Real Madril

Espainiako futbol taldea

Real Madril (gaztelaniaz: Real Madrid Club de Fútbol) Madrilgo kirol elkarte bat da, batik bat futbol arloarengatik ezaguna. Izan ere, FIFAk XX. mendeko klub onena izendatu zuen. Txapeldunen Liga 14 aldiz eta Espainiako liga 35 aldiz irabazirik, bi txapelketetan titulu gehien ditu, alde handiz.

Real Madril
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaLos Blancos
Jarduera
Kide kopurua2.350 (2014)
LigaEspainiako futbol ligako lehen maila
EstadioaSantiago Bernabeu estadioaMadril
40°27′11″N 3°41′18″W / 40.45306°N 3.68835°W / 40.45306; -3.68835
 81.044
Agintea
LehendakariaFlorentino Pérez
EntrenatzaileaCarlos Ancelotti
Egoitza nagusi
BabesleaEmirates
Zeren jabe
Real Madrid TV (en) Itzuli, La Saeta (en) Itzuli, Raimundo Saporta Pavilion (en) Itzuli, Santiago Bernabeu estadioa, Estadio Chamartín (en) Itzuli, Alfredo di Stéfano Stadium (en) Itzuli, Campo de O'Donnell (en) Itzuli, Ciudad Real Madrid eta Ciudad Deportiva (en) Itzuli
Historia
Sorrera1902ko martxoaren 6a
Sortzailea
Julián Palacios (en) Itzuli
Juan Padrós (en) Itzuli
Carlos Padrós (en) Itzuli
Jasotako sariak
FIFA Club of the Century
Koloreak    
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: RealMadrid Twitter: realmadrid Instagram: realmadrid LinkedIn: realmadrid Youtube: UCWV3obpZVGgJ3j9FVhEjF2Q TikTok: realmadrid Twitch: realmadrid Edit the value on Wikidata

Goitizenak

Taldearen goitizen zaharrenak los merengues (merengeak) edo los blancos (zuriak) dira, uniformeko kolore zuria dela eta. 1970eko hamarkadan, halere, los vikingos (bikingoak) izenak ospea lortu zuen, batez ere Ultras Sur taldeko zaleen artean, Europako iparraldeko jokalariak hartzeko ohiturarengatik.

Azken boladan, batez ere Florentino Pérez klubeko agintean dabilenetik, los galácticos (galaktikoak) ezizena arrakastatsu bihurtu da, nazioarteko izarrak baino ez baitituzte fitxatzen.

Historia

1905eko Errege Kopako txapeldun, Real Madrilen lehenengo titulua.
Txapeldunen Ligan Bayern Munichen aurkako gola ospatzen, 2007an.
Txapeldunen Ligako partida AC Milanen aurka, 2010ean.
Atlético de Madriden aurkako derbia, 2013an.
Cristiano Ronaldoren jokaldia Valenciaren aurkako partida.

Sorrera

Institución Libre de Enseñanzako ikasle batzuek 1897an Foot Ball Sky taldea sortu zuten, Madrilgo lehen futbol taldea izan zena. 1902ko martxoaren 6an, bertako jokalari batzuek Juan Padrós eta Carlos Padrós anaia katalanen proiektu berri batean parte hartu zuten eta Madrid Foot Ball Club taldea sortu. Lehen urte hartakoa du lehenengo garaipena ere, Copa de la Gran Peña txapelketa, hain zuzen ere. 1904an FIFAren sortzaileetako bat izan zen. 1905 eta 1908 arteko lau Kopak segidan irabazi zituen.

Gerra aurreko garaiak

Hurrengo kopa, ordea, ez zen 1917 arte iritsi. 1920an Alfontso XIII.a Espainiakoak Errege titulua eman zion eta ordutik aurrera Real Madrid izena du. Hala ere, kirol emaitzak ez ziren onak izan eta 1932 arte itxaron behar izan zuen Liga sortu berria irabazteko. Kopa ere 1934ean irabazi zuen berriz.

Bernabeu eta Di Stefano

Gerra izan zen bitartean ez zen futbol txapelketarik izan. Gerra bukatzean ordea taldeko jokalari onenak zirenak falta zituenez kanpoko jokalariak fitxatu zituen. 1943an Santiago Bernabeu jokalari eta entrenatzaile ohia presidente izendatua izan zen. 1946 eta 1947ko Kopak irabazi zituen baina 1948an ia bigarren mailara jaitsi zen.

1952ko martxoaren 6an taldearen 50. urteurrena ospatzeko, Kolonbiako Millonarios Fútbol Club taldearen aurkako partidua antolatu zen. Madrildarrek galdu egin zuten baina talde kolonbiarreko izar Alfredo Di Stéfano argentinarra fitxatu zuten hurrengo denboraldirako. Francisco Gento kantabriarra ere hartu zuten, Racing de Santander taldetik. Orduan hasi zen Real Madrilen "urrezko aroa". 1950 eta 1960ko hamarkadetan, Espainiako hamabi liga eta bi kopa irabazteaz gain, sei aldiz irabazi zuen Europako Kopa, bai eta Kontinente arteko lehenengo Futbol Kopa ere. Europako lehen bost kopa tituluak jarraian irabazi zituenez, koparen beraren jabetza (garaikurrarena, alegia) bereganatu zuen.

1970eko hamarkadan ere tituluak irabazten segitu zuen, baina Espainiako txapelketatan bakarrik. Horrela, beste sei liga eta hiru kopa jaso zituen, 1980ra bitartean.

La quinta del Buitre

1980ko hamarkada euskal taldeen nagusitasunarekin hasi zen. 1984an bigarren talde Castilla C.F.-k Bigarren Mailako txapelketa irabazi zuen. Bertan jokatzen zuen jokalari belaunaldiari la quinta del Buitre ezizena eman zitzaion, Emilio Butragueño baitzen guztien buru. Belaunaldi berri hari Hugo Sanchez mexikarra gehitu eta 1985/1986 denboraldian hasita, bost liga segidan irabazi zituen. Madrildarren nahia belaunaldi horrekin Europako Kopa berriz irabaztea bazen ere, ez zuten halakorik lortu. Hala ere, UEFA Kopa bi eraman zituzten.

Galaktikoak

1990eko hamarkadaren bukaera aldean aldaketa handiak izan ziren taldean eta 1997-1998 denboraldian azkenik lortu zuten Europako Kopa irabaztea Jupp Heynckes entrenatzaile zela. Hurrengo urtean bigarren Kontinente arteko Kopa irabazi zuen eta 2000 urtean berriz ere Europako Kopa, Vicente del Bosque entrenatzaile zutela.

2000ko uztailaren, 16an Florentino Pérez presidente hautatu zuten. Fitxaketa handiak egin zituen: Zidane, Figo, Ronaldo eta Beckham "lau galaktikoak" ezizenaz bataiatu ziren. Haiekin batera, etxeko Raúl, Guti eta Iker Casillas bezalako jokalariak zeuden. Bederatzigarren Europako Kopa lortu zuten, bai eta hirugarren Kontinente arteko Kopa ere.

2006tik aurrera, ordea, Bartzelona nagusituz joan zitzaion eta hari aurre egiteko, Florentino Pérezek berriz hauteskundeak irabazi eta bigarren garai galaktikoa abiarazi zuen: Cristiano Ronaldo izar nagusia zen eta José Mourinho, entrenatzailea. Bi taldeen arteko fitxaketa lehia horrek Espainiako Ligako beste taldeekiko alde izugarriak egotea ekarri zuen. Hiru urtetan Bartzelonaren atzetik bigarren izan ondoren, 2011-12 denboraldian liga irabaztea lortu zuen, gainera puntuen errekorra ezarriz, 100 puntura iritsi baitzen. Hura izan zen Mourinhoren garaipen bakarra, ez baitzuen Txapeldunen Liga irabazterik lortu, bi aldiz finalerdietara iritsi arren. 2012-13 denboraldia bereziki txarra izan zen eta ez zuen titulu bakar bat eskuratu.

2013-14 urtea bikaina izan zen, Ligan 3. egin arren, Errege Kopa eta Txapeldunen Liga irabazi baitzituen[1]. Urtea biribiltzeko, bere aurreneko Kluben arteko Munduko Kopa eskuratu zuen. 2015 urtea, aldiz, eskasa izan zen, ez baitzuen ez Ligarik ez Koparik lortu eta Txapeldunen Ligako final erdietan Juventusek kanporatu baitzuen. Sari bakarra Cristiano Ronaldoren Pichichia izan zen.

Txapeldunen Ligak jarraian

2015-16 denboraldia makal hasi zuen. Kopatik lehenengo kanporaketan izandako akats administratiboak bota zuen eta liga erdialdera liderretik 12 puntutara ere egon zen, baina bukaeran errekuperatu eta Liga irabaztear egon zen, eta hori gutxi balitz Txapeldunen Liga irabaztea lortu zuen hamaikagarren aldiz, aurrekoan bezala Atlético Madrilen aurka. 2016-17 sasoia ere bikain hasi zuen Munduko Kluben Kopa irabaziz eta denboraldiaren bukaeran Liga eta Txapeldunen Liga irabazi zituen. 2017-18an Ligan ez zen batere ondo ibili baina Txapeldunen Liga irabazi zuen hirugarren aldiz jarraian, bai eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa ere.

2018-2019 denboraldia oso txarra izan zuen. Txapelketa guztietatik kanpora gelditu da, Txapeldunen Ligan adibidez final zortzirenetan kanporatu zuen Amsterdamgo Ajaxek, Madrilen 1-4 emaitzaz irabazita. Hiru entrenatzaile izan zituen, Julen Lopetegirekin hasi zuen urtea, ondoren Santiago Solari eta denboraldia amaitzeko Zinedine Zidanek itzuli behar izan zuen. 2019-2020 denboraldian Saudi Arabian jokaturiko Espainiako Superkopa irabazi zuen eta Ligan ere nagusi izan zen, COVID-19 pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren partida ia denak irabaziz. 2020-2021 denboraldian bigarren egin zuen Ligan eta Txapeldunen Ligan finalerdietara iritsi zen, baina Chelseak kanporatu zuen. 2021-2022 denboraldian Liga erraz irabazi zuen eta Txapeldunen Liga ere bai. Finalerdietan Manchester City kanporatu zuen itzulerako partidako luzapenean bi gol sartuta eta finalean Liverpool 1-0 gainditu zuen. Ondoren Kluben arteko Munduko Kopa irabazi zuen. 2022.23an berriz joaktu zuen finalerdietan Manchester Cityren aurka eta ingelesak nagusitu ziren.

Uniformea

Futbol partidak jokatzen hasi zirenean jokalariek alkandora eta prakak kendu eta barneko arropa zuriarekin jokatu ohi zuten. Taldeak bereizteko kolorezko banda bat ezartzen zuten baina jokatzean banda hori galtzen zenez, talde gehienek koloreak erabiltzea erabaki zuten. Real Madrilek zuria aukeratu zuen, baina hasieran partida arruntetan galtza urdinak erabili zituen, ez hala partida garrantzitsuetan. 1903an partida guztietarako zuriz jokatzea erabaki zuten.

1925-1926an galtza beltzak hartu zituen Ingalaterrako Corinthian Football Cluben gisara, garai hartan futbol politena egiten zuen taldea kontsideraturik baitzegoen. Uniforme horrek ere denboraldi bakarra iraun zuen.

Ordutik aurrera kirol etxe frankoren diseinuaren araberako desberdintasunak izan ditu, beti ere elastiko eta galtza zuriak errespetatuta.

Historikoa

 
1902-1911
 
1902 arruntak
 
1911-1925
 
1925-1926
 
1926-1952
 
1952-tik

Etxeko uniformearen bilakaera

 
2011-2012
 
2012-2013
 
2013-2014
 
2014-2015
 
2015-2016
 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023
 
2023-2024

Kanpoko uniformearen bilakaera

 
2011-2012
 
2012-2013
 
2013-2014
 
2014-2015
 
2015-2016
 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023
 
2023-2024

Datuak

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 93
  • Denboraldiak 2. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 0

2023/2024 Taldea

2023ko uztailaren 19an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEThibaut Courtois
2 ATZDani Carvajal
3 ATZÉder Militão
4 ATZDavid Alaba
5 ERDJude Bellingham
6 ATZNacho
7 AURVinícius Júnior
8 ERDToni Kroos
10 ERDLuka Modrić
11 AURRodrygo Goes
12 ERDEduardo Camavinga
13 ATEAndriy Lunin
14 AURJoselu (Espanyoletik utzita)
Zbk.PostuaJokalaria
15 ERDFede Valverde
16 ATZÁlvaro Odriozola
17 ERDLucas Vázquez
18 ERDAurélien Tchouameni
19 ERDDani Ceballos
20 ATZFran García
21 ERDBrahim Díaz
22 ATZAntonio Rüdiger
23 ATZFerland Mendy
24 ERDArda Güler
39 AURÁlvaro Rodríguez
- ERDAntonio Blanco
- ERDReinier

Utzitako jokalariak

Zbk.PostuaJokalaria
- AUREndrick (Palmeirasen utzita 2024ko uztailaren 21 arte)
- ATZJesús Vallejo (Granadan utzita 2024ko ekainaren 30 arte)

Irabazi dituen txapelketak

Alfredo Di Stéfano.
Raúl González.

Espainiako txapelketak: 68

1931/32, 1932/33, 1953/1954, 1954/1955, 1956/1957, 1957/1958, 1960/61, 1961/62, 1962/63, 1963/64, 1964/65, 1966/67, 1967/68, 1968/69, 1971/72, 1974/75, 1975/76, 1977/78, 1978/79, 1979/80, 1985/86, 1986/87, 1987/88, 1988/89, 1989/90, 1994/95, 1996/97, 2000/01, 2002/03, 2006/07, 2007/08, 2011/12, 2016/17, 2019/20, 2021/22

1905, 1906, 1907, 1908, 1917, 1934, 1936, 1946, 1947, 1962, 1970, 1974, 1975, 1980, 1982, 1989, 1993, 2011, 2014, 2023

1988, 1989, 1990, 1993, 1997, 2001, 2003, 2008, 2012, 2017, 2020, 2022

1985

1947

Nazioarteko txapelketak: 30

1960, 1998, 2002

2014, 2016, 2017, 2018, 2022

1955/56, 1956/57, 1957/58, 1958/59, 1959/60, 1965/66, 1997/98, 1999/00, 2001/02, 2013/14, 2015/16, 2016/17, 2017/18, 2021/22

finalista 1971 eta 1983an

2002, 2014, 2016, 2017, 2022

1984/85, 1985/86

1953, 1955

1952, 1956

  • Iberoamerikar Kopa: 1

1994

Lagunartekoak

1949, 1953, 1966, 1976, 1978, 1979, 1980, 1994, 2013

1970, 1984, 1989

1958, 1959, 1960, 1966, 1970, 1982

Jokaturiko nazioarteko finalak

TxapelketaUrteaTxapeldunaEmaitzaFinalistaHiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1960Real Madril0-0 , 5-1 CA Peñarol
1966 CA Peñarol2-0 , 2-0Real Madril
1998Real Madril2-1 CR Vasco da Gama
2000 Boca Juniors2-1Real Madril
2002Real Madril2-0 Club Olimpia
2014Real Madril2-0 San Lorenzo de Almagro
2016Real Madril4-2 (luz) Kashima Antlers
2017Real Madril1-0 Grêmio Porto Alegre
2018Real Madril4-1 Al Ain FC
2022Real Madril5-3 Al-Hilal
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1955-56Real Madril4-3 Stade de ReimsParis
1956-57Real Madril2-0 ACF FiorentinaMadril
1957-58Real Madril3-2 AC MilanBrusela
1958-59Real Madril2-0 Stade de ReimsStuttgart
1959-60Real Madril7-3 Eintracht FrankfurtGlasgow
1961-62 SL Benfica5-3Real MadrilAmsterdam
1963-64 FC Internazionale3-1Real MadrilViena
1965-66Real Madril2-1 Partizan BelgradBrusela
1980-81 Liverpool FC1-0Real MadrilParis
1997-98Real Madril1-0 Juventus FCAmsterdam
1999-00Real Madril3-0 València CFSaint-Denis
2001-02Real Madril2-1 Bayer LeverkusenGlasgow
2013-14Real Madril4-1 (luz) Atlético de MadridLisboa
2015-16Real Madril1-1 (pen:5-3) Atlético de MadridMilan
2016-17Real Madril4-1 Juventus FCCardiff
2017-18Real Madril3-1 Liverpool FCKiev
2021-22Real Madril1-0 Liverpool FCParis
Europako Superkopa1998 Chelsea FC1-0Real Madril
2000 Galatasaray SK2-1 (luz)Real Madril
2002Real Madril3-1 Feyenoord Rotterdam
2014Real Madril2-0 Sevilla FC
2016Real Madril3-2 Sevilla FC
2017Real Madril2-1 Manchester United FC
2018 Atlético Madril4-2Real Madril
2022Real Madril2-0 Eintracht Frankfurt
UEFA Kopa eta
Europa League
1984-85Real Madril3-0, 0-1 Videoton
1985-86Real Madril5-1, 2-0 1. FC Köln
Europako Errekopa1970-71 Chelsea FC1-1, 2-1Real Madril
1982-83 Aberdeen FC2-1Real Madril

Azken urteetako ibilbidea

UrteaEspainiako LigaErrege KopaEsp. SuperkopaEuropaEur. SuperkopaMundua
1999-20005.a1/21.a (Txapeldunen Liga)2.a
2000-011.a1/321.a1/2 (Txapeldunen Liga)2.a
2001-023.a2.a1.a (Txapeldunen Liga)1.a
2002-031.a1/41.a1/2 (Txapeldunen Liga)1.a
2003-044.a2.a1/4 (Txapeldunen Liga)
2004-052.a1/81/8 (Txapeldunen Liga)
2005-062.a1/21/8 (Txapeldunen Liga)
2006-071.a1/82.a1/8 (Txapeldunen Liga)
2007-081.a1/81.a1/8 (Txapeldunen Liga)
2008-092.a1/161/8 (Txapeldunen Liga)
2009-102.a1/161/8 (Txapeldunen Liga)
2010-112.a1.a2.a1/2 (Txapeldunen Liga)
2011-121.a1/41.a1/2 (Txapeldunen Liga)
2012-132.a2.a1/2 (Txapeldunen Liga)
2013-143.a1.a2.a1.a (Txapeldunen Liga)1.a
2014-152.a1/81/2 (Txapeldunen Liga)1.a
2015-162.a1/161.a (Txapeldunen Liga)1.a
2016-171.a1/41.a1.a (Txapeldunen Liga)1.a1.a
2017-183.a1/41.a (Txapeldunen Liga)2.a1.a
2018-193.a1/2atzeratua¹1/8 (Txapeldunen Liga)1.a
2019-201.a1/41.a¹1/8 (Txapeldunen Liga)
2020-212.a1/161/2¹1/2 (Txapeldunen Liga)
2021-221.a1/41.a¹1.a (Txapeldunen Liga)1.a
2022-232.a1.a2.a1/2 (Txapeldunen Liga)1.a
2023-241/81.a(Txapeldunen Liga)
  • ¹ 2018-19ko Superkopa 2019ko abenduan jokatu zen eta 2019-20ko Superkopa 2021eko urtarrilean. Ordutik aurrerakoak urtarrilean jokatuko dira.

Beste atalak

Harrobia

Ereserkia

De las glorias deportivas,
que campean por España,
va el Madrid con su bandera,
limpia y blanca que no empaña.
Club castizo y generoso,
todo nervio y corazón.
Veteranos y noveles,
veteranos y noveles,
miran siempre tus laureles
con respeto y emoción.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
Noble y bélico adalid,
caballero del honor.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
A triunfar en buena lid,
defendiendo tu color.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!, Hala Madrid!
Enemigo en la contienda,
cuando pierde da la mano
sin envidias ni rencores,
como bueno y fiel hermano.
Los domingos por la tarde,
caminando a Chamartín,
las mocitas madrileñas,
las mocitas madrileñas
van alegres y risueñas
porque hoy juega su Madrid.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
Noble y bélico adalid,
caballero del honor.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
A triunfar en buena lid,
defendiendo tu color.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!

Erreferentziak

Kanpo estekak


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal