Paulo Iztueta

euskal idazlea

Paulo Iztueta Armendaritz (Berastegi, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 22a) euskal idazle eta filologoa da. Filosofian lizentziatua da (Erroma, 1969), eta Soziologian doktorea (Paris, 1976). 1981ean argitaratutako tesi horretan euskal klero kontestatarioaren soziologia aztertu zuen.[1] Izan ere, soziologiaren ikuspuntutik landu ditu politika, hizkuntza, erlijioa, kultura eta literatura.[2][3]

Paulo Iztueta
Bizitza
JaiotzaBerastegi1941eko martxoaren 22a (83 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSan Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Josu Amezaga Albizu
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta filologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUZEI
Euskal Kulturaren Batzarreak
Elkar
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: paulo-iztueta-armendariz Literaturaren Zubitegia: 77

Kultur eragile

Areatzako sakramentinoen Arnas aldizkaria zuzendu zuen 5 urtez (1959-64).

Zabal (1973-1977) aldizkariaren sortzaile eta lankide izan zen Iparraldean.[4] 1974an, Elkar argitaletxearen sortzaile eta partaide ere izan zen. Euskal Kulturaren Batzarreetan (EKB) bideratzailea izan zen 1983an.

2000. urtean, Utriusque Vasconiae argitaletxea sortu zuen, hainbatetan lankide izan duen Jokin Apalategirekin, diskurtso unibertsala testuinguru partikularretik abiatuta lantzeko asmoz.[5]

Lanak

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 120tik gora lan erakusten ditu.[6] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:

Saiakera

  • Kiton Arrebarekin irakurriz: Orixeren pentsamentu erlijiosoa. (1988, Etor).
  • Orixe V: Orixe eta bere garaia. (1991, Etor).
  • Marxismoa eta nazional arazoa Euskal Herrian. (1974, Elkar): Jokin Apalategirekin elkarlanean.
  • Sei idazle plazara. (1974, EFA).
  • Intelligentsia kimatuaren orbelak. (1996, Kutxa).
  • Hezkuntza, hizkuntza eta boterea Euskal Herrian. (2000, Utriusque Vasconiae).
  • Euskal irakaskuntza autonomi aroan (1983-1994). (2000, Utriusque Vasconiae).
  • Orixe auzitan. (2003, Utriusque Vasconiae).
  • Orixe gaitzetsia. (2003, Utriusque Vasconia).
  • Orixe saiogilea. (2003, Utriusque Vasconiae).
  • Kritika literarioaren lehen saioak (1926-1936) (2002, Utriusque Vasconiae).
  • Euskal idazleen belaunaldiez. (2005, Utriusque Vasconiae).

Poesia

  • Herbestean (1979, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa)
  • Ibiltari (1979, Elkar)

Biografia

Kolaborazioak beste liburutan

  • «Orixe erbestetuaren autorretratuak». Herri bat bidegurutzean, Xabier Apaolaza (koord.). Donostia: Saturraran Argitaletxea, 2003, 39-74 or.

Sariak

  • 1979. CAP, Irun Literatur Saria Poesian: Herbestean.
  • 1996. CAP, Irun Literatur Saria Saiakeran: Intelligentsia kimatuaren orbelak.

Erreferentziak

Kanpo estekak