Robert Schuman

Robert Schuman (Clausen, Luxenburgo, 1886ko ekainaren 29a - Scy-Chazelles, Lorrena, Frantzia, 1963ko irailaren 4a) Luxenburgon jaiotako politikari franko-alemaniarra izan zen, MRP alderdi kristau-demokratako kidea eta Europako Batasunaren sortzaile eta bultzatzaileetako bat.

Robert Schuman

(1949)

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1958ko abenduaren 9a - 1962ko urriaren 9a
Barrutia: Moselle's 4th constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 1st legislature of the Fifth French Republic (en) Itzuli

1. Europar Legebiltzarreko presidentea

1958 - 1960
Hans Furler - Hans Furler

Europarlamentaria

1958 - 1962

Moselako Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1956ko urtarrilaren 19a - 1958ko abenduaren 5a
Hautetsia: 3rd Legislature of the French Fourth Republic (en) Itzuli

Justizia Ministroa

1955eko otsailaren 23a - 1956ko urtarrilaren 24a
Emmanuel Temple (en) Itzuli - François Mitterrand
Kanpo Arazoetako Ministroa

1952ko martxoaren 8a - 1952ko abenduaren 23a
Robert Schuman - Georges Bidault
Kanpo Arazoetako Ministroa

1952ko urtarrilaren 20a - 1952ko otsailaren 28a
Robert Schuman - Robert Schuman
Kanpo Arazoetako Ministroa

1951ko abuztuaren 11 - 1952ko urtarrilaren 7a
Robert Schuman - Robert Schuman

Moselako Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1951ko uztailaren 5a - 1955eko abenduaren 1a
Hautetsia: 2nd Legislature of the French Fourth Republic (en) Itzuli
Kanpo Arazoetako Ministroa

1951ko martxoaren 10a - 1951ko uztailaren 10a
Robert Schuman - Robert Schuman
Kanpo Arazoetako Ministroa

1950eko uztailaren 12a - 1951ko otsailaren 28a
Robert Schuman - Robert Schuman
Kanpo Arazoetako Ministroa

1950eko uztailaren 2a - 1950eko uztailaren 4a
Robert Schuman - Robert Schuman
Kanpo Arazoetako Ministroa

1950eko otsailaren 7a - 1950eko ekainaren 24a
Robert Schuman - Robert Schuman
Kanpo Arazoetako Ministroa

1949ko urriaren 28a - 1950eko otsailaren 7a
Robert Schuman - Robert Schuman
Kanpo Arazoetako Ministroa

1948ko irailaren 11 - 1949ko urriaren 5a
Robert Schuman - Robert Schuman
Kanpo Arazoetako Ministroa

1948ko irailaren 5a - 1948ko irailaren 7a
Robert Schuman - Robert Schuman
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1948ko irailaren 5a - 1948ko irailaren 11
André Marie - Henri Queuille
Kanpo Arazoetako Ministroa

1948ko uztailaren 26a - 1948ko abuztuaren 28a
Georges Bidault - Robert Schuman
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1947ko azaroaren 24a - 1948ko uztailaren 26a
Paul Ramadier - André Marie
Ekonomia, Finantza eta Industria ministroa

1947ko urriaren 22a - 1947ko azaroaren 19a
Robert Schuman - René Mayer
Ekonomia, Finantza eta Industria ministroa

1947ko urtarrilaren 22a - 1947ko urriaren 21a
André Philip (en) Itzuli - Robert Schuman

Moselako Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1946ko azaroaren 28a - 1951ko uztailaren 4a
Hautetsia: 1st Legislature of the French Fourth Republic (en) Itzuli
Ekonomia, Finantza eta Industria ministroa

1946ko ekainaren 24a - 1946ko azaroaren 28a
André Philip (en) Itzuli - André Philip (en) Itzuli

Moselako Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1946ko ekainaren 11 - 1946ko azaroaren 27a
Hautetsia: Constituent Assembly of 1946 (en) Itzuli

Moselako Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1945eko azaroaren 6a - 1946ko ekainaren 10a
Hautetsia: Constituent Assembly of 1945 (en) Itzuli

Moselako Kontseilu Orokorreko kide

1945 - 1949
Barrutia: canton of Cattenom (en) Itzuli

Moselako Kontseilu Orokorreko kide

1937 - 1940
Julien Reiter (en) Itzuli
Barrutia: canton of Cattenom (en) Itzuli

Moselako Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1936ko ekainaren 1a - 1942ko maiatzaren 31
Hautetsia: 16th legislature of the Third French Republic (en) Itzuli

Moselako Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1932ko ekainaren 1a - 1936ko maiatzaren 31
Hautetsia: 15th legislature of the Third French Republic (en) Itzuli

Moselako Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1928ko ekainaren 1a - 1932ko maiatzaren 31
Hautetsia: 14th legislature of the Third French Republic (en) Itzuli

Moselako Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1924ko ekainaren 1a - 1928ko maiatzaren 31
Hautetsia: 13th legislature of the Third French Republic (en) Itzuli

Moselako Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1919ko abenduaren 8a - 1924ko maiatzaren 31
Hautetsia: 12th legislature of the Third French Republic (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Baptiste Nicolas Robert Schuman
JaiotzaLuxenburgo1886ko ekainaren 29a
Herrialdea Frantzia
 Alemania
BizilekuaRobert Schuman's House (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaLuxenburgera
HeriotzaScy-Chazelles1963ko irailaren 4a (77 urte)
Hobiratze lekuaÉglise Saint-Quentin (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEstrasburgoko Unibertsitatea
Municheko Unibertsitatea
Athénée de Luxembourg (en) Itzuli
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Bonngo Unibertsitatea
Lycée Fabert (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Luxenburgera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta abokatua
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Enplegatzailea(k)Estrasburgoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaWKStV Unitas-Salia Bonn (en) Itzuli
Mugimenduakristau demokrazia
Santutegia
Irailaren 4
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaPopular Republican Movement (en) Itzuli
Lorrain Republican Union (en) Itzuli
Popular Democratic Party (en) Itzuli
robert-schuman.com
IMDB: nm1588062 Edit the value on Wikidata

Biografia

Robert Schumanen aita Lorrenan, Luxemburgetik gertu, jaiotako hiritar frantsesa zen. Hala ere, luxenburgera zen bere ama hizkuntza. 1871an Lorrena Alemaniak bereganatu zuenean, hiritar alemaniar bihurtu zen. Roberten ama Luxemburgen jaio zen, eta ezkontzerakoan hiritartasun alemana bereganatu zuen. Robert Schuman Luxemburgen jaio zen arren, odolez hiritartasun alemaniarra zegokion (jus sanginis delakoaren ondorioz). Nazionalitate frantziarra 1919an hartu zuen, Alsazia eta Lorrena Frantziara pasa zirenean, Versaillesko Itunaren ondorioz. Bere ama hizkuntza luxenburgera zenez, frantsesez hitz egiterakoan hizkuntza horren azentuaz egin ohi zuen.

Bigarren hezkuntza Luxenburgoko jesuiten ikastetxean egin ondoren, Alemaniara jo zuen hango unibertsitateetan ikastera. Besteak beste, zuzenbidea, filosofia politikoa, estatistika, teologia eta ekonomia landu zituen.

Bere ama hil ostean, bizitza kontsagratua hartzeko gogoa sentitu zuen, baina azkenean laiko jarraitzea erabaki zuen. Bizitza guztia ezkongabe izan zen. Abokatu bihurtu zen, eta gerra sasoian desegokitzat jo zuten osasun arazoak zirela eta. Lehenengo Mundu Gerran zerbitzu zibilean aritu zen. 1919an nazionalitate frantsesa hartu zuen eta herrialde horretako politikan sartu zen buru-belarri. Frantziako parlamenturako hautatu zuten garai hartan.

II. Mundu Gerraren garaian, Alemania barnetik ezagutzen zuenez, Paul Reynauden gobernuan sartu zen. Naziak Frantzian sartu zirenean traidoretzat hartu eta atxilotu egin zuten. Hala ere, bere ezagun alemaniar bati esker Dachauko kontzentrazio esparrura joatetik libratu zen. Espetxetik atera ondoren Frantziako erresistentzian sartu zen. Garai hartarako jada Frantzia eta Alemaniaren arteko bakea eta Europako berradiskidetzeari buruz hitz egiten zuen.

Gerraren ondoren lan politiko garrantzitsua egin zuen. Ekonomia ministro eta Lehen Ministro izan zen bi aldiz. Hirugarren Indarra koalizioa bultzatu zuen, bai komunista eta baita gaullisten aurka ere. Geroago Atzerri Ministro bihurtu zen.

Europako asanblea bat proposatu zuen, geroago Europako Kontseilua bihurtuko zena. Hau 1949ko maiatzaren 5ean sortu zen Londresen. Bertan hitzartu zenez, Europaren mugak geografian baino giza eskubide eta askatasunekiko errespetuan oinarritu behar ziren.

1948ko irailean, Nazio Batuen Batzar Orokorrean ondorengoa planteatu zuen: Europan erakunde demokratiko bat sortzeko asmoa zuela Frantziak, eta behin naziekin bukatu ondoren Alemaniak bertan parte hartzea nahi zuela. Egitura horrek historian zehar etsaiak izan ziren estatuen artean bakea lortzea bideratuko zukeen.

1950eko maiatzaren 9an egindako adierazpen batean (Schuman Adierazpena deitua) Alemania eta Europako gainerako herriei dei egin zien altzairu eta ikatzaren gaineko jarduera ekonomiko guztia estatuz gaindiko erakunde demokratiko baten esku uzteko. Nahi hau 1951ko apirilaren 18an gauzatu zen, Parisko Itunaren bidez Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zenean. Erakunde honi 1957ko Erromako Itunaren bidez beste bi gehitu zitzaizkion: Europako Erkidego Ekonomikoa eta EURATOM energia nuklear zibila bultzatzeko erakunde europarra.

Schuman ahalegindu zen, era berean, NATO erakunde atlantiarra bultzatzen ere, nahiz eta Frantziako alderdi gehienek aldeko jarrera argirik ez izan.

Schuman Europako Asanblea Parlamentarioko (geroago Europako Parlamentua izango zena) lehenengo presidentea izan zen. Erakunde honek "Europaren Aita" titulua eskaini zion.

Katoliko sutsua, ezkongabea eta apala zenez, bere beatifikazio prozesua hasi zuten bera hil ondoren.

Schuman Adierazpena

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Schuman Adierazpena
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Munduko bakea babestuko bada, mehatxatzen duten arriskuen araberako ahaleginsortzaileak egin beharko dira.

Harremanak baketsuak izan daitezen, ezinbestekoa da Europa antolatu eta biziakzibilizazioari eskain diezaiokeen laguntza. Orain dela hogei urte baino lehenagotikizan da Frantzia Europa batuaren aldeko txapelduna, bakearen zerbitzuan aritzeaizan da beti haren funtsezko helburua. Europa ez da eraiki, eta gerra bat izan dugu.Europa ez da kolpe batean egingo, ezta eraikuntza orokor baten bidez ere; ekintzazehatzen bitartez egingo da eta ekintza horiek egitezko elkartasuna sortuko dutebatez ere. Alemaniaren eta Frantziaren arteko mendeetako aurkaritza desagertzeaeskatzen du Europako nazioen batasunak: lehenengo eta behin Frantziarengan etaAlemaniarengan izan behar du eragina hasitako jarduerak.

Helburu horrekin, Frantziako gobernuak proposatzen du berehala jokatzea puntumugatu baina erabakigarri bati dagokionez.

Frantziako gobernuak proposatzen du Frantziak eta Alemaniak ekoizten duten ikatzeta altzairu guztia Goi Agintari komun baten ardurapean uztea, Europako beste herrialdebatzuek ere parte hartu ahal izango duten erakunde ireki baten ardurapean.Ikatz- eta altzairu-ekoizpena komunean jartzeak berehala segurtatuko du garapenekonomikorako oinarriak ezartzea, Europako Federaziorako lehenengo etapa, etaaldatu egingo du aspalditik gerrarako armak fabrikatzen aritu diren —beroriek izandira biktimarik iraunkorrenak— lurraldeen etorkizuna.

Horrela sortuko den ekoizpenaren elkartasunak erakutsiko du pentsaezin ez ezikezinezko bihurtzen dela Frantziaren eta Alemaniaren arteko gerrarik gertatzea.Batasun ekonomikoaren benetako oinarriak ezarriko ditu ekoizpen-unitate indartsuhori ezartzeak; parte hartu nahi duten herrialde guztiei irekia izango da, eta berebaitako herrialde guztiei aukera emango die industria-ekoizpenerako oinarrizkogaiak baldintza berdinetan hornitzeko.

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak

Kanpo estekak