Samatze
Samatze ([s̺amats̻e]) Nafarroa Behereko iparraldeko udalerri bat da, Agaramont eskualdekoa, Lapurdiko eta Landetako lurren artean barrendegitzat kokatua. Bai Nafarroan bai Euskal Herri osoan iparraldeen kokatua dagoen udalerria da.
Samatze | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Errobi-Aturri | ||
Izen ofiziala | Sames | ||
Auzapeza | André Lassalle (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64520 | ||
INSEE kodea | 64502 | ||
Herritarra | samaztar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°31′27″N 1°09′23″W / 43.5242°N 1.1564°W | ||
Azalera | 13,26 km2 | ||
Garaiera | 0-58 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 703 (2018: −2) | ||
Dentsitatea | 51,81 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 19,9 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 44,93 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 75,79 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 3,01 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,09 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 14,73 (2010) | ||
Erabilera | % 1,26 (2011) |
Geografia
Udalerritik igarotzen dira Aturri ibaia eta haren ibaiadar diren Biduze eta Paueko ibaia. Baionatik Tolosa Okzitaniara doan A-64 autopistak herriko lurrak gurutzatzen ditu.
Udalerri mugakideak
Etxeak eta auzoak
- Larribère.
- Barta.
- Atxoeta.
Historia
Akamarrerekin batera, Agaramonteko dukerriaren menekoa zen baroierri bat osatzen zuen Samatzek.[2]
Samatzen inauguratu zen, 1912an, Bidaxuneko kantonamenduan inoiz izan den tren geltoki bakarra. Baiona eta Tolosa arteko linean kokaturik zegoen, eta Gixune eta Samatzeko geltokia zen. Geltoki hura bidaiari faltagatik itxi zuten 1970eko hamarkadan.
Demografia
XIX. mendean zehar 800-900 biztanle inguru izan zituen Samatzek, baina XX. mendea hastean populazioa galtzen hasi zen, eta mende bukaerarako 400 baino gutxiago ziren. Hala ere, XXI. mendearen hasierako urteetan joera aldatu eta gorako bidea hartu zuen biztanleriak, eta 2010eko hamarkadan 600 lagunen maila gainditu zuen Samatzek.
Samatzeko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Ekonomia
Samaztar gehienak lehen sektoretik bizi dira. Horrez gain, Lames de Sames tailerrean euskal nabal tipikoak ekoizten dituzte, eta Sametzeko lakuan ur parke bat dago, turismoa ere herriaren ekonomiaren parte izanik.
Kultura
Agaramont eskualdeko bertze herrietan bezala, bertako hizkuntza gaskoiera da, euskara aro modernoan mintzatzeari utzi baitzioten Gaskoiniarrek lurraldean eragindako influentziarengatik. Hala ere, Frantzia osoan bezala hizkuntza ofizial bakarra eta erabiliena Frantsesa da.
Ondasun nabarmenak
- Polita gaztelua, XIX. mendekoa.
- Garateko baserria, 1631koa.
- Donibaneko etxea, 1706koa.
- Jasokundearen eliza, XIV. mendekoa. Ama Birjinaren eta Haurraren estatua bat du.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |