Peñalen

Funesko herri hustua, Nafarroa Garaian

Peñalen[1][a] Argako Erriberako Funes udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erriberagoiena eskualdean.

Peñalen
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Peñalengo kokapena eta Arga ibaia
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErriberagoiena
UdalerriaFunes
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaPeñalén
Posta kodea31360
Herritarrapeñalendar
Geografia
Koordenatuak42°17′48″N 1°47′34″W / 42.29667°N 1.79278°W / 42.29667; -1.79278
Garaiera392 metro
Distantzia74,0 km (Iruñetik)
Demografia

XIV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Azkoiengo Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak peñalendarrak ziren.

Izena

Peñalen toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Penalene (1154)
  • Peynnalen (1266)
  • Peynalen (1330)
  • Penaleni (1638)
  • Peñalen (1981)

Historia

1076ko ekainaren 4an, bertan Antso IV.a ehizaldian zebilela, Ermesinda bere arrebaren laguntzari esker Raimundo bere anaiak erregea amildegitik bota zuen. Hilketaren ondorioz, Alfontso VI.a Gaztelakoak Errioxa okupatu zuen eta Antso Aragoiko kondea Iruñeko errege bihurtu zen.[3] Ekintza honen ondorioz, Antsok "Peñalengoa" eta Raimundok "fratrizida" ezizenak hartu zituzten.

Bertan zegoen herrixka (agirien arabera behintzat 1084tik aurrera) Huescatik gertu dagoen Montearagongo monasteriorena izan zen. XII. mendean Gartzia V.ak hiribildua eratu eta Calahorrako forua eman zion. Egun ez dago antzinako hiribilduko aztarnarik baina Altadill historialariaren ustetan amildegipean kokatuta zegoen.[4] Arga ibaiaren erriberan zegoen herriak ibai-portu ospetsua zuen, Zaragoza eta Tortosatik merkataritza zetorkiona.

XIV. mendean Peñalen Alesbesek ordezkatua izan zen,[5] ziur asko ibaiaren ur-goraldi baten ondorioz herria hondaratua izan zelako edo Izurri Beltzak hustu zuelako. Ordezkapena adierazteko, Vianako Printzeak bere kronikan toponimo biak erabili zituen. Gero Alesbes eta Martzilla Azkoienen gotortu ziren, gaztelarren konkista saihesteko, edonola ere, Gaztelako Erresumak 1378an Funes menderatu zuen.

Oharrak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak