Plazido Muxika

euskal idazlea (1906-1982)

Plazido Muxika Berrondo (Oria, Urnieta, Gipuzkoa, 1906ko apirilaren 16a - Loiola (Azpeitia), Gipuzkoa, 1982ko abuztuaren 27a) hiztegigilea, euskal idazlea eta jesulaguna izan zen.

Plazido Muxika
Bizitza
JaiotzaOria eta Urnieta1906ko apirilaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa
HeriotzaLoiola1982ko abuztuaren 27a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta monjea
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)Txurdin, Intzinda eta Minoski
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Literaturaren Zubitegia: 318
Plazido Muxikaren hiztegi bat Lasarte-Oriako liburutegian

Bizitza

Oria auzoan jaio zen, Urnietan (1986az geroztik, Lasarte-Oriako auzoa da Oria). Langile porrokatua, nekaezina, eta etsipenak inoiz menderatu gabea, bere lanik ezagunenak hiztegigintzan egin zituen.

Muxikaren lanik mardulena Diccionario Castellano-Vasco izan zen, euskarari eginiko ekarpen itzela, hainbat eta hainbat urteko lana eskatu ziona. Plazidok berak aitortu zuenez, hiztegi hori egiteko erabakia 1929an hartu zuen, Kolonbiako Pasto hiriaren inguruko mendietan zeharkaldia egiten ari zela, Zeruko Argia aldizkariaren ale baten orrialdeak aurkitu zituenean (Santa Kruz apaizarena ote? Inguru haietan ibilia zen urte batzuk lehenago hura ere, eta dirudienez aldizkariaren harpideduna zen).

Hogeita hiru urteko jesulagun gaztea zen, artean meza eman gabea, eta Kolonbiako ikastetxe batean ziharduen, hiru urteko maisualdia betetzen. Urruti haietan eta horrelako leku bakartian bere herriko hizkuntza aurkitzeak zirrara handia eragin omen zion Plazido gazteari. «Dei» bat bezalakoa izan omen zen: zerbait egin behar zuen bere hizkuntza maitearen alde.[1]

Hiztegi hori egiteari eman zizkion hurrengo 36 urteak. Lan horretan, Azkueren Diccionario vasco-español-francés hiztegia izan zuen iturri nagusi. Neurri txikiagoan, beste iturri batzuk ere erabili zituen:[2]

Diccionario castellano-vasco mardul eta bikaina, guztira 1.897 orrialde trinko dituena, urte askoan erreferentzia nagusi izan da euskalgintzan aritu diren guztientzat. Gutxienez 17.000 ale saldu ziren.[3][4]

Azken urteak Loiolako Santutegian eman zituen, 1982ko abuztuaren 27an hil zen arte.

Lanak

Hiztegiak

Itzulpenak

  • Noni eta Mani Islandiar mutiko biren gertaldiak (1952, Itxaropena). Jatorrizko eleberriaren egilea: Jon Stefan Sveinsson.[6][7]
  • Mendiko argia (1969, Gero). Jatorrizko eleberriaren egilea: Franz Weiser.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak