Richard Neutra

Richard Josef Neutra (Viena, Austria, 1892ko apirilaren 8a - Wuppertal, Alemania, 1970ko apirilaren 16a) bereziki AEBetan lan egin zuen arkitekto austriarra izan zen.

Richard Neutra

Bizitza
JaiotzaViena1892ko apirilaren 8a
Herrialdea Austria
 Ameriketako Estatu Batuak  (1929 -
BizilekuaLos Angeles metropolitan area (en) Itzuli
HeriotzaWuppertal1970eko apirilaren 16a (78 urte)
Familia
AitaSamuel Neutra
Ezkontidea(k)Dione Niedermann (en) Itzuli  (1922ko abenduaren 23a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaVienako unibertsitate teknologikoa
Hizkuntzakingelesa
alemana
Irakaslea(k)Adolf Loos
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta argazkilaria
Pisua84 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Lantokia(k)Los Angeles metropolitan area (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)California State Polytechnic University, Pomona (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) Itzuli

Discogs: 1805576 Edit the value on Wikidata
Lovell etxea, Los Angeles.
Kaufman etxea (1946), Palm Springs, Kalifornia.

Bizitza

Arkitektura ikasi zuen Vienan bertan, eta Adolf Loosen eraikuntza-eskolako klaseak jaso zituen, bera izanik gehien miresten zuen arkitektoetako bat. 1912an Rudolf Schindler arkitektoa ezagutu zuen eta beraien artean adiskidetasun sendo bat sortu zen liskar baten bitartez hau apurtu zen arte. 1914an Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, teniente gradua lortuz. Neutrak, Bigarren Mundu Gerra aurretik eta ostean eginiko eraikuntza gehienak etxebizitza pribatuak izan ziren, Los Angeles inguratzen duten mendien magaletan. Etxe haiek, beraien jabeen izenak hartu zituzten. Gerra amaituta, Neutra ingelesa ikasten hasi zen, Estatu Batuetara emigratzea pentsatzen baitzuen, alde batetik Loosen iradokizun bezala. Bere formazioa bukatuta, Zurichen (Suitza) lanean aritu zen, Gustav Ammann lorazain paisajistaren bulegoan. Zurichen Alfred Niedermann arkitektoaren alaba ezagutu zuen, Dione, geroago berarekin ezkondu zelarik.

Ondoren, Zurich utzi eta Berlinera joan zen, bertan antzoki batean eta publizitate-marrazkigile bezala aritu zen lanean, Luckenwalderen hirigintza eta herri lanen udal bulegoan sartu aurretik, Branderburgon. Bertan, Erich Mendelsohn arkitektoa ezagutu zuen, eta bere laguntzaile bihurtu zen Berlineko bulegoan.

1923an Neutrak Estatu Batutara emigratu zuen. Bertan, New Yorken eta Chicagon bizi izan zen estudio batean lanean zebilela. Neutrak, Louis Sullivan ezagutzeko aukera izan zuen hil aurretik. Hil zenean, Frank Lloyd Wright ezagutu zuen Sullivanen hiletan, Gracelandeko hilerrian. Neutrak Wrightekiko zuen mirespenak, bere lehen semeari Frank Loyd izena jartzera eraman zion, geroago Wrightek Taliesineko bere estudiora eramango zuen, non, bere proiektu batzuetan lan arituko zen.

1925. urte inguruan Kaliforniara mugitu zen, bertan Schindlerren estudioan lan egiteko. Azkenean, Los Angelesen gelditu zen, eta bere bulegoa zabaldu zuen 1926an. Irizpide berriak zituzten proiektu batzuk diseinatzen hasi zen; hala nola, hormigoi armatuko egitura eta errefortzu metalikoak leihoetan. Etxebizitza aurrefabrikatuak ere diseinatu zituen hauei "One Plus Two" izena emanez, eta etorkizuneko hiri baten proiektuan lan egin zuen. 1927an "Wie baut Amerika?"("Nola eraikitzen du Amerikak?") liburua argitaratu zuen eta atentzio handia deitu zuen sektore osoan zehar. Honela, Lovell Osasun Etxea egiteko enkargua jaso zuen, eta obra honetarako altzairuzko eskeleto bat diseinatu zuen, honek muntai oso azkar bat behar zuelarik.

Lovell etxeak garrantzi erakagarri bat zuen altzairu eta leiarrezko eraikin europarrekin garai hartan, eta honekin Europan Los Angeleseko arkitektura ezagutzera eman zen. Hasieran, Lovell etxea Schindlerek diseinatu behar zuen, Neutra lorategiaz arduratzen zen bitartean, baina arazo batengatik, azkenean, Lovellek proiektu osoa Neutrak egitea erabaki zuen, honek bi lagunen arteko distantzia sortu zuelarik urte batzuez. Biak elkar berraurkitu ziren hogei urteren buruan, 1953an, ospitalean alboko oheak esleitu zizkienean. Neutra izan zen hurrengo urteetan Arte Garaikideko Akademiako eratzaile eta irakasle Los Angelesen. Gainera, proiektu askotan lan egin zuen, eta guztietan material eta egitura berriekin esperimentatzen joan zen. Bigarren Mundu Gerra bitartean, eraikitzeko material bereziak lortu ezin zirenean, Neutrak lan batzuetan pinuko zura, adreiluak eta beira erabili zituen.

1949etik aurrera Robert E. Alexanderrekin kolaborazioa ezarri zuen, hamar urte iraun zuelarik. Biek batera garrantzi handiko eraikin publikoak proiektatu zituzten, esaterako, elizak, eskolak, klinikak eta bulego eraikinak. 1954an liburu berri bat idatzi zuen, "Survival through Design", non gizakiaren faktorea kontuan hartzen duen arkitekturaren diseinuen ideiak azaltzen dituen.

Bere azken zortzi urteetan, bere estudioko kontrola bere seme Dion Neutrari utzi zion, hau ere arkitektoa izanik. Neutra Wuppertalen, Alemanian, hil zen 78 urte eta 8 eguneko adinarekin, konferentzia jira batean, 1970. urtean.

Lan garrantzitsuak

Miller etxea, Palm Springs.
  • 1925-1950: Serie Diatom proiektuak.
  • 1925-1930: Rush City Reformed (etorkizuneko hiria) proiektua.
  • 1927-1929: Osasun etxea (Lovell etxea), Los Angeles, AEB.
  • 1932: VDL Research etxea I, Los Angeles, AEB.
  • 1933: Mosk etxea, Hollywood, AEB.
  • 1935: Corona eskola, Bell, AEB.
  • 1934-1935: Beard etxea, Altadena, AEB.
  • 1937: Landfair apartamentuak, Westwood, AEB.
  • 1937: Miller etxea, Palm Springs, AEB.
  • 1941-1943: Channel Heights, San Pedro, AEB.
  • 1941-1942: Nesbitt etxea, Los Angeles, AEB.
  • 1944-1945: Gizarte etxeak, Puerto Rico, AEB.
  • 1946-1947: Kaufmann etxea, Palm Springs, AEB.
  • 1947: Zerbitzu estazioa Norwalk, Bakersfield, AEB.
  • 1947-1948: Tremaine etxea, Montecito, AEB.
  • 1946-1948: 20. Case Study etxea, Pacific Palisades, AEB.
  • 1949: Wilkins etxea, South Pasadena, AEB.
  • 1949-1950: Dion Neutra etxea, Los Angeles, AEB.
  • 1950: Neutra estudioa, Los Angeles, AEB.
  • 1951: Hinds etxea, Los Angeles, AEB.
  • 1953: Auerbacher etxea, Redlands, AEB.
  • 1953: Eagle Rock parkeko club-a, Los Angeles, AEB.
  • 1956: Chuey etxea, Los Angeles, AEB.
  • 1956-1957: Sorrells etxea, Shoshone, AEB.
  • 1957: Marina baseko eliza, Miramar, Los Angeles, AEB.
  • 1959: Singleton etxea, Los Angeles, AEB.

Erreferentziak

Kanpo estekak