Pirinio Atlantikoak

Frantziako departamendua, Ipar Euskal Herriak eta Bearnok osatua.

Pirinio Atlantikoak[1] (frantsesez: Pyrénées-Atlantiques; okzitanieraren gaskoi dialektoan: Pirenèus Atlantics) Frantziako 64. departamendua da, Ipar Euskal Herriak eta Bearnok osatua. Metropolitar Frantziaren hego-mendebaldean dago, Akitania Berria eskualdean. Prefekturak Paue hirian du egoitza, eta beste hiri nagusiak Baiona eta Oloroe-Donamaria dira. Guztira 7.645 km² ditu, eta 647.420 biztanle (85 biz./km², 2008).

Pirinio Atlantikoak (64)
Frantziako departamendua
Pirinio Atlantikoak (64)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaAkitania Berria
PrefeturaPaue
PrefetaJean-Jacques Lasserre
(Modem)
AzpiprefeturakBaiona
Oloroe-Donamaria
Barrutiak3
Kantonamenduak52
Udalerriak547
Kokapena
Koordenatuak43°15′00″N 0°50′00″W / 43.25°N 0.8333333°W / 43.25; -0.8333333
Azalera7645 km²
Demografia
Biztanleria693027
Dentsitatea90,651013734467 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea
Euskarazko Pirinio Atlantikoak
Pirinio Atlantikoen osaera:
Ipar Euskal Herria eta Bearno.

Mugakideak

Mugakide ditu iparraldean Landak eta Gers departamenduak, ekialdean Pirinio Garaiak, hegoaldean Gipuzkoa, Nafarroa Garaia eta Huescako probintzia, eta mendebaldean Kantauri itsasoa.

Historia

1790eko martxoaren 4an Frantziako Iraultzaren ondorioz departamenduak sortu zituztenean, Ipar Euskal Herria osatzen zuten hiru herrialdeak (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) eta Bearnoko bizkonderria Pirinio Apalak[2] izeneko departamenduan sartu zituzten.

1969ko urriaren 10ean, departamenduak izenaz aldatzea erabaki zuen, eta Pirinio Atlantikoak izena eman zioten.[3]

Demografia

Bilakaera demografikoa
1801183118411851185618611866
355.573428.401451.683446.997436.442436.628435.486
1872187618811886189118961901
426.700431.525434.366432.999425.033423.572426.347
1906191119211926193119361946
425.817433.318402.981414.556422.719413.411415.797
1954196219681975198219901999
420.019466.038508.734534.748555.696578.516600.018
200620112016
636.849656.608673.986
Oharra: 1857an Espiritu Saindua Landetatik Pirinio Apaletara igaro zen.

1999ko erroldan, departamenduko hiririk jendetsuenak hauek dira:

  • Paue: 78.732 biztanle; 181.413 aglomerazioan.
  • Baiona: 40.078 biztanle; 178.965 aglomerazioan.
  • Oloroe-Donamaria: 10.992 biztanle; 16.081 aglomerazioan.

Hizkuntzak

Hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, eta tokiko hizkuntzak euskara eta gaskoia dira.

Inguru naturala

Kontseilu Orokorra

Departamenduko kudeaketaz arduratzen den erakunde politikoa Pauen egoitza duen Kontseilu Orokorra da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak