Pello Otxoteko

euskal idazlea

Pello Otxoteko Vaquero (Irun, Gipuzkoa, 1970eko otsailaren 5a - ) euskal idazlea da.

Pello Otxoteko

Bizitza
JaiotzaIrun1970eko otsailaren 5a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta idazlea
Jasotako sariak

Inguma: pello-otxoteko-vaquero Literaturaren Zubitegia: 605

Zientzia Biologikoetan eta Biokimikan lizentziatua da. Halaber, Filosofia ikasketak egin zituen UNEDen. Egun, irakasle dihardu.

1997. urtean Pasaia Hiria Saria eskuratu zuen poesia arloan, eta urtebete geroago Lasarte Hiria Saria irabazi zuen arlo berean.[1] 2007an Gipuzkoako Foru Aldundiko literatur sorkuntzarako Koldo Mitxelena beka lortu zuen.

Durangon eta Donostian 2008az geroztik antolatzen diren Pentsamenduaren Poesia jardunaldietako antolakuntza taldekoa da eta Balea Zuria argitaletxearen (2017) sortzaileetako bat ere. Halaber, arteliteratura.eu web-aren arduradunetako bat da.

Itzultzaile ere aritu da. José María Mendiola eta Raúl Guerra Garridoren ipuinak itzuli ditu. Horrez gain, 2005. urtean Albert Galvany sinologoarekin batera Li Bai VIII. mendeko poeta txinatarraren antologia bat prestatu eta itzuli zuen txinera klasikotik euskarara zuzenean: Urrutira bidalia (2005, Alberdania).[2]

Lanak

Poesia

  • Haraindiko begiradaren bila (1999, Bermingham)
  • Itzalaren ñabarduretan (2001, Hiria)
  • Arnasa galduaren ondarea (2003, Elkar)
  • Urrutira bidalia (2005, Alberdania). Itzulpena; txinera klasikotik euskarara.
  • Goizalbaren argitan (2007, Erein)[3][4]
  • Anphora baita (2010, Alberdania)[5]
  • Muga (antología bilingüe) (2016, Gallo de Oro)
  • Chillidari gorazarre - Elogio a Chillida (antologia elebiduna) (2017, Balea Zuria)
  • Itsas bizimina (2019, Balea Zuria)[6][7][8][9]

Idazle irundarraren lana honako antologietan jasoa izan da, bestalde:

  • Euskalduna eta Gaztea. Poesia eta Etorkizuna. Beste sentimentalitatea (2000, Koldo Mitxelena Kulturunea)
  • Un puente de palabras. 5 jóvenes poetas vascos (2005, Centro de Lingüística Aplicada Atenea)
  • Austriako Literatur und Kritik aldizkariak 2006ko irailean euskal poesiari buruz eginiko alean antologatutako poeta da Pello Otxoteko.
  • El Cobaya literatur aldizkariaren 16. alean, 2006ko neguan, euskal poeten artean antologatutako poeta da Pello Otxoteko.
  • La musa funámbula: La poesía española entre 1980 y 2005 liburuan ere egiten zaio aipamena, beste euskal poeta batzuen artean.

Sariak

  • 1997: Pasaia Hiria Saria.
  • 1998: Lasarte Hiria Saria.
  • 2019: Lauaxeta Saria. Poesia liburua. Itsas bizimina (2019, Balea Zuria)[10]
  • 2019: Kritikaren Saria Itsas bizimina (2019, Balea Zuria) liburuagatik.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak