Robin Williams

Robin McLaurin Williams (Chicago, Illinois, 1951ko uztailaren 21Tiburon, Kalifornia, 2014ko abuztuaren 11[1]) estatubatuar umorista eta aktorea izan zen. 1997an Taldeko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. Horrezaz gainera, bi Emmy, sei Urrezko Globo, Aktoreen Sindikatuko (SAG) bi sari, eta bost Grammy jaso zituen bere ibilbidean.

Robin Williams

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobin McLaurin Williams
JaiotzaChicago1951ko uztailaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSea Cliff (en) Itzuli
Bloomfield Hills (Michigan)
Chicago
Paradise Cay
San Frantzisko
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaTiburon eta Paradise Cay2014ko abuztuaren 11 (63 urte)
Hobiratze lekuaSan Frantziskoko badia
Heriotza moduasuizidioa: urkatzea
Familia
AitaRobert Williams
AmaLaura McLaurin
Ezkontidea(k)Valerie Velardi (en) Itzuli  (1978ko ekaina -  1988)
Marsha Garces  (1989ko apirilaren 30a -  2010)
Susan Schneider  (2011ko urriaren 22a -  2014ko abuztuaren 11)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaDurham College (en) Itzuli
Redwood High School (en) Itzuli
College of Marin (en) Itzuli : antzerki
Detroit Country Day School (en) Itzuli
Claremont McKenna College (en) Itzuli : politika zientzia
Juilliard School (en) Itzuli
(1973 - 1976)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbakarrizketalaria, telebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, komediantea, zinema ekoizlea, gidoilaria, audio-liburu kontalaria, antzerki aktorea, ahots-aktorea eta Mimoa
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakPeter Sellers, Stanley Kubrick, Charles Jones, Jack Paar, Mel Brooks, Jonathan Winters, Richard Pryor, Spike Milligan (en) Itzuli eta George Carlin
KidetzaSAG-AFTRA (en) Itzuli
Screen Actors Guild (en) Itzuli
DiskoetxeaColumbia Records
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEstatu Batuetako Eliza Episkopalianoa

robinwilliams.com
IMDB: nm0000245 Allocine: 1191 Rottentomatoes: celebrity/robin_williams Allmovie: p116900 0 Metacritic: person/robin-williams TV.com: people/robin-williams IBDB: 88190
Facebook: RobinWilliams Twitter: robinwilliams Spotify: 4OrieSJUghNfNx5UuPCgxF Musicbrainz: 536e8e61-8040-40a1-8b35-a2c6996dc44f Songkick: 394513 Discogs: 236178 Allmusic: mn0000287860 Find a Grave: 134211597 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Robin Williams McLaurin Chicagon jaio zen, AEBetako Illinois estatuan, 1951ko uztailaren 21ean. Ez haurtzaroan, ez nerabezaroan, ez zuen antzezteko interesik adierazi; aitzitik, ikasketetan eta kiroletan gogobildurik jardun zen. 1967an Williamstarrak Kaliforniako Marin konderrira aldatu ziren. Bertako ikastetxean piztu zitzaion antzerkirako interesa. Horren ondorioz, ikasketak utzi egin zituen, aktore karrera hasteko. Halabeharrez, New Yorkeko Juilliard School eman zuen izena, oso prestigio handia zuen interpretazio akademian. Hiru urte geroago, Kaliforniara itzuli eta San Frantziskon kokatu zen, umorezko antzezlanak egin nahian. 1976an, proba bat egin zioten eta antzerki horretan hartu zuten; hortxe hasi zen aktore ibilbidean. 1978-1982 bitartean, Mork & Mindy telesailean lan egin zuen: arrakasta handia lortu eta zineman ere hasi zen.

1987-1991 bitartean, film batzuetan parte hartu zuen eta hiruri esker, Oscar Sarietako izendapena jaso zuen, gizonezko aktore onenaren sailean. Lehena Good Morning, Vietnam izan zen; film horretan, irrati esatari batena egin zuen, Vietnamgo Gerraren garaian. Dead Poets Society filmarekin jaso zuen bigarren izendapena: literatur irakasle baten papera zuen; hirugarrena The Fisher King izan zen: han, arlote baten rola antzeztu zuen. Ahotsa eta doinua aldatzeko zuen talentuari esker, paper barre eragingarriak egin zituen, adibidez, Mrs. Doubtfire. 1990eko hamarkadan, rol askotarikoak izan zituen, batzuetan komikoak, beste batzuetan dramatikoak... 1997an, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen Good Will Hunting filmarekin.

Bizitza pertsonalari dagokionez, 1978ko ekainaren 4an, Valerie Velardirekin ezkondu zen; seme bat izan zuten, Zachary Pym (Zak, laburtuta), 1983ko apirilaren 11n jaioa. Williams eta Verlardi 1988an dibortziatu ziren. 1989ko apirilaren 30an, bere seme umezain Marsha Garcesekin ezkondu zen. Bi haur izan zituzten: Zelda Rae (1989ko abuztuaren 30ean jaioa) eta Cody Alan (1991ko uztailaren 25ean jaioa). 2008ko martxoan dibortziatu ziren.

Filmak

UrteaFilmaPertsonaia
1980PopeyePopeye
1982The World According to GarpT. S. Garp
1983The SurvivorsDonald Quinelle
1984Moscow on the HudsonVladimir Ivanov
1986Seize the DayTommy Wilhelm
Club ParadiseJack Moniker
The Best of TimesJack Dundee
1987Good Morning, VietnamAdrian Cronauer
1988The Adventures of Baron MunchausenIlargiaren erregea
Portrait of a White MarriageSaltzailea
1989Dead Poets SocietyJohn Keating
Back to NeverlandPeter Pan
1990AwakeningsMalcolm Sayer doktorea
Cadillac ManJoey O'Brien
1991HookPeter Banning / Peter Pan
The Fisher KingParry
Dead AgainCozy Carlisle doktorea
1992ToysLeslie Zevo
AladdinJenioa (ahotsa), Merkataria (ahotsa)
The TimekeeperThe Timekeeper
FernGully: The Last RainforestBatty Koda
Shakes the ClownMimo irakaslea
I'm From Hollywood
1993Mrs. DoubtfireDaniel Hillard
Being HumanHector
1994In Search of Dr. SeussAita
1995Aladdin and the King of ThievesJenio (ahotsa)
JumanjiAlan Parrish
To Wong Foo, Thanks for Everything! Julie NewmarJohn Jacob Jingleheimer Schmidt
Nine MonthsDr. Kosevich
1996HamletOsric
The Secret AgentIrakaslea
JackJack Powell
The BirdcageArmand Goldman
1997Good Will HuntingSean Maguire
FlubberPhilip Brainard irakaslea
Deconstructing HarryMel / Harryren pertsonaia
Fathers' DayDale Putley
1998Patch AdamsHunter "Patch" Adams
Junket Whore
What Dreams May ComeChris Nielsen
1999Bicentennial ManAndrew Martin
Jakob the LiarJakob Heym / Narratzailea
Get Bruce
2000Model BehaviorFaremain
2001A.I. Artificial IntelligenceKnow doktorea
2002The Rutles 2: Can't Buy Me Lunch
InsomniaWalter Finch
Death to Smoochy"Rainbow" Randolph Smiley
One Hour PhotoSy Parrish
2004NoelCharlie Boyd / Apaiza
House of DPappass
The Final CutAlan W. Hakman
2005In Search of Ted Demme
The Big WhitePaul Barnell
RobotsFender
The AristocratsBera
2006Man of the YearTom Dobbs
Night At The MuseumTheodore Roosevelt
Happy FeetRamon / Lovelace (ahotsa)
Everyone's HeroNapoleon Cross (ahotsa)
RVBob Munro
The Night ListenerGabriel Noone
2007License to WedAita Frank
August RushMaxwell "Wizard" Wallace
2009Old DogsLead
ShrinkTBA
Night at the Museum 2: Battle of the SmithsonianTheodore Roosevelt
World's Greatest DadLance Clayton
2014The Angriest Man in Brooklyn
A Merry Friggin' Christmas
Night at the Museum: Secret of the Tomb
Boulevard
2015Absolutely AnythingDenis txakurra (ahotsa)

Erreferentziak

Bibliografia

  • David, Jay (1999). The Life and Humor of Robin Williams: A Biography. New York: Quill. ISBN 978-0-688-15245-1.
  • Dougan, Andy (1999). Robin Williams: A Biography. Thunder's Mouth Press. ISBN 978-1-56025-213-9.
  • Spignesi, Stephen J. (1997). The Robin Williams Scrapbook. Secaucus, NJ: Carol Pub. ISBN 978-0-8065-1891-6.
  • "The Life and Death of Robin Williams". ABC News. 2020. August 12, 2014. Archived from the original on August 13, 2014. Retrieved August 13, 2014.
  • Travers, Peter. "Peter Travers on 9 of His Favorite Robin Williams Performances – Rolling Stone's film critic weighs in on the late actor and comedian's best work". Rolling Stone.
  • Weisman, Aly (August 13, 2014). "Robin Williams set up a 3-part trust fund for his kids amid money troubles before death". Business Insider.

Kanpo estekak