Orhi

Euskal Herriko mendia

Orhi[1] mendia (zubereraz: Ohi phünta; 2.017 m), mendebaldetik hasita, 2.000 metro baino gehiago duen Pirinioetako lehen tontorra da. Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan kokatua dago, Iratiko oihanaren ekialdean.

Orhi
Datu orokorrak
Garaiera2.017 m
Prominentzia603 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′23″N 1°00′18″W / 42.9896°N 1.005°W / 42.9896; -1.005
MendikateaOrhiko mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Zuberoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLarrainetik
LuberriLuberri

Abiapuntuak

Orhi Gaztarriatik.

Igoerarik errazena eta ohikoena Larraineko mendatetik abiatzen da, tunelaren ondoan dagoen aparkalekuan autoa utzita. Halaber, horixe da Zaraitzuko ibarretik Atharratzeko Kantonamendurako igarobidea.

Orhiko xoria

Hainbat euskal esaera zaharretan azaltzen da Orhi mendia. Hauek nork bere jatorriarekin duen loturari egiten diote erreferentzia.

Jean Gorostarsu Haroztegi idazleak XIX. mendeko Etxeko xokoa poeman Orhiko txoriari buruz idatzi zuen.

Mitologia

Mariren bizilekuetako bat da eta honen magalean dagoen Iratiko Oihanean bizi da Basajaun.

GR 11 ibilbidea

Pirinioetako hegoaldeko isurialdea alderik alde zeharkatzen duen GR 11 ibilbidea mendi honen goialdean dagoen izen bereko mendatetik igarotzen da.


Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa