Per Kirkeby

Per Kirkeby (Kopenhage, 1938ko irailaren 1a - ib., 2018ko maiatzaren 9a) Daniar pintorea izan zen.

Per Kirkeby
Bizitza
JaiotzaKopenhage1938ko irailaren 1a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage2018ko maiatzaren 9a (79 urte)
Hobiratze lekuaBispebjerg Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, unibertsitateko irakaslea, artista grafikoa, geologoa, poeta, idazlea, film-zuzendaria, marrazkilaria eta zinemagilea
Enplegatzailea(k)Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Arteen Errege Akademia
Saxon academy of arts (en) Itzuli
Royal Academy of Arts
Danish Academy (en) Itzuli
MugimenduaNeoespresionismoa

IMDB: nm0456592 Allmovie: p229038
Musicbrainz: 58c2652b-0af9-45b6-be02-fe3f2574b2b5 Discogs: 2234317 Edit the value on Wikidata

Biografia

Natur zientzietako ikasketak egin zituen Kopenhageko Unibertsitatean. Ikasle-garaian espedizio geologiko askotan parte hartu zuen, Groenlandian, besteak beste. Paisaiak, koadro abstraktuak eta enviromment eta happeningak egin zituen. 1964an Artikoko Laugarren aroko geologiako lizentzia lortu zuen, eta lehen erakusketa egin zuen Kopenhageko Hovued Liburutegian. 1996-1967 urteetan New Yorken egon zen, eta erakusketak egin zituen Groenlandian, Tunisian, Erdiko Amerikan eta Asia Erdian. 1972tik aurrera erakusketak egin zituen bidaietatik ekarritako gauzekin. 1973an bidaia gehiago egin zituen Mediterraneoan, Islandian eta Turkian. 1978an irakasle aritu zen Karlsruheko Staatliche Akademien. 1967az geroztik poemak, ipuinak eta kontakizunak argitaratu, eta zientzia- eta arte-gaietako filmak egin zituen. 1960ko hamarraldiaren hasieran Arte Eskola Esperimentala lan taldean sartu zen. Taldeko artistak artearen salerosketaren aurka zeuden, eta taldearen izenean egiten zituzten erakusketak, taldekideen izenik agertu gabe. 1970eko hamarraldiaren hasieran, talde lanaz nekaturik, Alemaniara joan zen. Han gusturago aritu zen lanean, eta batez ere paisaiak egin zituen. Paisaia zientzia eta arte esperientziatzat zeukan, eta ohartzen zen paisaiak beragan eragiten zuen zirrara berak modu zientifikoan aztertu zituen indarrek eta formek eraginak zirela. Koadro batzuetan zirrara horiek ia abstraktuak dira, baina argiaren eta materialen erabilera izadiaren mundukoa da. Kirkebyk nabarmena du Turnerren eta Constableren eragina. Kopenhageko Opera berrian Kirkebyren eskulturak daude (2005).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Per Kirkeby