Real Unión

Real Unión Club de Irun 1915ean sortutako Irungo (Gipuzkoa) futbol taldea da, lehen maila RFEF jokatzen duena. Talde txuribeltzak historia luzea du, izan ere Espainiako Ligaren aitzindarietako bat izan zen, eta lau aldiz irabazi du Espainiako Futbol Kopa.Azken hamarkadotako jokalari ospetsuen artean, aipatzekoak dira Javier Irureta eta Roberto Lopez Ufarte.

Real Unión
Datuak
Izen ofiziala
Real Unión Club S. A. D
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaIrundarras, Txuribeltzak eta Fronterizos
LigaLehen Federazioa
EstadioaStadium GalIrun
43°20′44″N 1°47′09″W / 43.3456°N 1.7858°W / 43.3456; -1.7858
 6.344
Agintea
EntrenatzaileaIñaki Goikoetxea Beristain
Egoitza nagusi
JabeaUnai Emery
Historia
Sorrera1915eko maiatzaren 15a
Koloreak         
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Real Unión taldea 1916an.

Historia

Sorrera eta hasierako garaipenak

Real Unión taldea 1924an.
Eibar KE-ren aurkako partida.

Irunen futbolaren hastapena 1902an izan zen, "Irún Football Club" sortu zutenean. Bost urte geroago beste kirol arlo batzuk barne hartzeko izena aldatu zuten, "Irún Sporting Club" bilakatuz. Hurrengo urtean, bestela, klubaren barneko zatiketa baten ondorioz "Racing Club de Irún" taldea abiatu zuten, eta azkenean 1915ean gaur egungo izenarekin gelditu zen, batasuna islatuz.

Klubaren palmaresean dauden lau Errege Kopa hasierako garai hartakoak dira, 1913, 1918, 1924 eta 1927an irabazitakoak. Iparraldeko txapelketa eta Gipuzkoako txapelketa ere sarritan irabazi zituen, Gipuzkoan Errealarekin lehia izugarria izan zuen. 1934an Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa ere irabazi zuen.

Hain zuzen ere taldearen sasoi onenak 1910eko hamarkada eta 1930ekoaren artekoak izan ziren. Orduan, futbola profesionalizatu ondoren, diru gehiago zuten taldeek eraman zituzten Irungo jokalari garrantzitsuenak. Espainiako Ligaren aurreneko lau denboralditan lehen mailan egon ondoren bigarren mailara jeitsi zen. Errepublikaren garaian Unión Club izena izan zuen.

Behe mailetan

Lehenengo urtean laugarren egin zuen baina hurrengo urteetan emaitzak okerragoak izan ziren eta 1942an hirugarren mailara jeitsi zen, garai hartan ezbaitzen bigarren B mailarik. Ordutik aurrera hirugarren mailan aritu zen. 1958 eta 1964an bigarren mailara itzuli zen, baina bietan urtebete iraun zuen.

1977an bigarren B maila sortu zen eta hasieratik bertan aritu zen Real Unión. 1987an jokaturiko azkenengo Afizionatuen Espainiako txapelketa irabazi zuen.

XXI mendea

Stadium Gal.

2008an berriro ere ezagutzera eman zen Espainiako Futbol Errege Kopan, Real Madril taldea kanporatu ondoren. Gainera, denboraldi horretan, 2008-09koan, Bigarren B mailako txapeldun geratu zen eta igoera-fasean Alcorcón FC taldeari irabazi ondoren, bigarren mailara igo zen.[1]

Urtebete egin zuen bertan baina 21. postuan sailkatu eta maila galdu zuen. Hurrengo urteetan ibilbide gorabeheratsua egin du Bigarren B mailan, eta birritan igoera play-offetara sailkatu den arren ez du Bigarren mailara itzultzea lortu. Aipatzekoa da era berean 2015ean Federazioaren Kopa irabaztea lortu duela CD Castellóni finaleko partida biak irabazita, Castellón 0-1 eta etxean 3-0.[2]

2015eko uztailaren 15ean ehungarren urteurrena ospatzeko Errealaren aurkako partida jokatu zuen eta 0-0 berdindu zuten.

Uniformea

Historikoa

 
Irun Sporting Club
 
Racing Club Irun
 
Real Unión 1915

Azken urteak

 
2013-2015
 
2015-2016
 
2016-2018
 
2018-2019
 
2020-2021
 
2022-

Palmaresa

Lehen maila

  • seigarrena 1929-30 denboraldian.

Bigarren maila

  • laugarrena 1932-33 denboraldian.

2. B mailan

  • Txapelduna (2): 2002-03 eta 2008-09

Hirugarren mailan

  • Txapelduna (4): 1957-58, 1963-64, 1991-92 eta 1992-93.

Espainiako Futbol Errege Kopa

  • Txapelduna (4): 1913, 1918, 1924 eta 1927.
  • Finalista (1): 1922.

Espainiako Futbol Federazioaren Kopa

  • Txapelduna (1): 2015

Iparraldeko Eskualdeko Txapelketa

  • Txapelduna (1): 1918.

Gipuzkoako Herrialde Txapelketa

  • Txapelduna (8): 1920, 1921, 1922, 1924, 1926, 1928, 1930 eta 1931.

Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa

  • Txapelduna (2): 1934 eta 1987.

Datuak

Sakontzeko, irakurri: «Real Uniónen ibilbide historikoa»

Partida gehien jokatu dituzten jokalariak (2.B mailararte)

#IzenaGuztiraLigaKopa
1Otermin43541718
2Juan Domínguez30829711
3Eneko Romo26324617
4Zarzuelo2272198
5Oier Larraintzar22420519
6Iñaki Goikoetxea22220913
7Gabarain21320112
8Jorge Galan2021993
9Sergio Francisco19818018
10Berruet190+175+15

Golegileak (2.B mailararte)

#IzenaGuztiraLigaKopa
1Jorge Galan68680
2Urtizberea675512
3Eneko Romo56524
4Sergio Francisco54486
5Luis Regueiro524210
6Juan Domínguez47461
7Iñaki Goikoetxea46424
8Julio Elizegi42411
9Gorka Brit30291
10René Petit28919

Denboraldiak

2023-24 barne:

Espainiako Ligan ibilbidea

Azken urteetako ibilbidea

Urtea#MailaPostuaKopa
1999-003Bigarren B maila16.a
2000-013Bigarren B maila9.a
2001-023Bigarren B maila6.a
2002-033Bigarren B maila1.a1/16
2003-043Bigarren B maila12.a2. itzulia
2004-053Bigarren B maila2.a
2005-063Bigarren B maila5.a3. itzulia
2006-073Bigarren B maila4.a2. itzulia
2007-083Bigarren B maila5.a1/32
2008-093Bigarren B maila1.a1/16
2009-102Bigarren maila21.a2. itzulia
2010-113Bigarren B maila4.a1/32
2011-123Bigarren B maila14.a1. itzulia
2012-133Bigarren B maila8.a
2013-143Bigarren B maila15.a
2014-153Bigarren B maila4.a
2015-163Bigarren B maila5.a1. itzulia
2016-173Bigarren B maila7.a1. itzulia
2017-183Bigarren B maila13.a1. itzulia
2018-193Bigarren B maila16.a
2019-203Bigarren B maila17.a
2020-213Bigarren B maila5.a/1.a
2021-2231.maila RFEF8.a1. itzulia
2022-2331.maila RFEF13.a2. itzulia

Lehen taldea

Real Unión 2014-2015

Real Unión 2015-2016

Real Unión 2016-2017

Real Unión 2017-2018

Real Unión 2018-2019

Real Unión 2019-2020

Real Unión 2020-2021

Real Unión 2021-2022

Real Unión 2022-2023

Real Unión 2023-2024

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak