Patxi Salaberri Zaratiegi

unibertsitateko irakasle, hizkuntzalari, euskaltzain osoa

Patxi Salaberri Zaratiegi (Uxue, Nafarroa Garaia, 1959ko apirilaren 24a) euskalaria da, Filologia Hispanikoan eta Euskal Filologian lizentziatua.

Patxi Salaberri Zaratiegi
Bizitza
JaiotzaUxue1959ko apirilaren 24a (64 urte)
HerrialdeaNafarroa Garaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Inguma: patxi-salaberri-zaratiegi

1992an, doktore maila lortu zuen Nafarroako Ekierdialdeko Euskararen Azterketa Toponimiaren Bidez izeneko tesiarekin.[1]

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra da 1990etik, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean. Onomastikan aditua da.

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren Fontes Linguae Vasconum aldizkariko zuzendaria izan da 2016 arte.

Euskaltzain oso izendatu zuten 2005eko abenduaren 16an.[2]

Erreferentziak