Ron Asheton

Ronald Frank Asheton (Washington Hiria, 1948ko uztailaren 17a - Ann Arbor, Michigan, 2009ko urtarrilaren 6an hilik aurkitua) gitarrista amerikarra eta, Iggy Popekin batera, The Stooges rock bandako musikagilea izan zen. Rolling Stone musika aldizkariaren arabera Historiako 100 gitarristarik onenen zerrendan 29. postua hartzen du[1].

Ron Asheton

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRonald Franklin Asheton
JaiotzaWashington1948ko uztailaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaAnn Arbor2009ko urtarrilaren 6a (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaPioneer High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, aktorea, kantugilea eta kanta-idazlea
KidetzaThe Stooges
Destroy All Monsters (en) Itzuli
The New Order (en) Itzuli
New Race (en) Itzuli
Wylde Ratttz (en) Itzuli
Genero artistikoapunk
hard rock
Musika instrumentuagitarra
DiskoetxeaVirgin Records

IMDB: nm0038916 Allmovie: p238854
Musicbrainz: a10c8616-cdc3-4fd1-a0fa-bc35a6514168 Songkick: 2788331 Discogs: 310484 Allmusic: mn0000057513 Find a Grave: 32683168 Edit the value on Wikidata

Biografia eta The Stooge banda

Ron Washington Hirian jaio zen 1948ko uztailaren 17an.

Iggy Ann Arborera (Michigan) itzuli zenean, Asheton anaiekin egin zuen topo, Scott bateria zen eta Ronek, berriz, soinua jotzen zuen. Egia esan, mutila txiki-txikitatin hasi zen musikan. 5 urte eskas zituen soinua jotzen hasi zenean eta 10 besterik ez zituen baxuari ekin zionean. Elkarlana oso emankorra izan zen eta indar handiko 3 estudio disko atera zituzten, baina bandaren historia ez zen erraza izango eta, David Bowieren bultzada izanda ere, 1974an, bertan behera geratuko zen [2]. Ron gitarrista nagusia izan zen The Stoogesen lehenengo bi albumetan. Hirugarrenean, berriz, Raw Power izenekoan, gitarra alde batera utzi eta baxua bihurtu zuen bere instrumentu.

Heroinak ez zion kalte handiena Roni egin, baina inguruan ibili zuen: 1975ean hil zen Dave Alexander, Stooges bandaren hasierako baxujolea.

Iggyren ospeak gorantz jarraitu zuen eta Ron beste lan batzuetan murgildu zen: The new order (Ez da Erresuma Batuko New Order banda), Destroy all monsters, The new race, Dark carnival, The empty set edo The powertrane.

80 eta 90 urteetan, Stooges banda batzeko ahaleginetan ibili ziren, baina Iggyk lan ugari zuen bakarlari bezala eta datak ezin adostu ibili ziren. Hori gutxi balitz, amorruek ere itzali gabe jarraitzen zuten: Ronek ezin zuen ahaztu gitarra jotzetik baxura pasatu zutela eta James Williamsonek hartu zuela bere ordea, bai gitarran eta baita abestiak sortze lanetan ere.

Azkenean, 2003an adiskidetu ziren eta ondorengo urteak mundu guztian zehar jotzen eman zituzten, The weirdness diska ere grabatu zutelarik.

Beste lan batzuk

The Wylde Rattz bandan ere aritu zen, punk eta alt-rock musikari ezagun eta errespetatuz osatutako taldean. Taldekide ziren Mike Watt, The Minutemen-ekoa, J. Mascis, Dinosaur Jr.-ekoa, Thurston Morre Sonic Youth taldekoa eta Mark Arm Mudhoney-koa. The Stoogesen T.V. Eye abestiaren bertsio bat egin zuten Todd Haynesen Velvet Goldmine filmaren soinu-bandarako. Filmean, besteak beste, Ewan McGregor eta Jonathan Rhys Meyers aritu ziren aktore lanetan.

Ashetonek antzeztu ere egin zuen. The Texas Chain Saw Massacreko Gunnar Hansenekin batera 1995ean kaleratu zen Mosquito filmean parte hartu zuen. Beste honako bi pelikuletan ere azaldu zen: Frostbiter: Wrath of the Wendigo eta Legion of the Night.

Heriotza

2009ko Errege Egunean aurkitu zuten Ron Ashetonen hilotza bere Ann Arboreko etxean (Michigan)[3]. Poliziaren esanetan, bihotzeko batek eraman zuen eta 60 urteko musikariak egun batzuk zeramatzak hilik [4].

Heriotzaren ondoren, Iggy Popek bere lagunik onena galdu zuela esan zuen[5] (horrela deitzen zion David Bowieri ere). Ron desagertzean, Stooges banda betirako desagertuko zen.

Lanak

The Stooges

  • The Stooges (1969)
  • Fun House (1970)
  • Raw Power (1973)
  • The Weirdness (2007)

The New Order

  • New Order (1977)
  • Victim of Circumstance (1989)
  • Declaration of War (1990)

Destroy All Monsters

  • November 22, 1963 (1989)
  • Bored (1999) - recorded in 1978

New Race

  • The First and Last (1982)
  • The First To Pay (1989)
  • The Second Wave (1990)

Dark Carnival

  • Live - Welcome to Show Business (1990)
  • Greatest Show in Detroit (1991)
  • Last Great Ride (1996)
  • HOTBOX Greatest Hits
  • 6 Disc set (2006)

The Empty Set

  • Thin Slim & None/Flunkie (1996)

Powertrane

  • Ann Arbor Revival Meeting (2003)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ron Asheton