Pac-Man

Pac-Man (japonieraz: パックマン Pakku Man?) 1980ko maiatzaren 21ean Toru Iwatani japoniar bideo-joko diseinatzaileak Namco konpainiarentzat sortutako bideo-joko bat da. AEBetako merkatuan Midway Games konpainiak banatu zuen. Garai guztietako bideo-jokorik salduenetariko bat da. Namco konpainiaren jokoa fenomeno bilakatu zen berehala eta Space Invadersen nagusitasunarekin amaitu zuen. Toru Iwataniren hitzetan, helburua zen bideojokoak publiko zabalagoari helaraztea, ordura arte gizonak baitziren bideojokoetan aritzen ziren ia bakarrak.[1]

Pac-Man
Jatorria
Sortzailea(k)Toru Iwatani
Argitaratze-data1980
Izenburuaパックマン
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ekoizpen lekuaTokio
ArgitaletxeaNamco eta Midway Games (en) Itzuli
Banatze bideadeskarga digitala
Ezaugarriak
Genero artistikoamaze video game (en) Itzuli
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaGame Boy Advance, Windows Phone, Android, Atari 5200, Commodore VIC-20 (en) Itzuli, Atari 2600, MSX, Commodore 64, Sega Game Gear, Linux, Microsoft Windows, ZX Spectrum, Xbox 360, Amiga, DOS, Nintendo Entertainment System, Super Nintendo Entertainment System, iOS, Family Computer Disk System (en) Itzuli, Apple II, Atari 8-bit family (en) Itzuli, Intellivision (en) Itzuli, Texas Instruments TI-99/4A (en) Itzuli, IBM PC, Game Boy Color, Neo Geo Pocket Color (en) Itzuli, iPod Touch (en) Itzuli, PlayStation 4 eta Xbox One
Sarrera gailuateklatua, joystick eta ukimen-pantaila
Adin-sailkapenaEveryone
Irakur dezakeAndroid eta iOS
Egile-eskubideakcopyrightduna
Deskribapena
Honen parte daNamco Museum Virtual Arcade (en) Itzuli
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Ekoizpena
DiseinatzaileaToru Iwatani
GaratzaileaNamco
Fikzioa
Historia
Nominazioak
Golden Joystick Awards − Ultimate Game of All Time (en) Itzuli
Golden Joystick Awards 2021 (en) Itzuli
pacman.com
IMDB: tt0260264 Edit the value on Wikidata
kronologia
Pac-ManMs. Pac-Man

Izenaren Jatorria

Pac-Man izena, Tōru Iwatanik pizza bat eskatu zuenean sortu zen. Konturatu zen pizza portzio bat kentzean, buru bat ematen zuela ahoa irekita zuena. Puck Man edo Pack-Man izena, japonierazko Paku (パク) onomatopeiatik dator, ahoak ireki eta ixtean egitean duen soinutik. Hasieran, Puck-Man izena jarri zitzaion, baina Estatu Batuetan Pac-Man izena eman zioten.

Historia

1980ko maiatzaren 22an lehenbizikoz argitaratu zen, eta ordurarte oso ezaguna zen Space Invaders bideo-jokoaren nagusitasunarekin amaitu zuen. Mundu mailan sekulako arrakasta izan eta 1981-1987 artean inoizko bideo-joko salduenaren Guinness Errekorra mantendu zuen. Ordurarteko shoot 'em up ("tiro denei") motako bideo-jokoak ordezkatu zituen, haietan ekintza nagusi zen, aldiz, bideo-joko honek formatu bakarra eta umoretsua zuen, horrek jende askoren gogoko eginez.

Jokoaren osagaiak

Pac-man

Jokoaren protagonista da. Pac-Dots izeneko bolatxoak jaten ditu eta pantailako bolatxo guztiak irenstean hurrengo mailara pasatzen da.

Labirintua

Joko eremua labirintu bat da. Erdigunean "etxetxo" bat dago, jokoaren hasieran mamuak gordetzen dituena. Guztira, 255 maila daude. Badago 256. maila bat, eta bertan pantaila erdia baino ez da ikusten.

Mamuak

Mamuek Pac-man jatea dute helburu eta beraz Pac-manek sahiestu egin behar ditu. Mapako izkina bakoitzean ordea, bolatxo handiagoak daude (ingelesez “Power Pellets” deitzen direnak) eta Pac-manek hauetako bat irenstean, mamuek kolore urdin iluna hartzen dute eta Pac-Man-ek mamuak jateko gai da. Mamuetako bat jaterakoan, hau bere etxera itzuliko da, labirintoaren erdigunera. Une horrek denbora tartetxo bat irauten du eta ondoren berriz ere hasierako itxura hartu eta sahiestu beharreko mamu bihurtzen dira. Honako hauek dira mamuak:

  •      Blinky. Oso azkar mugitzen da, eta beti saiatuko da Pac-Man-ekin topatzen.
  •      Inky. Mantsoago ibiltzen da eta beti saiatuko da saihesten, nahiz eta bere anaiekin; Blinky eta Pinky, boteretsuagoa bihurtu eta geuregana hurbildu.
  •      Clyde. Jokoan ibiltzen direnek, tuntuna bezala hartzen dute, ez baitu interesik geure pertsonaian.
  •      Pinky. Mamuen familiako argiena da, mapako biderik motzenak hartzen baititu Blinky-rekin batera Pac-Mani bideak ixteko.

Marrazki bizidunak

Marrazki bizidun telesaila bat ere izan zuen, 1980ko hamarkadan ETB1en euskaraz eman zena.

Erreferentziak

Kanpo estekak