Slumdog Millionaire

Slumdog Millionaire Danny Boylek zuzendutako britainiar filma da. Vikas Swarup indiar idazlearen "Q and A" eleberriaren adaptazio zinematografikoa da. Filma 2008. urtean filmatu zen Bollywood-en. Aktore asko egon ziren baina protagonistak Dev Patel (Jamal Malik) eta Freida Pinto (Latika) izan ziren.

 Slumdog Millionaire
Jatorria
Argitaratze-data2008
IzenburuaSlumdog Millionaire
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
hindia
frantsesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideadeskarga digitala eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa, film dramatikoa, sarbide-bizipena, eleberri batean oinarritutako filma eta krimenezko filma
Iraupena120 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaQ & A (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Mumbai
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Danny Boyle
Loveleen Tandan (en) Itzuli

[[Kategoria:Loveleen Tandan (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Simon Beaufoy
Antzezlea(k)
Dev Patel (Jamal Malik (en) Itzuli)
Freida Pinto
Madhur Mittal (en) Itzuli
Anil Kapoor
Irrfan Khan
Mahesh Manjrekar
Tanay Chheda (en) Itzuli (Jamal Malik (en) Itzuli)
Tanvi Ganesh Lonkar (en) Itzuli
Ashutosh Lobo Gajiwala (en) Itzuli
Ayush Mahesh Khedekar (en) Itzuli (Jamal Malik (en) Itzuli)
Rubina Ali (en) Itzuli
Azharuddin Mohammed Ismail (en) Itzuli
Saurabh Shukla (en) Itzuli
Anand Tiwari (en) Itzuli
Faezeh Jalali (en) Itzuli
Ankur Vikal (en) Itzuli
Rajendranath Zutshi (en) Itzuli


[[Kategoria:Madhur Mittal (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Tanay Chheda (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Tanvi Ganesh Lonkar (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ashutosh Lobo Gajiwala (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ayush Mahesh Khedekar (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Rubina Ali (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Azharuddin Mohammed Ismail (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Saurabh Shukla (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Anand Tiwari (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Faezeh Jalali (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ankur Vikal (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Rajendranath Zutshi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaChristian Colson
Konpainia ekoizleaCelador (en) Itzuli
Film4 Productions (en) Itzuli
Pathé
[[Kategoria:Celador (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Film4 Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaTessa Ross (en) Itzuli
EdizioaChris Dickens
Bestelako lanak
MusikagileaA. R. Rahman
Argazki-zuzendariaAnthony Dod Mantle
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMumbai eta Juhu (en) Itzuli
Argumentu nagusiadelinkuentzia antolatua, misery (en) Itzuli, Pobrezia, street child (en) Itzuli, Bildung (en) Itzuli, Oroimena eta Gizarte klasea
Historia
Jasotako sariak
Dallas-Fort Worth Film Critics Association Award for Best Film (en) Itzuli
BAFTA Award for Best Film (en) Itzuli
Golden Globe Award for Best Original Score (en) Itzuli
National Board of Review Award for Best Film (en) Itzuli
Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama
National Board of Review: Top Ten Films (en) Itzuli
Amanda Award for Best Foreign Feature Film (en) Itzuli
European Film Award – People's Choice Award for Best European Film (en) Itzuli
22nd European Film Awards (en) Itzuli

Europako argazki zuzendari onenaren Saria
22nd European Film Awards (en) Itzuli

Soinu onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Zuzendari onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Argazkigintza onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Muntatze onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak

Film onenaren Oscar Saria
81. Oscar Sariak
Nominazioak

slumdogmillionairemovie.co.uk
IMDB: tt1010048 Filmaffinity: 230028 Allocine: 129924 Rottentomatoes: m/slumdog_millionaire Mojo: slumdogmillionaire Allmovie: v415379 TCM: 685032 Metacritic: movie/slumdog-millionaire TV.com: movies/slumdog-millionaire Netlix: 70095140Edit the value on Wikidata
kronologia
Slumdog MillionaireDelhi-6 (en) Itzuli

Filmean, besteak beste, argi eta garbi ikusten da Indiako hainbat tokitan dagoen bizimodua eta pobrezia. Umeenganako tratu txarrak eta, batez ere, nesken edo emakumeengan dagoen errespetu falta.

Filmeko pasarte batean ume batzuei lesioak egiten dizkiete heldu batzuek, gero kaleetan eskale jartzeko eta horrela diru gehiago irabazteko, elbarrituek pena handiagoa ematen dute-eta.

Argumentua

Laburtua

Jamal gazteak anaia nagusi bat dauka, Salim izenekoa, eta Mumbai hirian bizi dira. Horien ama eraso bortitz batean hil ondoren, kaleko haur bilakatzen dira eta zaborretan hasten dira lanean. Horien laguna Latika izeneko neska da. Gizon batzuek hartu eta umeentzako ustezko aterpe batera eraman zituzten. Han, eskale moduan lan egitera behartzeko asmoak dituzte. Ihes egitea lortzen dute, baina Latika beraiekin han geratzen da. Jamalek Latika biziki maite du eta bizitoki eta lanbide berrian moldatu arren, bere bila abiatzen da. Latika gaizkile aberats baten esklabo bilakatu da eta berarekin topo egin arren, elkartzea ezinezkoa zaie. Salim gaizkilearen laguntzaile bilakatzen da, gainera.

Latikaren arreta erakartzeko, milioiduna izateko telebistako lehiaketa batean parte hartzea lortuko du Jamalek. Sinesgaitza bada ere, txikitako bizipenei esker eta zorte pixka batekin galderak asmatzen doa. Poliziak galderak erantzuterakoan iruzurra egin duelako ustetan, atxilotu eta torturatu egiten dute. Azkenean, aske utzi eta azken galdera asmatu eta milioidun bilakatzen da. Salimek aske utzi ondoren, Latikak lortzen du Jamalekin elkartzea, lehiaketan irabazi ondoren.

Luzea

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jamal eta Salim anaiak txabola batzuetan bizi dira baina bere ama hil zutenean beraiek jan ahal izateko zabor-bilatzaile bilakatu ziren. Baina egun batean, gizon batzuek beraiekin eraman zituzten. Umeak ez ziren konturatu geroago tratu txarrak jasan eta eskaletzan ibiltzera behartu behar zituztela. Jamali begiak erretzeko asmoa igartzen dutenean bi anaiek alde egiten dute baina Latikak, haien adineko neska koxkorrak eta Jamal protagonistaren lagunak, ez du zorte bera izango eta gaizkileen esku geratuko da.

Urrun joan behar dira seguru egoteko baina ez dute dirurik. Tren batean igotzen dira, bizitza hobe baten bila. Mota guztietako lanak egiten aurrera ateratzen dira. Taj Mahal jauregia aurkituko dute eta inguruan dagoen turismoari esker nahiko ondo moldatuko dira bolada batean.

Urte batzuk geroago Jamalek, protagonistak, anaia txikiak, Latika oraindik gogoan eta haurtzaroko hirira itzultzea erabakiko du, Mumbaira, bere haurtzaroko lagunaren bila. Latika gangster baten andrea dela jakingo du eta gangsterraren etxean sartuko da, zerbitzari moduan, bere asmoa Latika askatzea eta berarekin eramatea izango da baina azkenean alde egin beharko du. Latikak ihes egitea lortu eta Jamalekin elkartu behar duenean, gaizkilearen laguntzaile bilakatu den Salimek Latika harrapatu, gaizkilearengana berriz ere eramaten du, aurretik mendeku moduan aurpegian orbaina utziko dion labankada bat emanez.

Film osoa Jamal telebistako programa batean lehiatzen ari den bitartean gertatuko da. Telebistako saioa Milioiduna izan nahi duzu? da. Jamalek galdera guztiak asmatzen ditu, txikitan edo bizitzan zehar bizitako egoerei esker. Egoera horiek flash-back moduan agertzen dira galdera batetik bestera. Lehiaketan iruzurra egiten ari delakoan, poliziak atxilotu eta torturatu ere egiten dute. Aske geratu ondoren, lehiaketara itzuli eta Jamalek azken galderari ezin izango dio ziur erantzun, txikitan eskolan irakasleak "Hiru mosketariak" liburua irakurtzeko esaten ziolako eta berak ez zuelako irakurri. Orduan anaiari deituko dio, programak ematen duen aukera aprobetxatuz. Telefonoak Latikak du, ordea, telebistan dagoen anaiari begira bera aske uztea erabaki duelako. Latikak ez daki erantzuna. Baina Jamalek zoriz erantzun eta asmatu egiten du, milioidun bilakatuz. Mumbai guztia eta India osoa dago telebistari begira. Salimek gaizkilea hiltzen du, baina bere laguntzaileek bera ere erailtzen dute. Azkenean, Latika eta Jamal elkartzen dira.

Aktoreak

  • Dev Patel - Jamal Malik
    • Ayush Mahesh Khedekar - Jamal (umea)
    • Tanay Chheda - Jamal (gaztea)
  • Freida Pinto - Latika
    • Rubina Ali - Latika (umea)
    • Tanvi Ganesh Lonkar - Latika (gaztea)
  • Madhur Mittal - Salim Malik
    • Azharuddin Mohammed Ismail - Salim (umea)
    • Ashutosh Lobo Gajiwala - Salim (gaztea)
  • Anil Kapoor - Prem Kumar
  • Irrfan Khan - polizia inspektorea
  • Saurabh Shukla - Srinivas polizia
  • Mahesh Manjrekar - Javed
  • Ankur Vikal - Maman
  • Sanchita Choudhary - Jamalen ama

Kanpo estekak