Saturnino Legarda
Saturnino Legarda (Legarda, 1896ko irailaren 28a - Iruñea, 1970eko irailaren 3a) nafar elizgizona, organista eta musikagilea izan zen.
Saturnino Legarda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legarda, 1896ko irailaren 28a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1970eko irailaren 3a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | klerikoa, organista eta musikagilea |
Bizitza
Iruñean eta Donostian egin zituen organo, harmonia, kontrapuntu eta fuga ikasketak. 1913. urtean, kaputxinoen ordenan sartu zen, eta 7 urte geroago, apaiz egin zen. 1923. urtean, Buenos Airesera jo zuen, eta 40 urte eman zituen bertan. Stravinski, Respighi, Casella, Malipiero, Ravel, Perosi eta, batez ere, Manuel de Falla musikagile handiekin harreman estuak izan zituen. Mezak, ofizioak eta hil-otoitzak idatzi zituen, batez ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontBedaroaKorrikaAngkor WatAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Harro HerriGonzalo BoyeManuel de PedroloAroa ArrizubietaJavier MarcoteguiTxikipedia:AzalaOlatz ArrizabalagaAitziber SarasolaNew YorkDeiaAne ElordiCamelaJules VerneEuskal HerriaPirritx, Porrotx eta MariMototsOuka LeeleTuteraJulen MartijaEdurne AzkarateArabako Bertsolari TxapelketaCreative CommonsUrretxuFitxategi:Lincoln Memorial Statue 2.jpgIbarraJoxe Mari AgirretxeEuskaraMartxoaren 17Fitxategi:Ottoman Empire World Map.jpgHalo (gertaera meteorologikoa)BilboManex AgirreFestina auzia