Skype

Skype (orokorrean skáɪp ahoskatua; jatorrizko hizkuntzaz, estonieraz, ∫ýpe), Internet bidez deiak egitea ahalbidetzen duen softwarea da. Bat-bateko mezuak, bideokonferentziak edota fitxategiak trukatzeko aukera ere ematen du aplikazioak. Ahti Heinla, Priit Kasesalu eta Jaan Tallinn estoniarrek 2003an sortu zuten zerbitzua. Bere garaian, Kazaa software aplikazioa ere bultzatu zuten. Halere, Skype Group delako taldeak suediar eta daniar sustraiak ere baditu, Niklas Zennström eta Janus Friis enpresariek ere parte hartzen dutelako. Enpresaren egoitza nagusia Luxenburgon dagoen arren, Skypek bulego gehiago ditu Londres, Stockholm, Tallinn, Tartu, Praga eta San Jose (Kalifornia) hirietan.

 Skype
Jatorria
Sorrera-urtea2003
Argitaratze-data2003
Banatze bideadeskarga digitala
Azken bertsioa8.109.0.209
Ezaugarriak
Genero artistikoabat-bateko mezularitza bezeroa eta VoIPa
Hizkuntzaeleaniztuna, ingelesa eta greziera
EuskarriaiOS, Microsoft Windows eta Android
Programazio-lengoaiaDelphi (en) Itzuli, Objective-C (en) Itzuli, C++ eta Object Pascal (en) Itzuli
Sistema eragileaSkype user data (en) Itzuli, Skype Extras Manager log (en) Itzuli eta Skype chatsynch (old) (en) Itzuli
Irakur dezakeMicrosoft Windows, macOS, Android, iOS, Symbian (en) Itzuli, Windows Phone, Linux, BlackBerry OS (en) Itzuli eta webOS (en) Itzuli
Idatz dezakeSkype user data (en) Itzuli, Skype Extras Manager log (en) Itzuli eta Skype chatsynch (old) (en) Itzuli
GUI tresnakQt
Egile-eskubideakcopyrightduna
Kokapena
JabeaMicrosoft
Ekoizpena
GaratzaileaSkype Technologies (en) Itzuli
Fikzioa
Erabiltzen duSkype protocol (en) Itzuli

skype.com
Facebook: skype Twitter: Skype Youtube: UC89aNJlaople1Mxq4dYfyGA Edit the value on Wikidata

Zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da erabiltzaileek doan egin dezaketela berba euren artean, betiere, Skype aplikazioa erabiltzen badute. Bestalde, YY SkypeOut izeneko ezaugarria ere badu Skypek eta telefono arruntetara zein telefono mugikorretara deitzea ahalbidetzen du. Kasu horretan, ordaindu egin behar izaten da: prezioa desberdina da, herrialdearen arabera. SkypeIn aukerarekin, ordea, posible da telefono batetik ordenagailu batera dei egitea. Aplikazioak eskaintzen dituen aukeren artean doako ahots-mezuak lagatzea dago.

Skyperen erabilera oso parekoa da Windows Live Messenger edota Yahoo! Messenger bezalako bat-bateko mezularitza zerbitzuekin alderatuta.

2005ean, eBay etxeak enpresa erosi zuen, 2.600 milioi dolarren truke.

Deskribapen orokorra

Skype duen edozein erabiltzailerekin testu bidez, ahots edo bideo-txat bidez komunika daiteke, doan eta edonondik. Horrez gain, kostu baxuko deiak egin daitezke, bai mugikorretara, bai ordenagailuetara.

Sistema eragileak

Kanpo estekak