Portugalete

Bizkaiko udalerria

Portugalete Bizkaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bilbo Handia eskualdekoa, Bilboko itsasadarraren ezkerreko ertzean kokatuta. 2016. urtean 46.372 biztanle zituela, Euskal Herriko udalerri jendetsuenetan zortzigarren postuan zen. Bestalde, guztira 3,21 km² besterik ez duenez, bere biztanle dentsitatea (15.000 bizt/km² ingurukoa) Euskal Herriko handiena da.

Portugalete
 Bizkaia, Euskal Herria
Portugaleteren ikuspegia
Portugaleteko bandera

Portugaleteko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Portugalete
AlkateaMikel Torres (PSE-EE)
Posta kodea48920
INE kodea48078
Herritarraportugaletetar
Kokapena
Koordenatuak43°19′10″N 3°01′10″W / 43.31944°N 3.01958°W / 43.31944; -3.01958
Map
Azalera3,21 km²
Garaiera6 metro
Distantzia14 km Bilbora
Demografia
Biztanleria44.629 (2023)
−171 (2022)
alt_left 23.882 (%53,5) (%49) 21.884 alt_right
Dentsitatea15.510,28 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 7,25
Zahartze tasa[1]% 22,48
Ugalkortasun tasa[1]‰ 33,08
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,51 (2011)
Genero desoreka[1]% 8,82 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 14,06 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 18,94 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 6.41 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1322. urtea
Webguneahttp://www.portugalete.org

Bertan dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893an eraikitako burdinazko transbordadore zubia, UNESCOk gizateriaren ondare izendatua, Portugalete itsasadarraren beste aldean dagoen Getxo herriarekin lotzen duena.

Geografia

Portugalete herria Ibaizabal ibaiaren mendebaldean dago. Mendebaldean, Trapagaran eta Ortuella udalerriekin egiten du muga; ekialdean, Ibaizabal ibaiarekin; hegoaldean, Sestaorekin; eta iparraldean, Santurtzirekin.

Bilboko itsasadarraren eta Ballonti errekaren artean kokatuta, Portugalete itsasoaren mailatik 70 metro inguruko altueraraino hedatzen da. Herriak malda ugari ditu, eta muino batean hazi behar izan zuen industrializazioa gertatzean. Herriaren erdigunea, alde zaharra eta udaletxea Ibaizabal ibaiaren ondoko gune lauenean daude.

Portugaleteko auzoak

Toponimia

Portugalete toponimoaren jatorria ezezaguna da eta gaur egun gai eztabaidatsua da adituen artean.

Juan Antonio Mogelek 1803an José de Bargasi bidalitako eskutitz batean Portugal eta Portugalete toponimoek jatorri bera zutela idatzi zuen, latinezko Portus-galorum edo zelten portua[4]. Hala ere, gero teoria baztertu egin zuen ez Portugaletek, ez Portugalek ez zutela inoiz halako ezaugarririk izan argudiatuz. Geroago, beste teoria bat proposatu zuen: euskarazko Portu eta Ugalete/a hitzen lotura, azkenak «ura gelditzen den txokoa» esan nahi du[5].

Beste batzuek euskarazko Portu eta Ugaldeta hitzen lotura dela esan dute, azkenak «portuaren urertzak» esan nahi du.

Historia

Portugalete hiribildua Maria Diaz Harokoak eratu zuen 1322. urtean, Bizkaiko beste hiribildu batzuk bezala. Aurretik, Enkarterriko arrantzaleen herrixka txikia izan zen Portugalete. Hasierako hiri-gutuna galdu bazen ere, 1432an berretsi egin zen Gaztelako Joanes II.a erregeak emandako opariaren bitartez[6]. Mendetan, Bilborekin lehian aritu zen merkataritza nagusigoa nork izango zuen erabakitzeko, norgehiagoka 1511n gaur egungo hiriburuak irabazi arte.

XIX. mendean herriaren jarduera nagusia izan zen arrantza industria eta zerbitzuak ordezkatuz joan ziren. Kostaldean izanik haren hondartzaz eta bainuetxeaz, burgesia berriak bertan kokatu zituen bere udarako etxebizitzak, eta Kai Barriaren inguruan, bere jauregitxoak eraiki zituen. Hala, XX. mendean zehar Portugalete Ezkerraldeko merkataritza eta aisialdirako gune bilakatu zen.

Portugaleten ez zen fabrika asko ezarri, eta altxatu zirenak batez ere udalerriaren mendebaldean altxatu ziren (Moyresa esaterako). Dena den, herria industrializazioak erakarritako biztanleria handiaren jomuga bilakatu zen. Milaka etxebizitza eraiki ziren Portugaleteko alde zaharra zegoen gunetik harago, ekialdetik mendebaldera.

Demografia

Portugaleteko demografia eta biztanleriaren joera Bilbo Handiko beste udalerri industrialen antzerakoa da. XIX. mendera arte herri txikia izan zen, 1.000 biztanle inguru zituena. Ondorengo industrializazioak, berriz, biztanleriaren hazkunde izugarria eragin zuen.

Industrializazioak batez ere Gaztelatik eta Galiziatik erakarri zituen etorkinak, 1950 eta 1970eko hamarkaden artean, herriko populazioa laukoiztu arte.

Udalerriaren azalera historian zehar aldatu egin zen, azkenengo aldaketa nagusiak hauek izan ziren:

Portugaletek 48.000 biztanle inguru dauzka. 2006an lehen aldiz 50.000tik behera geratu zen biztanleria, eta beherantz jarraitu zuen XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran. Geroztik. Etxebizitza berriak eraikitzeko ezintasunak, zerbitzu gabeziak eta industrializazioarekin batera etorritako etorkin asko euren jaioterrietara itzuli izanak eragin latza izan zuten garapen demografiko horretan.

Herriak etxebizitza berriak eraikitzeko tokirik ez duela eta, etorkizunean biztanleriak beherantz jarraituko duela aurreikusten da.

Portugaleteko biztanleria

Politika

Espainiako Trantsizio Demokratikoa hasi eta gero, Portugaleteko udala beti izan da Euskadiko Alderdi Sozialista – Euskadiko Ezkerraren eskuetan. Egungo alkatea Mikel Torres da. PSEk bai bakarrik bai Euzko Alderdi Jeltzalearekin edo Euskadiko Alderdi Popularrarekin gobernatu du urte hauetan guztietan.

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Portugaleten»

Udal hauteskundeak

Portugaleteko udalbatza

Alderdia

2015

2019

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
9 / 21
8.020 (% 34,14)
10 / 21
10.545 (% 43,75)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 21
5.295 (% 22,54)
5 / 21
6.010 (% 24.93)
Portugaluj@ Despierta -> Ahal Dugu
3 / 21
3.477 (% 14,80)
3 / 21
3.033 (% 12,58)
Euskal Herria Bildu
3 / 21
2.865 (% 12,20)
2 / 21
2.941 (% 12,20)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 21
1.743 (% 7,42)
1 / 21
1.377 (% 5,71)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateen zerrenda

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia
Doroteo Pinedo Bañales19791987Euskadiko Alderdi Sozialista
Gerardo Pradas Calvo19871995Euskadiko Alderdi Sozialista
Miguel Ángel Cabieces García19952007Euskadiko Alderdi Sozialista
Mikel Torres2007JarduneanEuskadiko Alderdi Sozialista

Ondasun nabarmenak

Bizkaiko Zubia
Salazar dorrea
Santa Klara komentua

Portugaleteko erakargune turistiko nagusia Bizkaiko Zubia da, 1893an eraikia eta munduko zubi esekirik zaharrena dena. 2006an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeak turismoa bultzatu egin zuen udalerrian, Bilbon jasotako hainbat eraikinekin batera.

Beste hainbat eraikin ikusgarri ere daude udalerrian, bai erlijiosoak bai zibilak:

Andra Maria basilika

Eusko Jaurlaritzak monumentu edo monumentu-multzo izendatu ditu Portugaleteko zenbait eraikin. Hona hemen:

Kultura

Udalerriak hainbat elkarte kultural ditu, hona hemen nabarmenetariko batzuk:

Musika taldeak

Portugaleten hazi eta jorratu diren musika taldeen zerrenda da hau:

  • Amimishock,
  • Manifa,
  • Psyko,
  • Dekadenzia,
  • Burdinkaia,
  • Makabi, punk estiloko musika taldea.

Jaiak eta ospakizunak

Giako Andra Mariaren jaitsiera, 2006an.

Portugaletek ospatzen duen kultura ekitaldirik nagusienetakoa Nazioarteko Folklore Jaialdia da. Bertan, urtero eta uztailaren 25ean, Euskal Herriko eta munduko hainbat dantza eta musika taldek hartzen dute parte.

Horrez gain, herriak ospatzen dituen jaiegunen artean honakoak daude:

JaiaDataAuzoa
InauteriakOtsaila
San AntonioEkainaren 13aBuenavista
Giako Andra MariaUztailaren 1aAlde Zaharra
San KristobalUztailaren 10aErrepelega
San Roke jaiakAbuztuaren 16a
San NikolasIrailaren 4aKai Zaharra
Gurutzearen gorespenaIrailaren 14aAlde Zaharra
San Martin (ganadu feria eta herri kirolak)Azaroaren 11

Kirolak

Portugaleten zenbait kirol elkarte ere badaude, hona hemen nagusiak:

Azpiegiturak

Garraioa

Errepideak

Aireportua

Bilbo-Loiu aireportua herritik 18 kilometrotara dago.

Metroa

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metroaren 2. lineak Portugalete zeharkatzen du, eta udalerrian hurrengo geltokiak ditu:

Trena

Renfeko Aldirien C-1 lineari dagokion Portugaleteko geltokia Kai Zaharra auzoan dago.

Autobusa

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineek udalerria zeharkatzen dute:

  • A3122 Bilbo – Sestao – Errepelega
  • A3129 Lutxana – Gurutzeta – Santurtzi
  • A3131 Barakaldo – Sestao – Errepelega
  • A3135 Sestao – Kabiezes
  • A3142 Santurtzi – Barakaldo
  • A3151 Bilbo – Santurtzi – Portugalete (Autopistaz)
  • A3321 Portugalete – Muskiz
  • A3331 Sestao – Trapagaran
  • A3332 Santurtzi – Trapagaran
  • A3333 Santurtzi – Gallarta
  • A3335 Sestao – Muskiz

La Unión-La Burundesa

  • A3718 Gallarta – Gasteiz

ALSA

  • Badaude zenbait distantzia handiko autobus udalerrian geltokia dutenak.

Itsas-garraioa

Portugalete eta Areeta artean Ibaizabal zeharkatzen duen txalupa zerbitzua dago.

Besteak

Areeta eta Portugalete artean Bizkaia Zubia dago.

Herriko argazki panoramikoa.

Jentilizioa

Portugaleteko biztanleen jentilizioa portugaletetarra da[17]. Gaztelaniaz, berriz, portugalujo/a da, nahiz eta izen herrikoia jarrillero/a izan. Ezizen honek XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran du jatorria, orduko Portugaletek hainbat taberna zituen non txakolina pitxar txikietan, gaztelaniaz "jarrilla", edaten zuten.

Portugaletetar ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: «Portugaletetar ospetsuen zerrenda»

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa