Peta Wilson

aktore australiarra

Peta Gia Wilson (Sydney, 1970eko azaroaren 18a) aktore eta modelo australiarra da[1]. La Femme Nikita telesailean Nikita protagonistaren rola betetzeagatik da ezaguna.

Peta Wilson

Bizitza
JaiotzaSydney1970eko azaroaren 18a (53 urte)
Herrialdea Australia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaSouthern Cross Catholic College (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, aktorea, modeloa eta zinema aktorea

petawilson.net…
IMDB: nm0933959 Allocine: 40046 Allmovie: p200997 Edit the value on Wikidata

Biografia

Peta wilson Sydney hirian jaio zen. Gurasoak militarrak zituen eta hainbat urtez Papua Ginea Berrian bizi izan zen, aita bertara bidali baitzuten[2]. 1982an gurasoak banatu egin ziren.

Peta Wilson modelo lanetan hasi zen, Australian eta Europan, eta 1991n Los Angelesera joan zen aktore ikasketak egitera, Arthur Mendozarekin Actors Circle Theatren eta Tom Waitsekin TomKat Repertory Groupen. Bost urtetako ikasketetan paper txiki batzuk egin zituen filme independentetan. 1996an New Yorkera aldatzea pentsatu zuen aktore ikesketa berriak egitera baina La Femme Nikita telesailerako castinga egin zuen eta 200 aktoreren artean bera izan zen aukeratua. Nikita film frantsesaren arrakastaren ondorioz sorturiko telesaila izan zen[3].

Atal bakoitzak ordubete irauten zuen eta 22 atal grabatu ziren denboraldiko lau sasoietan zehar. Bosgarren denboraldian zortzi atal izan zituen. Estatu Batuetako eta Kanadako konpainien arteko elkarlana izan zen eta Toronto inguruan errodatu zen. Roy Dupuis, Don Francks, Alberta Watson eta Eugene Robert Glazer aktoreak izan zituen alboan. Bi aldiz jazo zuen Gemini Award sarietarako izendapena, baina ez zuen irabazi.

2000 urtean Mercy thiller erotikoan protagonista izan zen eta hurrengo urteetan hainbat telefilmetan hartu zuen parte. 2003an The League of Extraordinary Gentlemen filmean aritu zen, papera bete behar zuen Monica Bellucci ordezkatuz[3]. Arrakasta handia izan zuen filmak mundu osoan. 2006an Superman Returns filmean paper txiki bat izan zuen eta 2009an Beautiful film australiar independenteko protagonista izan zen. 2013an Liberator laburmetraiarengatik Cinerockom International Film Jaialdian emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen.

Filmografia

Filmeak

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1995The Sadness of SexAmetsetako neska
1995Naked JaneMarissa
1996LoserAlyssha Rourke
1997One of Our OwnCpl. Jennifer Vaughn
2000MercyVickie Kittrie
2003The League of Extraordinary GentlemenMina Harker
2006Superman ReturnsBobbie-Faye
2007Gardens of the NightSarah
2009BeautifulSherrie
2010Errand boyGenielaburmetraia
2011Somewhere TonightNeska bereziaahotsa
2012LiberatorMarla Criswelllburmetraia
2015Dutch KillsLadye Bishop

Telebista

UrteaFilmaPertsonaiaOharrak
1996Woman UndoneReceptionisttelefilmea
1996StrangersMarthaatal bakarra
1996HighlanderInspektoreaatal bakarra
1997Vanishing PointMotoan doan neskaTelefilmea
1997-2001La Femme NikitaNikita96 atal
2001Other PeopleHarriet StoneTelefilme pilotoa
2001A Girl ThingAlexMini-seriea
2002Joe and MaxAnny OndraTelefilmea
2004False PretensesDianne/Dee DeeTelefilmea
2005Jonny ZeroAly2 atal
2006Two TwistedMischa Sparkleatal bakarra
2009Malibu Shark AttackHeatherTV movie
2010CSI: MiamiAmandaatal bakarra
2012The FinderPopeatal bakarra
2017Michael Hutchence: The Last RockstarBere buruaDokumentala

Erreferentziak

Kanpo estekak