitatea, talentua, nortasuna eta gainezka dagoen irudimena nabarmentzen dira. [19] Heldutasun gehiagorekin, diskoak erritmo eta soinu desberdinen konbinazio eklektikoa egiten du: funky-a, dantza, pop alternatiboa, hip-hop-a, erroetako eta folk tradizionalaren elementuak, reggae, trap, etab. [20] Lanak abesti hauek biltzen ditu: Serem Ocells, Sta guai, In the Night, Torno a ser jo, Bancals, Deixa, Escopinya, John Brown, Canço de l'aire, Més likes, Inevitable, Cresta .

Lankidetzak

  • 2015: La Pegatina taldearen Revulsiu diskaren Bananeres abestiarakin kolaboratzen dute.
  • 2015: Zoo taldearekin Camins- en bertsioan kolaboratzen dute.
  • 2016: Guillem Ramisaren Bondat senzilla diskoko Ànima de Corall abestian kolaboratzen dute.
  • 2017: Pep i Marieta-ren La Revolució dels Somnis diskoko Tu i jo abestian kolaboratzen dute.
  • 2018: Tremendu taldearen Faré Bondat diskoko Dies de tot abestian kolaboratzen dute.
  • 2018: Auxili taldearen Tresors diskoko Converses de balcons abestian kolaboratzen dute.
  • 2019: Lildami-ren Flors mentre visqui diskoko Serrallonga abestian kolaboratzen dute.

Emanaldiak

Erreferentziak

Kanpo estekak