Sean Flynn

Sean Leslie Flynn (Los Angeles, 1941eko maiatzaren 311970eko apirilaren 6a desagertua eta legez hiltzat jo zuten 1984an) estatubatuar aktore eta fotokazetaria izan zen, Errol Flynn eta Lili Damita aktoreen semea. Dukeko Unibertsitatean ikasketa laburrak egin ondoren, 1960ko hamarkadara arte aktore izan zen. 1966an Vietnamera iritsi zen, Paris Matchek enplegatuta, eta Time Life eta United Press Internationalentzat ere lan egin zuen. 1967an Sei Eguneko Gerraren berri eman zuen eta 1968an Vietnamera itzuli zen.

Sean Flynn
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSean Leslie Flynn
JaiotzaLos Angeles1941eko maiatzaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaKanbodia, 1971 (29/30 urte)
Familia
AitaErrol Flynn
AmaLili Damita
Hezkuntza
HeziketaDuke Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, fotokazetaria, argazkilaria, kazetaria, gerra argazkilaria, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Enplegatzailea(k)Paris Match
Time
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakVietnamgo Gerra

IMDB: nm0283619 Allmovie: p24036
Musicbrainz: f89f8f18-3f5e-4fc1-a99b-39c8d1b2cea1 Discogs: 2859715 Find a Grave: 7689636 Edit the value on Wikidata

Desagertzea

1970eko apirilaren 6an, kazetari batzuk Phnom Penhetik atera ziren Saigoneko prentsaurreko batera joateko. Sean Flynnek eta Dana Stonek motozikleta bidaiatzea erabaki zuten, besteekin limusinan joan beharrean. Jakina da Vietcongeko gerrillariek atxilotu zituzten errepide-kontrol batean. Hainbat iturriren arabera Khmer Gorriek hil zituzten. Bere amak 1984an hiltzat jotzea lortu zuen.

The Clash taldearen "Sean Flynn" abestiak bere historia kontatzen du. Flynnek ere paper nagusi bat du Michael Herren "Dispatches" liburua.

Filmografia

  • The Errol Flynn Theatre (1956ko Telesaila) - "Strange Auction" atala
  • Where the Boys Are (1960)
  • The Son of Captain Blood (1962)
  • Duel at the Rio Grande (1963)
  • Stop Train 349 (1963)
  • Mission to Venice (1964)
  • Temple of the White Elephant (1964)
  • Seven Guns for Timothy (1966)
  • Sharp-Shooting Twin Sisters (1966)
  • Five Ashore in Singapore aka Singapore, Singapore (1967)
  • Wheel of Ashes (1968)


Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.