Samira Said

abeslari marokoarra

Samira Said (arabieraz: سميرة سعيد‎‎) (Rabat, 1958ko urtarrilaren 10a) Marokon jaiotako pop abeslari marokoar-egiptoarra da[1]. Musika arabiarra poparekin uztartzeagatik txalotua eta kritikatua izan da[2].

Samira Said
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakسميرة عبد الرزاق بنسعيد
JaiotzaRabat1958ko urtarrilaren 10a (66 urte)
Herrialdea Maroko
 Egipto
BizilekuaKairo
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
Ezkontidea(k)Hani Mehanna (en) Itzuli  (1988 -  1994)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
Genero artistikoaArabiar musika
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
pianoa
DiskoetxeaMazzika (en) Itzuli
Rotana Music Group (en) Itzuli

IMDB: nm1485878 Facebook: SamiraSaid Twitter: SamiraSaid Instagram: samirasaid Youtube: UCo3_H3VNVSvmixcNFRXY1Cg TikTok: samirasaid Spotify: 5zHWEsVHtXWQRxPqwJdUYD iTunes: 43541992 Last fm: Samira+Said Musicbrainz: b3a933d1-70b0-4905-a9a2-54a267b0f534 Songkick: 20435 Discogs: 4017938 Allmusic: mn0000292355 Edit the value on Wikidata
Samira Said, 2005ean.

Biografia

Samira Said Rabaten jaio zen 1958an. Bederatzi urte zituela Marokoko telebistako Mawaheb musika sioak deskubritua izan zen[1] eta handik gutxira Egiptora bizitzera joan zen familia, horrela mundu arabiar guztian ezagun bihurtu zen hurrengo urteetan.

Abesti gehienak arabieraren egiptoko dialketoan grabatu baditu ere gutxi batzuk marokoar dialektoan kantatzen ditu. 1977tik Kairon bizi da[2] eta 1980 urtean Maroko ordezkatu zuen Eurovision lehiaketan, Egipton jadanik ezaguna zen Bitaqat Hub abestiarekin[1]. Ordurako jadanik hiru disko argitaratuak zituen.

1980 eta 1990 hamarkadetan disko ugari atera zituen, urte batzutan hiru eta 1986an lau ere bai. Egipton arrakasta handia lortu zuten abesti pila bat Samirak eginak dira, hala nola: "Ben Leef" ("bizitzaren zirkulua"), "Sayidati Sadati" ("emakumeak eta gizonak"), "Malich Enwan" ("gertu zaudenean") and "Akher Hawa" ("azken maitasuna"). Mohamed El Mougi konposatzailearekin ere lan egin zuen eta Saaktob Ismak Ala Arrimal ("zure izena idatziko dut hareatan") filmean abestu eta aktore lanak egin zituen.

2000 urtean "Lilah Habibi" ("gau bat, maitea") abestiarekin egindako bideoklipa[3] mundu arabiarreko onena aukeratua izan zen Kairoko Arabiar Musika Jaialdian eta Youm Wara Youm diskoak 2003an Ekialde Hurbileko diskorik salduenaren saria eskuratu zuen World Music Awards sarietan[4]. Urte berean BBC-k munduko musiken saria eman zion eta Ekialde Hurbileko abeslari onena izendatu zuen[5].

2009 urtean 100.000 ikusleren aurrean eman zuen kontzertua Agadirren, Marokon[6].

Samira Saidek 60 milioi kopia saldu ditu eta Awweeni Beek diskoa Ekialde Hurbilean inoiz egin den diskorik arrakastatsuena izan da, 10 milioi kopia saldu baititu[7].

Aktibismoa

2006an Frantziako inmigrante-auzoetan izan ziren istiluen ondoren erlijio desberdinetako jendearen arteko elkartasuna bultzatzeko kontzertuak eman zituen[8].

Diskografia

  • El hob elli ana a'aycheh (1975)
  • Bitaqat Hub (1977)
  • Ben Lif (1979)
  • Hikaya (1981)
  • Allemnah el Hob (1982)
  • Ketr al Kalam (1983)
  • Methaya'li (1984)
  • Lilet el Ouns (1984)
  • Ya Damaiti Haddi (1984)
  • Ehki ya Shehrazade (1985)
  • Youm akablak Fih (1985)
  • Ech gab li gab (1985)
  • Amrak ajib en (1986)
  • Ana walla anta (1986)
  • Moch hatnazel a'anak (1986)
  • Sibak (1986)
  • Ya ebn al halel (1987)
  • Ghariba (1988)
  • Sibni louahdi (1988)
  • Ensani (1989)
  • Ba'adin neta'ateb (1990)
  • Choft el amar (1991)
  • Hannitlak (1992)
  • Khayfa (1992)
  • a'ach'a (1993)
  • Enta habibi (1994)
  • Wallah Mahansak (1995)
  • Kolli de echa3at (1996)
  • A'al bal (1998)
  • Rouhi (1999)
  • Laila habibi (2001)
  • Youm Wara Youm (2002)
  • Awweeni Beek (2004)
  • Best of Samira Said (1995-2005)
  • Ayaam Hayati (2008)
  • Be winner ft. Fnaïre (2010)
  • Khallouh (2010)
  • Mazal (2013)
  • Ayza Aeesh (2015)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samira Said