Paloma Díaz-Mas

Paloma Díaz-Mas (Madril, 1954ko maiatzaren 9a) Gasteizen bizi den madrildar idazlea da.

Paloma Díaz-Mas
Bizitza
JaiotzaMadril1954ko maiatzaren 9a (69 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Jasotako sariak
KidetzaAsociación Hispánica de Literatura Medieval (en) Itzuli
Real Academia Española

Biografia

Kazetaritzan lizentziatu eta Filologian doktore egin ondoren, hizkuntza eta literatura sefardian espezializatu zen, eta kultura horri buruzko lan ugari egin eta argitaratu ditu. Bere lehenengo lana 1973an argitaratu zuen Biografías de genios, traidores, sabios y suicidas, según antiguos documentos, eta orduz geroztik argitara eman dituen lanik gehienek sari garrantzitsuak eskuratu dituzte: Rojas Zorrilla antzerki-lan laburren saria La informanterekin 1983an; Herralde eleberri sariko finalista El rapto del Santo Grialekin 1984an; Cáceres eleberri saria 1985ean Tras las huellas de Artoriusekin; Saiakera sari nazionaleko finalista 1986an Los sefardíes: historia, lengua y cultura saiakerarekin; Narratiba sari nazionaleko finalista 1987an Nuestro Milenio ipuin-bildumarekin; Los judíos saiakera 1992an; Herralde sariaren irabazle El Sueño de Venecia eleberriarekin; Una ciudad llamada Eugenio eleberria 1992an. 2000. urtean, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskadi Literatura saria eskuratu zuen, gaztelaniazko narratibari zegokion atalean, 1999ko La tierra fértil nobelarekin. Ipuinak (La visita del Comendador, 2008) eta saiakerak (La construcción de una escritora, 2003) ere idatzi ditu. Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean irakasle izan da, eta gaur egun, Madrileko Instituto de la Lengua Española del Consejo Superior de Investigaciones Científicaseko (CSIC) ikertzaile titularra da.

Erreferentziak

Kanpo estekak