Saioa Alkaiza

euskal bertsolaria

Saioa Alkaiza Guallar (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1991ko urtarrilaren 17a) nafar bertsolaria da, Nafarroako hainbat bertso eskolatan ibilitakoa, hamaika plazatan parte hartutakoa, baita Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere.[1] 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.[2] 2022an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren itzulira iritsi zen.

Saioa Alkaiza

Bizitza
JaiotzaIruñea1991ko urtarrilaren 17a (33 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Berria
Hitza (egunkaria)
Euskalerria irratia
Saioa Alkaiza bertsolaria 2021eko Nafarroako bertsolari txapelduna

Kazetaritzan lizentziatua, genero berdintasun eta antropologia masterrak dauzka. Kazetari aritu da hainbat hedabidetan: BERRIA,[3] Nafarroako HITZA, Euskalerria irratia... Irrati horretako Sanfermintza saioan egindako elkarrizketa batek eman zion genero berdintasunaren kazetaritza saria (Kazetaritza Praktika Onen saria Iruñeko Udaleko Berdintasun alorrak emandakoa).[4]

Bestalde, bertso jarriengatik hainbat aitortza jaso ditu: Iruñeko Bertso paper lehiaketa irabazi zuen, 2020ean eta 2021ean.[5] Literaturari dagokionez, saritua izan da zenbait sariketetan: Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berriendako Euskarazko Literatur Lehiaketan, narrazio alorrean, lehen (2020an eta 2021ean) eta bigarren (2019an eta 2017an) sariak eskuratu ditu;[6] 2022an, Bilboko Udalak antolatutako Gabriel Aresti narrazio lehiaketa irabazi zuen; eta 2023an, Geuretik Sortuak beka.

Bertsolari Txapelketak

Sariak eta errekonozimenduak

Korrika 2022 (2022-04-02)
  • 2017 eta 2019: Egile berriendako euskarazko literatur sariketako bigarren saria.
  • 2020: Kazetaritza Praktika Onen saria Iruñeko Udaleko Berdintasun alorrak ematen duena. Genero berdintasunaren kazetaritza saria.[4]
  • 2020: Iruñeko I. Bertso paper lehiaketa irabazi zuen.[5]
  • 2021: Iruñeko II. Bertso paper lehiaketa irabazi zuen.
  • 2020 eta 2021: Egile berriendako euskarazko literatur sariketako lehen saria.
  • 2022: Bilboko Gabriel Aresti errelato sariketan, lehen saria.
  • 2023: 'Geuretik Sortuak' beka.

Erreferentziak

Kanpo estekak