Pello Reparaz

euskal musikaria

Pello Reparaz Escala[1] (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1990eko apirilaren 22a) musikaria, konpositorea eta ekoizlea da.[2] 17 urterekin Vendetta taldearen sorkuntza parte hartu zuen eta geroago Zetak taldearenean 29rekin. Irakasle ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Berriozarko musika-eskolan irakasle izan da, bai eta Etxarriko eskola publikoan ere. Haurrentzako Baloreak proiektua abiarazi zuen[3].

Pello Reparaz

Bizitza
JaiotzaArbizu1990eko apirilaren 22a (33 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
pelloreparaz.com

Vendetta (2007-2018)

Vendetta musika taldeak Ska eta punk musika estiloak lantzen zituen. Taldekideak Ruben Antón, Enrikko Vibrato, Javier Etxeberria, Luisillo Kalandraka eta Pello Reparaz ziren.

Bost disko atera zituzten, "Vendetta" (Gor, 2009),[4] "Puro Infierno" (Baga Biga 2011),[5] "Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar" (Baga Biga, 2012),[6] "13 Balas" (Baga Biga, 2014)[7] eta "Bother" (baga-biga, 2016).

Zetak (2019)

2019an sorturiko euskal musika pop-elektronikoko taldea da. Hain zuzen, Vendetta (2007-2018) musika taldea desegin ondoren sortu zuena.[8] Taldekideak lau dira: Pello Reparaz, abeslaria, Leire Colmo, perkusioa, Iban Larreburu, bateria eta Gorka Pastor, sintetizadorea.[9]

Lehen diskoak taldearen izena zuen,[10] 10 abesti zituen, Errepidean abestia bezala (hau dago sartuta diskoan) milioi bat bisita baino gehiago izan ditu disko honek YouTuben eta Spotify-en.[11]

Bigarren diskoaren izenburua "Zeinen eder izango den" izan zen.[12][13] 2020an plazaratu zuten Covid-19 pandemia gertatzen zen bitartean. Bideoklipa jarraitzaileen argazki eta bideoekin zuten, Zetakek bere jarraitzaileei bizitzako unerik zoriontsuenetako bideoak eta argazkiak eskatu zien eta jasotako materialarekin moldatu zuten bideoklipa. Arrakasta handia izan zuten, ia bi milioi bisita izan baititu.[14] Hegan abestia Zetak Gaztea irratiarekin egindako kolaborazio bat da, 2020ko uztailaren 3an argitaratua. 300.000 bisita baino gehiago lortu ditu atera zenetik.[15] Hitzeman abestia 2020ko azaroaren 16an argitaratuzuten. Zetak taldeak Oques Grasses katalan taldearekin egin zuten, eta bi hizkuntzetan dago; katalanez eta euskaraz.[16] Akelarretan abestia 2020ko abenduaren 3an argitaratu zuten. 200.000 baina bisita gehiago izan ditu.[17]

Horrela, bi urtez pandemia-egoera berezi batean egon ondoan, 2022koa itzuleraren urtea izan zen. Senpereko lakuaren leloaren barruan Itzuli zen Zetak taldea Herri Urrats-en abestiarekin batera. Zetak taldearen eta Erramun Martikorenaren arteko elkarlanean ateratako abestia da Itzulera.[18][19] Erabateko estilo-aldaketa izandakoa. Bideoklipa Pellok zuzendu zuen, Iratze Reparazekin batera, txalaparta eta Kukai dantza taldeko Oskara koreografia ere integratu zutela.[20]

Euskalonski Telebistako saioa (2018-2019)

ETBn Euskalonski saioa aurkeztu zuen 2018 eta 2019an, munduan zehar bizi diren euskaldunak bisitatuz. Londresen, abestiak egiten ikasteko bi urteko masterra egin zuen. 2018ko abenduaren 28an Vendetta desegin eta gero, 2019aren hasieran Zetak taldea sortu zuen.[21]

Timo Riiho hizkuntzalari finlandiarra eta Pello Reparaz ETB1eko Euskalonski telebista-saioan (2019-09-24)[22]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Zetak Spotify
  • Zetak Youtube
  • Zetak. Kontzertua Tolosan 2021. 40 argazki CC-BY-SA lizentziarekin. Plazara, Kultura. (2021-07-16).