Plutino

Kontuz! Ez nahastu termino hau Plutoideekin

Plutinoak Neptunorekiko 3:2 erresonantzian dauden transneptunotar objektuak dira. Honek esan nahi du, gorputz hauek 2 bira egiten dituztela Eguzkiaren inguruan Neptunok hiru egiten dituen aldiro. Horregatik, gorputz hauetako batzuek Neptunoren orbita zeharkatzen badute ere, gasezko erraldoiak ezin ditu grabitazionalki kanporatu.

Aurkitu ziren lehen plutinoetako batzuk; tamainan, kolorean eta albedoan alderaturik.

Plutonek gorputz hauek duten abilezia berdina duenez, mota honetako objektuek ''plutino'' (''pluton txikiak'') izena hartzen dute, ingelesez planeta nanoak duen izenaren ondorioz. Aipatzekoa da, plutino guztiek hildakoen munduko edo infernuko jainko zein izakien izenak jasotzen dituztela.

Plutinoek Kuiper gerrikoko barnealdeko gunea osatzen dute. Gutxi gorabehera, Kuiper gerrikoan ezagutzen ditugun objektuen laurdena plutinoak dira. Ezagutzen diren plutinoen artean tamainarik handiena duena Pluton planeta nanoa da. Pluton eta Karonteren ondoren aurkitu zen lehen plutinoa, (385185) 1993 RO, 1993ko irailaren 16an aurkitu zen.

Plutinoen familia

Jarraian ageri diren objektuek plutinoen familia osatzen dute, esan beharra dago, ez ditugula denak ipini, baizik eta garrantzitsuenak.

GorputzaArdatzerdi handia (a)

(UA)

Eszentrikotasuna

(e)

Makurdura (i)

(°)

Perihelioa (q)

(UA)

Afelioa (Q)

(UA)

(15875) 1996 TP6639,710,345,726,3853,05
(19299) 1966 SZ439,820,264,729,5750,07
1996 RR2040,050,195,332,5547,55
(15788) 1993 SB39,550,321,926,9152,18
(15789) 1993 SC39,880,195,232,2447,52
(385135) 1993 RO39,610,203,731,4847,73
1993 RP39,330,112,835,0043,66
(15810) 1994 JR139,430,123,834,7644,11
(15820) 1994 TB39,840,3212,127,0552,63
1995 HM539,370,254,829,4849,26
(24952) 1997 QJ439,650,2216,530,8348,47
1995 KK139,480,199,338,6746,98
(20108) 1995 QZ939,770,1519,533,7045,85
1995 YY339,390,220,430,7048,08
(118228) 1996 TQ6639,650,1314,634,5944,71
Pluton39,610,2517,1729,5849,30

Plutino batzuen ezaugarri bereziak

  • (32929) 1995 QY9: Neptunoren orbita gurutzatzen duen arren, ez da inoiz planetara hurbiltzen. Berezitasun hau beste plutino batzuek ere badute;
  • (15836) 1995 DA2: 4:3 orbita-erresonantzian aurki daiteke;
  • (47171) 1999 TC36: Pluton eta Karonte bezalakoa da, hau da, objektu bitar bat;
  • (28978) Ixion: 1200km-ko diametroa duen plutino hau, hilabete batzuetan zehar ezagutzen zen transneptunotar objekturik handiena izan zen, Pluton eta Karonteren ondoren.

Ikus, gainera

Kanpo estekak