Saski Baskonia

Artikulu hau Gasteizko saskibaloi taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baskonia (argipena)».

Saski Baskonia S.A.D. Gasteizko saskibaloi taldea da, emaitzarik nabarmenenak lortu dituen Euskal Herriko taldea. Presidentea Josean Kerejeta da 1990eko irailetik.

Saski Baskonia
Saski Baskonia logoa
Saski Baskonia logoa
LigakEndesa Liga
Turkish Airlines Euroleague
Sorrera1952
HistoriaClub Deportivo Vasconia
(1952–1976)
Club Deportivo Basconia
(1976–1983)
Caja Álava
(1983–1986)
Taugrés / TAU Ceramica
(1986–2009)
Caja Laboral (2009–2013)
Laboral Kutxa (2013-2018)
Kirolbet Baskonia
(2018-2020)
TD Systems Baskonia
(2020-2021)
Bitci Baskonia
(2021-2022)
Cazoo Baskonia
(2022-2023)
Bazkideak8.500 inguru
PabiloiaFernando Buesa Arena
(15.504 eserleku)
KokapenaGasteiz ( Araba)
Taldearen koloreakZuria, gorria, urdin iluna
              
LehendakariaJosean Kerejeta
EntrenatzaileaDuško Ivanović
Txapelketak4 ACB liga
6 Espainiako Saskibaloi Errege Kopa
4 Espainiako Saskibaloi Superkopa
1 Saporta kopa
MaskotaAker
Webguneabaskonia.com
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Gaur egun Fernando Buesa Arena[1] du jokaleku, 15 504 eserlekurekin. Endesa Ligan eta Turkish Airlines Euroligan[2] jokatzen du, eta guztira lau Endesa Liga irabazi ditu: 2002, 2008, 2010 eta 2019. urteetakoak.

Europan ere txapeldun izan da, 1996an izan baitzen Europako Saskibaloi Errekopan.

Historia[3]

Fernando Buesa Arena 2023an

SaskiBaskonia S.A.D.gauregun Estatuko klubik garrantzitsuenetakoa da eta bere izenak errespetuaeragiten du Europan. 2001/02 denboraldiko lorpen bikoitza baino frogaargiagorik ez dago Errege Kopa eta ACB Liga irabaziz edo lauFinal Four-etansegidan parte hartu izana. Baina lorpen horietara heltzeko Klubak 1952 urteansortu zenetik pausu asko eman behar izan ditu, batzuetan txikiak eta bestebatzuetan erraldoiak. Club Depotivo Vasconia-k saskibaloi sekzio bat sortu zuen1952 urtean.

Kirol hastapenak

Gaur egun europar goi mailankokaturik dagoen taldea orduan Félix Ullivarriarrazua Jauna Presidente legezzuenClub Deportivo Vasconia-ren saskibaloi sekzio legez jaio zen. 1952 urteazen Klubeko presidentziak saskibaloi sekzioa antolatzea erabaki zuenean,elkarteak kirola sustatzeko ezarrita zeukan ildoa jarraituz. Azkenik Jesús PeñaRanero zuzendaritza-kidea izendatu zen sekzio berri honen ordezkari VicenteElejalde-k entrenatzaile kargua hartzen zuen bitartean. Azkenean pixkanakasendotu eta fruituak ematen bukatuko zuen proiektuaren oinarriak ezarritazeuden. Halere lorpen handiak izateko urteak itxaron behar izan baziren ere,saskibaloi talde hasiberriaren hasierak etorkizun oparoa iragartzen zuen. Berelehenengoko denboraldian CD Vasconia bigarren tokian gelditu zen HerrialdekoTxapelketan, Corazonistas Arabako hiriburuko ikastetxe bateko taldearenatzetik.

Gorantz zetorren Vasconia 60.hamarkadan zehar Herrialdeko Txapelketa menderatu zuen taldea izan zen, bosttxapelketa irabazi baitzituen. Ondoren Klubak, 1970 urtean, bere lehen titulu“ofiziala” eskuratu zuen Hirugarren Mailako txapelketan lehen postuan bukatuondoren.

Lehen mailara igoera

Hobetzeko nahi etengabe horrenondorioz 1972/73 denboraldian lortutako igoera aurkitzen dugu, zeineanVasconia-k Pepe Laso entrenatzaile mitikoaren eskutik saskibaloi nazionalarenmailarik gorenean debuta egin zuen. Goi mailan jokatutako lehen partiduan errazirabaztea lortu zuen, 92-71, Lugo-ko Breogan-en aurrean. Gogoan izatekodenboraldi hartako taldea ondoko jokalariek osotzen zuten: Pinedo I, Pinedo II,“Choche” Armentia, Carlos Luquero, Amado Ubis, Ibáñez “Pichu” , Jesús Arana,José Luis Lázaro, Francisco Javier Zurutuza, Javier Buesa eta Ramón Díaz deArgote.

1976/77 denboraldian Klubaren izenofizialaren aldaketa planteatzen da.José Luis Sánchez Erauskin Presidenteak V hizkia B hizkiarekin ordezkatzeaerabaki zuen eta horrela Basconia-Schweppes deitzera pasatu zen.

Baskonia-rena bezalako hainhistoria zabalean logikoa da ezusteko eta dezepzioak egotea. 1980/81denboraldian Baskonia Lehen B mailara jaitsi zen eta hurrengo denboraldian,igotzeko helburua ezarri ondoren, ohorezko mailara arrakasta handiz bueltatuzen.

ACB liga berria

Taldea goi mailara bueltatzeak bat egin zuen saskibaloi ligaprofesional bat abiatzeko erabaki sendoarekin. Horrela 1983/84 denboraldian ACBLiga abiatu zen, txapelketa nazional gorenaren profesionalizatze osoa lortzeraorientatutako enpresa proiektua hain zuzen ere, zeinean gure taldeasortzaileetako bat izan zen.

Baskonia ezin hobe txertatzen da filosofia horretan eta ACB Ligarekinbatera hazten dela esan genezake. Egia esan, denboraren poderioz Real Madrideta Barcelona klasikoei, Estatu mailan historikoki oso erakunde garrantzitsuaksaskibaloian, aurre egiteko alternatiba bilakatu da beste talde batzuekinbatera.

1985 urtean, Klubak lehen titulu ofiziala lortu zuen, Asoziazio Kopa,play off-etako lehen txandan kanporatutako taldeen artean jokatzen zena. Finalhorretan Arabatxo Baskonia inposatu zen (93 – 85) CAI Zaragoza-ren aurreanVillanueva de la Serena-n, Badajoz-en.

Garaipen honi esker Baskonia Europara lehen aldiz hurbiltzea lortuzuen. Super Cracks talde holandarraren aurrean egin zuen debuta, irabaziz, ondorenVilleurbanne frantziarraren aurrean erortzeko. Urte haietan zehar kalitatehandiko hainbat jokalari atzerritar pasatu ziren Klubetik zaletuen arteanoroipen onak utzirik, hala nola Essie Hollis, Terry White, Abdul Jeelani etaLarry Micheaux. Era berean Pablo Laso eta Alberto Ortega bezalako baloregazteen debuta ematen da lehen taldean.

1987 urtean oso harreman emankorra hasiko da Taulell S.A.-rekin, haren Taugres eta TAUCeramica marken bidez, ACB-ko babeslerik zaharrena gaur arte eta kirol mailan fidelenetakoabihurtuz.

Gertaera erabakigarri honekin batera erakundearen etorkizunadeterminatzen duen beste bat ematen da. Erretiratu berri den Josean Querejetajokalaria Klubeko presidente izendatzen da eta bere lehenengoko zereginenartean hura Kirol Sozietate Anonimo bihurtzea dago, izen berria Saski Baskonia S.A.D.izanik.

Kronologia

  • 1952an sortu zuten, Club Deportivo Vasconia izenarekin. Lehenengo urte haietan, Arabako Txapelketa Probintzialean jokatu uen.
  • 1972an igo zen Espainiako lehen mailara.
  • 1976an izena aldatu zioten, Basconia-Schweppes bilakatzeko.
  • 1981ean lehen B mailara jaitsi zen.
  • 1983an maila gorena berreskuratu zuten. Urte hartan bertan ACB Liga sortu zuten Espainian.
  • 1984an Arabako Kutxa edo Caja de Álava izena hartu zuten, 1986 arte erabili zutena.
  • 1985ean euren lehen titulu ofiziala lortu zuten, Asoziazio kopa, CAI Zaragoza taldearen aurka.
  • 1987an Taugrés Baskonia izena bereganatu zuen klubak, 1996 arte mantendu zuena.
  • 1997an Tau Cerámica Baskonia izena jaso zuen, 2009 arte gorde zuena.
  • 2009an Caja Laboral Baskonia izena hartu zuen, babesle-aldaketaren ondorioz.
  • 2010ean bere hirugarren ACB Liga irabazi zuen FC Barcelonaren aurka finaleko hirugarren partidan 79-78 irabazi ondoren.
  • 2013an Laboral Kutxa Baskonia izena hartu zuen, aurrezki kutxa babesleak izena aldatu baitzuen.
  • 2018an Kirolbet Baskonia bihurtu zen.
  • 2020an laugarren ACB Liga irabazi zuen.

Jokalari historikoak

Entrenatzaileak

  • Vicente Elejalde 1959–1969
  • Pepe Laso 1969–1977, 1985–1987
  • Juan Antonio Ortiz de Pinedo 1977–1978, 1982–1983
  • Iñaki Iriarte 1978–1980, 1981–1983, 1992–1993
  • Manu Moreno 1980–1981, 1987–1989
  • Txema Capetillo 1983–1984
  • Xabier Añua 1984–1985
  • Željko Pavličević 1989–1990
  • Herb Brown 1990–1992
  • Manel Comas 1993–1997
  • Sergio Scariolo 1997–1999, 2013–2014
  • Salva Maldonado 1999
  • Julio Lamas 1999–2000
  • Duško Ivanović 2000–2005, 2008–2012, 2019–2021, 2023-Gaur egun
  • Pedro Martínez 2005, 2017–2018
  • Velimir Perasović 2005–2007, 2015–2016, 2018–2019
  • Natxo Lezkano 2007
  • Božidar Maljković 2007
  • Neven Spahija 2007–2008, 2021–2022
  • Žan Tabak 2012–2013
  • Marco Crespi 2014
  • Ibon Navarro 2014–2015
  • Sito Alonso 2016–2017
  • Pablo Prigioni 2017
  • Joan Peñarroya 2022–2023

Iturria: baskonistas.com

Palmaresa

Espainian: 14

  • ACB Liga:
    • Txapelduna (4): 2001–02, 2007–08, 2009–10, 2019-20
    • Finalista (5): 1997-98, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2017-18
  • Errege Kopa:
    • Txapelduna (6): 1994-95, 1998-99, 2001-02, 2003-04, 2005-06, 2008-09
    • Finalista (3): 1993-94, 2002-03, 2007-08
  • Espainiako Superkopa (4): 2005, 2006, 2007, 2008

Europan: 1

  • Euroliga
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (2): 2001, 2005
    • Final Four (5): 2005, 2006, 2007, 2008, 2016
    • Partehartzeak (18)
  • Europako Errekopa (1): 1996
    • Finalista (2): 1994, 1995

Beste titulu batzuk

  • Euskal Kopa (4): 2010-11, 2011-12, 2019-20, 2020-21
  • Asoziazio Kopa (1): 1984-85
  • España Junior (2): 1990-91, 1993-94

Azken urteetako ibilbidea

Sakontzeko, irakurri: «Saski Baskoniaren historia»
UrteaLiga
(erregularra, play-off)
Errege KopaSuperkopaEuroligaErrekopa/KoracBesterik
1990-914.a, final 1/2final 1/4
1991-924.a, final 1/2final 1/4Korac, final 1/4
1992-9311.a, final 1/83.aKorac, multzo fasea
1993-9411.a, final 1/82.aErrekopa, 2.a
1994-955.a, final 1/4TxapeldunaErrekopa, 2.a
1995-968.a, final 1/4Errekopa, Txapelduna
1996-975.a, final 1/4Korac, 1/16
1997-981.a, finalistafinal 1/4Korac, 1/32
1998-995.a, final 1/4TxapeldunaMultzo fasea
1999-004.a, final 1/2final 1/4Errekopa, 1/16
2000-013.a, final 1/2final 1/42.a
2001-024.a, TxapeldunaTxapeldunafinal 1/16
2002-036.a, final 1/42.afinal 1/16
2003-043.a, final 1/2Txapeldunafinal 1/16
2004-051.a, finalistafinal 1/24.a2.a
2005-062.a, finalistaTxapeldunaTxapelduna3.a
2006-073.a, final 1/2final 1/2Txapelduna4.a
2007-084.a, Txapelduna2.aTxapelduna4.a
2008-091.a, finalistaTxapeldunaTxapeldunafinal 1/4
2009-102.a, Txapeldunafinal 1/2final 1/2final 1/4
2010-114.a, final 1/2final 1/2final 1/2final 1/4Euskal Kopa, Txapelduna
2011-123.a, final 1/2final 1/22.afase erregularraEuskal Kopa, Txapelduna
2012-135.a, final 1/4final 1/2final 1/4
2013-146.a, final 1/4final 1/4final 1/2Top 16
2014-156.a, final 1/4final 1/2Top 16
2015-164.a, final 1/2final 1/24.a
2016-172.a, final 1/2final 1/2final 1/2final 1/4
2017-182.a, finalistafinal 1/4final 1/4
2018-193.a, final 1/4final 1/42.afinal 1/4
2019-20Txapeldunafinal 1/2(bertan behera)Euskal Kopa, Txapelduna
2020-215.a, final 1/4final 1/2fase erregularraEuskal Kopa, Txapelduna
2021-226.a, final 1/2-fase erregularraEuskal Kopa, 2.a
2022-23final 1/4fase erregularra

Markak

Hauek dira taldekideen markarik onenak ACB Ligan, 2006-07ko denboraldia arte kontuan harturik:

  • Partidak:

1. Pablo Laso 369 (11.588 minutu).2. Luis Scola 283 (7.801 minutu).3. Alberto Ortega 273 (7.906 minutu).

  • Puntuak:

1. Luis Scola 4.498.2. Alberto Ortega 3.298.3. Pablo Laso 3.263.

  • Erreboteak:

1. Ramon Rivas 2.006.2. Luis Scola 1.701.3. Larry Micheaux 1.555.

  • Asistentziak:

1. Pablo Laso 1.934.2. Elmer Bennett 1.111.3. Pablo Prigioni 692.

  • Hirukoak:

1. Pablo Laso 325.2. Velimir Perasovic 322.3. Juan Espil 300.

  • Txapelak:

1. Kenny Green 239.2. Larry Micheaux 188.3. Marcelo Nicola 144.

  • Lapurtutako baloiak:

1. Pablo Laso 823.2. Luis Scola 409.3. Elmer Bennett 324.

2022-2023 denboraldiko taldea

Cazoo Baskonia taldeko jokalariak
JokalariakEntrenatzaileak
Pos.#Herr.Abizena eta izenaAlt.Pis.Adina
Heg.2 Raieste, Sander2.03 m&0000000000000024.00000024 ((1999-03-31)1999(e)ko martxoak 31)
H.-pib.8 Sedekerskis, Tadas2.06 m&0000000000000026.00000026 ((1998-01-17)1998(e)ko urtarrilak 17)
Esk.9 Marinković, Vanja1.98 m&0000000000000027.00000027 ((1997-01-09)1997(e)ko urtarrilak 9)
Pib.23 Enoch, Steven2.08 m&0000000000000026.00000026 ((1997-09-18)1997(e)ko irailak 18)
H.-pib.24 Costello, Matt2.08 m&0000000000000030.00000030 ((1993-08-05)1993(e)ko abuztuak 5)
Esk.31 Giedraitis, Rokas2.00 m&0000000000000031.00000031 ((1992-08-16)1992(e)ko abuztuak 16)
Antol.47 Kurucs, Artūrs1.93 m&0000000000000024.00000024 ((2000-01-19)2000(e)ko urtarrilak 19)
Pib. Kotsar, Maik2.11 m&0000000000000027.00000027 ((1996-12-22)1996(e)ko abenduak 22)
Heg. Hommes, Daulton2.03 m&0000000000000027.00000027 ((1996-07-04)1996(e)ko uztailak 4)
Antol. Howard, Markus1.79 m&0000000000000025.00000025 ((1999-03-03)1999(e)ko martxoak 3)
Heg. Díez, Dani2.01 m&0000000000000030.00000030 ((1993-05-17)1993(e)ko maiatzak 17)
Entrenatzaile nagusia
Entrenatzaile laguntzailea(k)
  • David Gil
  • Xabier Aspe

Oharrak
  • (C) Kapitaina
  • Zauritua

Jokalariak
Eguneratze data: 2022-8-3

Ereserkia [4]

Baskoniaren ereserkia Aurrera beti Baskonia izenekoa da, eta Gorka Knörrek 2006an sortu zuen, Koldo Uriarte musikariaren laguntzaz. Letra honakoa da:

Aurrera Beti! Aupa Baskonia!
aurrera ta aurrera begira,
den dena emanaz, inoiz etsi gabe,
zure ondoan mila zale,
mila zale ta irabazle.

Erreferentziak

Kanpo estekak