Schuman Adierazpena

Schumann Plana» orritik birbideratua)

Schuman Adierazpena Robert Schuman Frantziako Atzerri ministroak 1950eko maiatzaren 9an emandako hitzaldiari deitzen zaio. Adierazpenaren arabera, Europaren batasunak munduko bakea ekar dezake, lorpen konkretuen bidez. Europako Batzordeak, Adierazpena Europar Batasunaren (EB) jaiotza dela aitortzen du. Hain zuzen, Alemaniako eta Frantziako (eta atxiki zitzaizkiekeen beste herrialde batzuetako) ikatzak eta altzairuak administrazio bateratuaren menpe jartzea proposatzen zuen, hau da, 1951n sortutako Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoa izango zena.

Adierazpena Quai d'Orsay auzoko Frantziako Kanpo Arazoetako Ministerioaren egoitzan egin zen

1985eko Milaneko Gailurrean, Europako Kontseiluak, maiatzaren 9an Europaren Eguna izendatzea hitzartu zuen Schuman Adierazpena ospatzeko.

Adierazpenaren zatia

Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Schuman Adierazpena
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009
«

Munduko bakea babestuko bada, mehatxatzen duten arriskuen araberako ahaleginsortzaileak egin beharko dira.

Harremanak baketsuak izan daitezen, ezinbestekoa da Europa antolatu eta biziakzibilizazioari eskain diezaiokeen laguntza. Orain dela hogei urte baino lehenagotikizan da Frantzia Europa batuaren aldeko txapelduna, bakearen zerbitzuan aritzeaizan da beti haren funtsezko helburua. Europa ez da eraiki, eta gerra bat izan dugu.Europa ez da kolpe batean egingo, ezta eraikuntza orokor baten bidez ere; ekintzazehatzen bitartez egingo da eta ekintza horiek egitezko elkartasuna sortuko dutebatez ere. Alemaniaren eta Frantziaren arteko mendeetako aurkaritza desagertzeaeskatzen du Europako nazioen batasunak: lehenengo eta behin Frantziarengan etaAlemaniarengan izan behar du eragina hasitako jarduerak.

Helburu horrekin, Frantziako gobernuak proposatzen du berehala jokatzea puntumugatu baina erabakigarri bati dagokionez.

Frantziako gobernuak proposatzen du Frantziak eta Alemaniak ekoizten duten ikatzeta altzairu guztia Goi Agintari komun baten ardurapean uztea, Europako beste herrialdebatzuek ere parte hartu ahal izango duten erakunde ireki baten ardurapean.Ikatz- eta altzairu-ekoizpena komunean jartzeak berehala segurtatuko du garapenekonomikorako oinarriak ezartzea, Europako Federaziorako lehenengo etapa, etaaldatu egingo du aspalditik gerrarako armak fabrikatzen aritu diren —beroriek izandira biktimarik iraunkorrenak— lurraldeen etorkizuna.

Horrela sortuko den ekoizpenaren elkartasunak erakutsiko du pentsaezin ez ezikezinezko bihurtzen dela Frantziaren eta Alemaniaren arteko gerrarik gertatzea.Batasun ekonomikoaren benetako oinarriak ezarriko ditu ekoizpen-unitate indartsuhori ezartzeak; parte hartu nahi duten herrialde guztiei irekia izango da, eta berebaitako herrialde guztiei aukera emango die industria-ekoizpenerako oinarrizkogaiak baldintza berdinetan hornitzeko.

»

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri


Erreferentziak

Kanpo estekak