Rober Gutiérrez

Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria

Rober Gutiérrez (Gasteiz, Araba, 1970eko urriaren 6a). Alor sozioekonomikoan euskararen sustapenari eta kudeaketari erabat lotutako ibilbidea 1998tik. Gaur egun, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria.

Rober Gutiérrez

Bizitza
JaiotzaGasteiz1970eko urriaren 6a (53 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
KidetzaBai Euskarari Elkartea

Aurretik AEKn euskara irakasle izandakoa 7 urtez; Korrika lantaldean aritutakoa. 1998an Kontseiluak sustatutako Bai Euskarari kanpainaren, Bai Euskarari Akordioaren eta Plan Estrategikoaren lantaldeko kidea izan zen eta hortik sortutako Bai Euskarari Ziurtagiriaren beraren arduraduna 2000tik. 2007an Bai Euskarari Elkartea sortu zen[1] eta, ordutik, bere zuzendaria[2] da.

Alor sozioekonomikoaren espazioetan euskara baliatzeko hainbat tresna, baliabide zein proiekturen sustatzaile eta kudeatzailea:  Bai Euskarari Ziurtagiria, Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Lanabes – Araban Euskara Lanean, Euskaragileak, etab.

Soziolinguistika klusterraren Eralan 3[3] proiektuko kidea.

‘Hiznet, Hizkuntza Plangintza’ graduondokoan irakasle 2006tik.

Arabako Foru Aldundiaren Euskara Batzordeko kidea. Gasteizko Udaleko Euskara Elkarguneko ordezkaria. Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Foroko kidea. GEU Elkartearen talde dinamizatzaileko kidea.

Erreferentziak

Kanpo estekak