Petrolio findegi

Petrolio findegia petrolioa fintzen duen plataforma industrial bat da. Prozesu egokien bitartez, petrolioaren eratorri desberdinak lortzen dira (gasolioa, kerosenoa, etab.). Produktu horiek lortzeko, zatikatutako destilazioa deituriko metodoa erabiltzen da.

Muskizko findegia airetik.

Gordina

Petrolioa konposatu kimiko oso konplexua da, egoera solidoan, likidoan eta gaseosoan aurkitzen da. Konposizio ugari daude eta gordinaren jatorriaren araberakoa dira. Orokorrean, nahiz eta nagusiki hidrokarburoz osatuta egon, nitrogenozko, sufrezko, oxigenozko eta metalezko beste proportzio txiki batzuk izan ditzake.

Itsas organismoek petrolioaren sorkuntza eragin dute. Duela milioika urte, itsasoetan bizi ziren animalien gorpuzkiak, hare, lupetz eta sedimentuekin nahastu ziren. Materia organiko depositu hauek lehenengo haitz bihurtzen dira eta gero petrolio gordin.

Petrolioa, forma naturalean, arroka sedimentarioetan aurkitzen da. Ez daude petroliozko lakurik, haitz porotsuetan dauden aleetan ezkutaturik dago. Beraz, petrolio gordina egoera likidoan aurki daiteke.

Destilazioa

Destilazioa, osagaien irakite puntuaren arabera, petrolio gordina banatuko duen prozesua da. Likido sendo bat berotzen denean, osagai lurrunkorrenak bizkorrago galtzen dira, gordinaren hasierako balioa galtzen dute. Horregatik lurrun hau biltzen da, berriro hozteko eta likido egoera berreskuratzeko, lortutako osagaien purutasuna handitzen da.

Gas likidotuak destilaziotik jasotzen diren lehenengo osagaiak dira, butanoa eta propanoa, hain zuzen ere. Geroago naftak lortuko dira, produktu kimiko ugarien lehengaia izango da, baita gasolinaren oinarria ere. Ondoren, kerosenoa lortuko da, altitude altuetan dauden motorretarako balio du, bere irakite puntu baxuaren ondorioz.

Gasolioa lortuz gero, kotxegintzan eta etxeko berogailuetan erabiltzen diren erregaiak eskuratuko dira. Fuel-olioak, petrolioaren parterik pisutsuenean dauka bere jatorria. Bere helburua galdara- edo energia-instalazio baten erregaia izatea da.

Azkenik, parterik pisutsuena, dorrearen hondoan geratzen diren soberakinak dira, errepideak egiteko erabiliko direnak. Produktu hauek guztiak ez dira soilik destilazio batetik ateratzen, beste tratamendu batzuk ere erabiltzen dira, adibidez, sufrearen eliminazioa.

Kanpo estekak