Seaska (ikastolen elkartea)

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea

Seaska, Iparraldeko ikastolen federazioa da, Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan haurren euskarazko hezkuntza segurtatzea helburu duena. 1969an sortu zen.

Seaska
Herri Urrats jaia
Herri Urrats jaia
Sorrera1969
LurraldeaEuskal Herria Ipar Euskal Herria
LehendakariaPeio Jorajuria (2019-)
EgoitzaPouponniere Bidea, 64250
Kanbo, Lapurdi
EkitaldiakHerri Urrats
WebguneaWebgune ofiziala

2019ko Irailean 32 ama-ikastola eta lehen mailakoak zituen, 4 bigarren mailako kolegioak eta lizeo bakarra. Herrialdeei dagokienez, 26 Lapurdin daude, 9 Nafarroa Beherean eta 2 Zuberoan.

2019ko Irailetik goiti Peio Jorajuria da elkartearen lehendakaria, eta Hur Gorostiaga zuzendaria.

Historia

1969ko apirilaren 30an sortu zuten Seaska: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikastolen federazioa. Hainbat familia eta irakasle baten bultzadarekin, lehen ikastola zabaldu zuten Arrangoitzen. Ordutik Ipar Euskal Herriko haurrek euskaraz ikasteko duten eskubidearen berme bakarretakoa izan da, eta milaka haur pasa dira haren zentroetatik. Frantziako Hezkuntza Ministerioen aurrean borroka ugari planteatu ditu, izan finantzazioagatik edo ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko duten eskubidearen alde, sarritan desobedientzia ekimenekin.[1]

Kronologia

Seaskaren egitura

Orotara 2023ko sarreran, 39 ikastetxe ditu Seaskak Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherean, eta 4300 ikasle eskolatzen ditu.[9][10]

Seasko ama eskolak

Ama eskola eta lehen mailako 33 ikastetxe ditu:

Seaskako ikastolak mapa interaktibo batean (2021)
IzenaHerriaSorturtea
Donibaneko ikastolaDonibane Lohizune1970
Zaldubi ikastolaSenpere1971
Gure ikastolaHendaia1971
Louis Dassance ikastolaUztaritze1972
Eperra ikastolaSohüta1972
Ezkia ikastolaHazparne1972
Garaziko ikastolaDonibane Garazi1972
Azkaingo ikastolaAzkaine1972
Amikuzeko ikastolaDonapaleu1973
Itsas-argi ikastolaBiarritz1974
Hiriondo ikastolaBaiona1974
Oihana ikastolaBaiona1974
Errobi ikastolaKanbo1976
Olhain ikastolaSara1977[11]
Basabürüko ikastolaAloze1978
Ortzaizeko ikastolaOrtzaize1985
Oztibarreko ikastolaLarzabale1991[12]
Urruñako ikastolaUrruña1995
Kimua ikastolaAngelu1997
Ametza ikastolaHiriburu2004
Baigorriko ikastolaBaigorri2005
Arberoa ikastolaDonamartiri2008[13]
Uhabia ikastolaBidarte2009
Arrokagarai ikastolaItsasu2010
Baigura ikastolaLekorne2010
Kaskarotenea ikastolaZiburu2012
Beskoitzeko ikastolaBeskoitze2013
Biriatuko ikastolaBiriatu2015
Biez Bat ikastolaBasusarri2015
Munhoa ikastolaAzkarate2015
Hatsa ikastolaBokale2017
Alhorga ikastolaAhetze2019
Xarnegu ikastolaBardoze2021[14]

Bigarren mailako ikastetxeak 6 dira:

Bernat Etxepare Lizeoa - (Baiona, 2017)

Bigarren mailako ikastetxeak 6 dira Seaskan:

Elkarlana

Seaska Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren barruan dago.

Seaskak Angelun antolatutako Glisseguna

Ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntzak ikasturte hasiera orotan frantses administrazioaren aldetik pairatzen dituen arazoei aurre egiteko, arlo horretan lan egiten duten beste bi elkarterekin (Biga Bai Ikas-Bi hezkuntza publikoko adar elebidunetako gurasoen elkartea eta Euskal Haziak eskola giristinoetakoa) Hiru Sareta deritzon bilgunea sortu du.

Frantses estatuko beste herri batzuetan dauden antzeko elkarteekin ere (Alsaziako ABCM Zweisprachigkeit, Ipar Kataluniako Bressola, Okzitaniako Calandreta, Bretainiako Diwanekin eta Korsikako Scola Corsa) sarritan elkarlana egiten du eta Eskolim federazioa sortu du.

Lehendakari izandakoak

Seaskako lehendakari izandakoei omenaldia 2019an Bernat Etxepare Lizeoan ikasturte hasierako ekitaldian egin zitzaien omenaldian.

Hauek izan dira Seaskako lehendakariak 1969an elkartea sortu zenetik:

Zuzendari izandakoak

3 zuzendari izan dira hasieratik:

  • 1992-2000: Estebe Eyherabide
  • 2001-2008: Pantxika Ibarboure
  • 2008tik: Hur Gorostiaga

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak