Rule, Britannia (euskaraz: «Britania, Nagusi»; literalki «Britaniak Agintzen du») Britainiar abesti abertzalea da, jatorriz James Thomsonen olerki batean oinarritzen da eta 1740eanThomas Arnek musikatu zuen. Abesti honen ospea Britainia Handiaren itsas hedakuntzarekin batera handitu zen eta gaur egun arte iraun du. Udaro BBC telebista kateak eskaintzen duen “Last Night of the Proms” kontzertuan jo eta abestu ohi da. Ospakizun jendetsu edo publikoetan ere abestu ohi da, adibide gisa Royal Navyko itsasontzien uretaratzetan edota Ingalaterrako futbol selekzioaren partiduetan. Britaniarrengan egundoko sentimendu abertzale sakona pizten duen bere bertsorik ezagun eta errepikatuena honako hau da: