Salbatore Mitxelena

euskal idazlea
Artikulu hau euskal idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mitxelena (argipena)».

Salbatore Mitxelena Lazkano, «Iñurritza» eta «Abendats» ezizenez, (Zarautz, Gipuzkoa, 1919ko urtarrilaren 18a - La Chaux-de-Fonds, Suitza, 1965eko abenduaren 28a) euskal olerkaria izan zen. 36ko gerraren ostean Hego Euskal Herrian argitaratutako euskarazko lehen liburuaren egilea.[1]

Salbatore Mitxelena

Bizitza
JaiotzaZarautz1919ko urtarrilaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaLa Chaux-de-Fonds1965eko abenduaren 28a (46 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakfraidea, idazlea eta kapilau militarra
Izengoitia(k)Iñurritza eta Abendats
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Literaturaren Zubitegia: 227

Bizitza

Apaiz frantziskotarra zen. Arantzazun, Zarautzen eta Foruan egin zituen apaiz ikasketak. Erriberrin Filosofia ikasten ari zela, Espainiako Gerra Zibila hasi eta soldadu ibili zen. 1943an egin zen apaiz Arantzazun. Ondoren, Donostian egon zen hamar urtez. Frankismoaren lehen urteetan Espainiako Eliza ofizialak jarraitzen zuen ildoarekin ados ez zegoenez, bere burua erbesteratzea erabaki zuen. Horrela, 1954an, berak eskatuta, Montevideora bidali zuten. Montevideon, Asuncionen eta Kuban ibili zen misiolari, harik eta, Castroren iraultzak aginpidea eskuratu zuenean, alde egin behar izan zuen arte. Hego Amerikako lurraldeetan ibili zen gero, eta, 1962an, Suitzara bidali zuten, Espainiatik hara lan bila joandako langileen kapilau. Han hil zen handik hiru urtera ebakuntza baten ondorioz.

Ibilbide literarioa

Mitxelenaren idazlanak euskararekiko eta Euskal Herriarekiko samin arduraz beterik daude. Francoren diktadura garaian, itota ikusten zuen hizkuntzaren eta hiztunen egoera, eta horregatik eskatu zuen Amerikara joatea. Beste aldetik fedeak asko kezkatzen zuen, eta bi ardura horiek, Euskal Herria eta fedea, uztartzen saiatu zen. Horren adierazpide dira Erri bat guruzpidean, Confixus, Guruzpidea, Euskal Samiñaren guruzpidea olerki bildumak. Lehen olerki bilduma argitaratua Arantzazu (1949) izan zen. Bilduma hura izan zen gerra ondoren Euskal Herri barruan argitaratu zen lehen liburua. Liburu hartan, zentsura arazoak zirela medio, poemaren hirugarren partea, Bizi nai izenekoa, argitaratu gabe gelditu zen (gero Euzko Gogoan argitaratu zen). Atzerrian bere literatur lanari jarraitu zion. Beste olerki bilduma batzuen izenburuak dira: Arraun ta amets (1955), Ogei kanta Arantzazuko, Aberriak min dit. Hitz lauz: Ama-semeak Arantzazuko kondairan (1951) eta Unamuno eta Abendats (1958). 1977an, Mitxelenaren Idazlan Guztiak argitaratzen hasi ziren (bi liburukitan), hari buruzko azterketa lan jakingarriez lagunduta. Estiloari dagokionez, Mitxelenaren olerkigintza bertsogintza tradizionaletik oso hurbil dago, eta olerki asko kantatzeko idatziak izan ziren.

Lanen zerrenda

Antzerkia

  • Herri bat guruzbidean (1958)

Saiakera

Poesia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak